www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN DOTRIÑA

 

Konfesio jeneralaren gañean.

 

        Konfesio on bat egiteko, eta arekin Jaungoikoaren grazia, eta pekatuen barkazioa iristeko bear diran bost gauzak, zeoro, eta argiro aditzera eman dizuet N.K., eta bildur naiz, zuen arteko batzuek kezkaz beterik arkituko dirala, oraindañoko konfesioak ondo egin dituen edo ez, ezin ezaguturik; eta beste batzuek oraindaño gaizki konfesatu ziralako uste osoan, eta lengo utsegiteak erremediatzeko premia andiarekin, eta baderitzot, daudela bizitza guziko konfesio oso edo jeneral bat egiteko deseo egiazkoarekin. Nere asmoa da bada gaurko dotriñan, lenbizikoa, kezkatzeko, eta eragabe bildurtzeko motibo justurik eztuenak konzienziako pakea, eta sosegua edukitzeko dituen arrazoiak, erakustea. Bigarrena, konfesio gaiztorik dakitela edo ezagueraz iñoiz egin eztuenai; baña pekatu mortaletan bein erori, bein jaiki beren ustean ibilli diranai konzienziako pakea, eta sosegua iristeko, eta pekatuen barkazioa obeto seguratzeko, zein probetxu andia dakarkian bizitza guziko konfesio oso, eta jenerala egiteak. Eta irugarrena, konfesio gaiztoak ziertu zekitela edo gaizki egiten zituelako duda andiarekin egin zituanaenzat zein gauza bearra, premiazkoa, eta obligaziozkoa dan konfesio jenerala; eta nola prestatu bear diran ondo egiteko. Eta ona dotriña gai bat, zuen atenzio guzia ondo merezi duena, eta Jaungoikoari nai dakiola askoren erremediorako izatea.

        G. Eta lenbizikoa, zer da konfesio jenerala? E. Da bizitza guzian egin diran konfesioak berritzea, ala bear danean; edo da urte batzuetako konfesioak berritzea, urte aetan gaizki konfesatu zalako ezaguera edo bildurra dagoenean.

        G. Eta nor dira konfesio jeneralik egiteko bearrik eztuelako juizio ona, eta arrazoizkoa egin dezaketenak, eta eren lenagoko konfesioakgatik kezkatzeko motibo justurik eztuenak? E. Lenbizikoa, txikitanik aziera ona, dotriña ona, eta Jaungoikoaren bildurra izan duenak, eta iñoiz argaltasunez pekatu mortalen bat edo besto egin bazuen, egiaz damuturik, eta ez berriz alakorik egiteko proposito egiazkoarekin, ezer ezkutatu bage konfesatu oi ziranak, eta konfesio ondoan proposito orretan irauteko alegiñak egin oi zituenak. Eta bigarrena, ark gutxiago kezkatu edo bildurtu bear dira, lenago denpora puska betean gaizki bizi izan arren, bear dan Zeruko argiarekin, eren gaiztakeriak, eta arintasunak ezagutu, eta egiaz damuturik, eta ondo prestaturik, eren eta Konfesorearen iritsian, konfesio jeneral on bat, edo geiago egin dituenak, eta arrezkero bizimodua aldatu, eta Jaungoikoaren bildur santuan eskuarkiro bizi izan diranak. Bada señale orietan ezagun da, benetan pekatua aborrezitu izan zuela, eta barkazioa iritsi izan zuela. Eta orrelakoai, eta bestelako bildur geiegi daukenai iruitu arren, bearbada pekaturen batzuek ondo ezagutuko, eta examinatuko etzituela, eta berriz konfesio jenerala egiteko premian daudela, sosegatu bear dira, eta ezagutzen dituan Konfesore zinzoaren iritsira jarri bear dira batere kezka bage; bada bestela, konfesio jeneral asko berrituagatik, iñoiz ere eskrupuluetatik, eta eren iruipenetatik libratuko ez lirateke, eta eren buruari kalte andia egingo likiobe. Eta orrelako bildurtiegiak, Konfesorearen iritsira sujetatzen ezpadira, iñoiz pakerik izango eztue. Eta itxu-itxuan obedezituarekin Jaunaren borondatea egiten duela, sinistu bear due; bada (Zeruko errebelazio bage ezin iñork jakin badezake ere Jaunaren grazia, eta pekatuen barkazioa ziertu iritsi duen edo ez) konfesio onak egiteko alegin prudente batzuek egin ezkero, esperanza osoa eduki bear due, pekatuen barkazioa iritsi zuelakoa; bada fedeko egia da, nai bage, ezagutu etziran, eta kulpa bage gogoratu etziran pekatuak, ondo konfesatu ziran beste pekatuakin batera, barkaturik gelditu zirala, eta asko da alako pekatu aztuak edo ezagutu bageak gero, argiro ezagutzen edo gogoratzen badira, urrengo konfesioan esatea, konfesio jeneralik berritu bage, eta ezin ondo ezagutu dituen pekatu guzien barkazioa eskatuarekin, eta guzien damutasun egiazkoa, eta ez berriz pekaturik egiteko proposito eragilleak benetan berritu edo egiñarekin kontentatu bear dira.

        G. 2 Eta nor dira konfesio jeneralik egiteko premia ezagutarik edo obligazio esturik ez izan arren, ala ere probetxu guztiz andia, eta konzienziako pakea iristeko konfesio jenerala konbeni zaionak? E. Txit asko dira, eta lenbizikoa, iñoiz konfesio jeneralik egin eztuenak, konfesorearen konsejuz ondo prestaturik egiten badue, frutu andia aterako due; bada eren buruak ondo ezagutzeko, Jaungoikoaren aurrean egiaz humillatzeko, eta lotsa santu bat artzeko, eta damutatsun biziago, eta proposito eragilleago, eta indarsuagoa artzeko, eta orretan aurrera irauteko, txit asko serbitzen die: bigarrena, konbeni zaie konfesio jenerala egitea, bizimodu santu bat egitera jarri nai duenai, au da, birtutezko exerzizio edo lanetan perfekzio geiagorekin gogotik aurreratu nai duenai, eta estadu berria artzeko dauden guziai, naiz fraile, naiz abade, naiz monje edo naiz ezkondu egin bear duenai; alde batetik lengo bizitzako utsegite guziak erremediatzeko, eta bestetik bizimodu berriro kargak edo obligazioak obeto ezagutzeko, eta oriek jasotzeko edo ondo gordetzeko bear dituen Zeruko argiak, eta laguntasunak, eta indarrak iristeko; eta etzaie gutxiena konbeni konfesio jenerala ezkondu bear duenai, eta batez ere alkarren adiskide ibilli diran ezkongaiai, bada denpora orretan, lenago birtuteari ezpadarraie, eta okasiotik kanpora bizi ezpadira, pekatu asko Infernuko etsaiak, eta aragiaren griña gaiztoak eragiten dizte, guztia ezkonzarekin erremediatuko dalako ustean, eta gaiztoago dana ezkonzako Sakramentu Santua ondo prestatu bage askok errezibitzen due. Eta nolakoa izango da, Sakrilejioko pekatu mortalarekin asitzen dan bizimodua? Argatik bada ezkonzeko dauden guziai konseju ematen diet, eztezela luzatu konfesatzea ezkonzako egunetarako, baizik, deiak asi baño lenago, konfesio on batekin betaz prestatu ditezela, ezkonzako Sakramentu Santuaren frutuak ugari errezibitzeko, eta aurrera bizimodu on bat egiteko. Irugarrena, batez ere konfesio jenerala konbeni zaie, konfesio gaiztorik ziertu dakitela ez egin arren, dotriña laburra, eta aziera txarra txikitanik izan zuenai, bada eskuarkiro gazte denporan gaiztakeriak, eta pekatu larriak erraz egiten dira, nola jolas zikin lotsagarriak, eta lapurreta ixillak, eta beste pekatu asko, eta edo ainzat artzen eztira, eta konfesatzen eztira, edo bear bezelako damutasuna, dolore, eta proposito bage konfesatu oi dira; damutzeko motiboak ondo eztakiztelako edo konsideratzen eztituelako, eta ezaguera andiagora datozenean, zerbait kezkatu oi dira, eta ala ere orduan malizia andirik etzuelako; edo nolabait konfesatu ziralako aitzakiarekin, erraz konzienziako kezka onak itotzen ditue, eta eriotzako gaitza datorkienean larritzen dira, eta orduan alakoai konfesio jenerala egiteko deseoa datorkie.

        Zenbat obe due bada orrelakoak orain kezka orietatik libratu konfesio jenerak kontuzko batekin, eta bertako, eta ordurako pakea eren buruai ekarri? Laugarrena, orobat konfesio jenerala konbeni zaie eren konfesioen ondoren laster pekatu mortala egiteko lengo peligro edo arrisku andira eren borondatez biurtzen diranai; nola moskortegira; kalte andiko jokuetara; peligro andiko danza, eta jolas zikiñetara; edo len pekatu mortal eragiten zien beste edozein okasio edo arriskura; bada damutu zirala esan arren, eta erremediatuko ziralako ustean, eta asmoan konfesatu arren, denpora gutxiren barruan, peligro ezagutura len bezela biurtzen ziran, orien damuak, eta proposituak fruturik, au da, bizitza berriaren asieraren señalerik eztakartenak bezela, eskuarkiro izan oi dira iruipenekoak, eta ez egiazkoak; eta ori bera esan bear da, pekatu mortala egiteko oitura gaiztoak eduki dituenakgatik, nola moskortzekoak, loikeriakoak, lapurretazkoak edo lizito eztiran joku andiak edo irabazi logreriazko edo usurazkoak, edo birau andiak, edo gezurrezko juramentuak, edo murmurazio pisu kaltegarriak egiteko usadio edo kostunbre gaiztoak, eta orobat iñori egindako kalte, dañu edo perjuizioak, dala ondasunetan, dala honra, fama edo kredito onean, erremediatu ditzakeala, erremediatzen eztituenak, edo agindu, eta ofrezitu arren, artako egiazko alegiñik egin eztuenak, dolore, eta proposito egiazkorik izan etzuelako señale andiak dauzkate. Eta ori bera gertatzen zaie gorrotoari txit larga bage, eta pakeak egin bage konfesatzen diran askori; bada orduan gaitzik nai eztiela, eta barkatu diela esan arren, aurrera ere ezin alkar ikusi oi due, eta antxitiko okasioan barruko gaitz iritsia agertzen due, orrelako guziak eren ustean ondo konfesatu arren, oitura gaiztoak eskuratzeko, eta goitzeko, eta eren obligazio andiak kunplitzeko, erremedioak benetan egiten ezpazituen, aditzera ematen zuen, damutasuna, eta propositoa eztirala egiazkoak, edo beinzat zirala duda andikoak; bada askori, ezagutzen duelako dolorearen, propositoaren, eta Jaungoikoaren amorioaren premia, eta artarako motiboak ere dakiztelako, iruditzen zaye, biotzean daukalela egiazko dolorea, propositoa, eta amorioa, eta ez dauke biotzean, baizik imajinazioan, eta adimentuan; zerren biotzetik edo benetan nai dana edo igui dana obretan agertzen da; bada nola arbola bat ona dan edo ez frututik ezagun da, eta ez lora, eta orri utsetik bakarrik, ala penitenziaron dolore, eta propositoa, eta aren borondatea, gogoa, asmoa, eta determinazioa ezagutzen da, irmoa, eta eragillea dan edo ez, ez hitzetan, eta deseo argal iruipenekoetan, ezpada ematen dituan frutuetan, eragiten dituan obra onetan, nola diran peligro andi ezagutura bere borondatez ez biurtzean, eta oitura edo usadio gaiztoaren kontra erremedioak egiten aritzean.

        Eta onelako premiazko erremedioak egiten eztituenenzat probetxuzkoa ezeze, premiazkoa, eta obligaziozkoa da konfesio jeneral bat ondo prestaturik egitea; batez ere ardurabage bizi, eta konfesio ondoan, askotan agindu arren, len bezin erraz batere erremediorik egiten aritu bage, peligro andiko okasiora edo oitura gaiztora biurtzen baziran; bada orrelakoai absoluziorik ezin eman dakike emiendaren edo erremediatzen diralako, eta aurrera ere erremedioak egingo dituelako pruebaren batzuek eman artean, eta orrela gogo ona agertu artean; zerren bestela eren hitza, eta propositoa laster gezurtatzen due; eta beti agindu, eta iñoiz ez kunplitu denpora dijoakie, eta konfesio jeneral on batekin benetan erremediatzen ezpadira, eta bizimodu berri bat artzen ezpadue, eriotzako orduan ere egiazko damutasun edo pekatuen gorroto bage, eta proposito eragille bage eskuarkiro konfesatuko dira, eta Zerura dijoatzelako ustean illko dira, bada betiko Infernura jatxiko dira. Kontu bada N.K., orain guzia erremediatu dezakezue Jaungoikoaren laguntasunarekin, eta zuen alegiñak benetan bertatik egiñarekin.

        G. Eta nor dira, konfesio jenerala nai ta ez bertatik egiteko premia estua, eta obligazio larria dakenak? E. Lenago konfesio gaiztoak edo alperrak egin dituen guziak. Eta oriek nor dira? Lenbizikoa, arrazoiaren adinera, eta ezaguera etorri ezkero premiazko dotriña jakin bage, eta batez ere Trinidadeko, eta Enkarnazioko misterioak onaenzat dagoan betiko gloria, eta gaiztoenzat dagoan betiko pena, eta konfesio on bat egiteko bear diran gauzak ondo ikasi bage konfesatu ziran guziak, gaizki edo alperrik konfesatu ziran; bada ignoranzizko estadu artan zeuden artean, ezin Fedeko, Esperanzazko, Karidadezko, eta damutasunezko aktoak egin zitzakean, eta ezin ondo konfesatu zitezkean, eta ala denpora artako konfesio guziak berritu bear ditue, ezaguerara etorri ziranean orduko utsegiteak konfesatu ezpazituen. Eta ori iñoiz gertatu ezpazate, eta geroko denporan ondo konfesatu ziralako ustean badaude, asko due jakineztasun edo ignoranzia arzaz, eta bitarte artan egin zituen pekatuaz orain konfesatzea, eta eztue obligaziorik geroko denporan uste onean edo ondo prestaturik egin zituen konfesioak berritzeko. Baña bai, bigarren konfesio jeneralaren bearra edo premia due gaizki bizi arren edo pekatu mortalak ardurabage egin arren, eren konzienziak ondo examinatzeko alegiñik batere egin bage edo examiña txit ariñarekin konfesatu oi ziranak, konfesorearen galdeai eranzunaz beste bage, eta akto kontriziozkoa errezatuaz beste bage kontentu gelditzen zirala: eta orobat due, irugarrena, konfesio jeneralaren premia andia batez ere pekatari ardurabage batzuek pekatura oituak; egiazko damutasuna, eta propositoa eren biotzetan artzeko edo formatzeko examina utsarekin kontentatu, eta pekatuaz iguitzeko, da proposito firmeak egiteko dauzkagun fedeko motiboak edo kontriziozkoak edo atriziozkoak konsideratzen egon bage, eta oraziorik egin bage, au da humildadearekin, eta konfianzarekin Jaungoikoari barkazioa biotzetik eskatzen aritu bage konfesatu oi ziranak, akto kontriziozkoa aoz esanaz, eta penitenzia kunplituaz kontentu gelditzen zirala; pekatuari egiazko gorrotorik artu bage; bizimodu gaiztoa benetan erremediatzeko borondate osorik, eta eragillerik eduki bage.

        Bada askotan esan dizuedan bezela, gutxi edo asko fedeak erakusten dizkigun motiboak konsideratzen aritu bage, eta Jaungoikoari bere argia, eta grazia, eta barkazioa biotzetik eskatu bage, ezin pekatuaren egiazko dolore edo damutasunik, eta propositorik gure biotzean sortu liteke, eta ori bage aozko konfesioak, eta absoluzioak, batere serbitzen eztue. Eta orrelako konfesioak nai ta ez berritu bear dira; egiazko dolorea, eta propositoa benetan edukitzeko dilijenziak egiñaz, erakutsi zatzuen bezela: eta orobat konfesio jeneralaren premia due, pekatu laguna borondatez eren etxean zuela, okasio gertua kendu bage, konfesatzen ziranak; bada negarrak zeriela konfesatu arren, borondatezko okasio edo peligro andian zeuden artean, egiazko dolorerik, eta propositorik etzuen. Eta peligroa edo arriskua ezin iñola ere apartatu eragin bazuen, nai ta ez artu bear zituen erremedio eragilleak peligroaren indarra kentzeko, eta pekatu mortalik egin bage bizitzeko, oitura gaiztoak dituenak egin bear duen bezela, eta erremediorik egiten ezpazuen, dolore, eta propositorik eztzuen, eta orduko konfesioak berritu bear ditue.

        G. Eta nork bestek lengo konfesioak berritzeko edo konfesio jenerala egiteko premia estua due? E. Lotsaz edo bildurrez pekatu mortalak iñoiz konfesatu bage utzi dituenak; nola izan oi diran, gaztetxoak zirala pekatu zikiñak edo itxusiak berariaz begiratuaz, eta atsegin zikiña artuaz, edo ikuste loiak, eta jolas lotsagarriak egiñaz edo eren buruakin edo eren senide, eta ganaduakin, pekatu egin zuenak, edo lapurretaren bat egin zuenak, edo falso testimonio andiren bat iñori jaso, eta orrelako gauzak lotsaren pasiez konfesatu eztituenak; eta orobat berez pekatu mortal etzan gauzaren bat, baña pekatu mortalzat lotsaz edo bildurrez konfesatu bage utzi zuenak, nola Fedearen, Esperanzaren edo Karidadearen kontrako tentazio goaikarriak izan dituelako pekatu egin zuela uste edo duda andian jarri, eta konfesatu bage utzi zituenak, berez konsentimentu osorik eman ezpazuen ere; bada orrelakoak konfesio gaiztoak egin zituen, eta errezkero ori dakitela edo gogoan duela agertu bage egin dituen konfesio guziak izan dira sakrilejioko pekatu mortal arrigarriak, eta orobat estadu orretan egin dituen komunioak. Eta urteoroko Elizako legeaz ere kunplitu bage gelditu dira bitarte orretan; bada konfesio, eta komunio gaiztoarokin ezin paskoaz kunplitzeko legea osatu edo gorde liteke, eta konfesio jeneral on batekin grazia erremediatzoko premia estuan daude. Eta egiaz humillaturik, eta Jaungoikoaren aurrean lotsaturik, eta damuturik konfesio jeneral on bat egiten badue, kondenazioko peligro guztiz anditik libratuko dira, eta baita eren barruko sosegua, eta pakea alkanzatuko due, eta bestela beti kezkatan bizi bear due, eta geroago; eta neke geiago konfesio on bat egiteko izango due. Anima zaitezte bada arren bertatik zuen lengo konfesioak berritzeko premia ezagutzen dezuenok konfesio jeneral on bat egitera, eta etzaitezteala ikaratu, eta izutu ori egiteko nekeagatik; zuek gogo ona artzen badezue, uste dezuen baño errazago egingo dezue.

        G. Nola prestatu bear dira bada konfesio jenerala ondo egin bear duenak? E. Lenbizikoa, badakizue N.K., zuen oraindañoko lotsa gaiztoa, eta Kristauaren lanak edo obligazio andiak kunplitzeko izan dezuen atzerapena etorri zatzuela zuen soberbiatik edo arrotasunetik, eta orrek dakarren itxumen anditik; bada orren erremedio prinzipala da biotzeko humiltasuna, eta orri juntatu bear diozue Jaungoikoaganako esperanza andi bat, eta humiltasunarekin, eta esperanza andi batekin, Jesu-Kristoren izenean edo aren kabubageko merezimentuakgatik Aita Eternoari eskatu bear diozue, arren zuen adimentuak argitu ditzala, zuen pekatuen anditasuna edo grabedadea ondo ezagutzeko, eta zuen buruak humillatzeko, eta zuen biotzetan berak sortu dezala, zuen pekatu guzien iguitasun edo aborrezimentu guztiz andi bat, eta aren Majestadea ofenditu dezuelako damutasun edo sentimentu andi bat, eta ez berriz pekaturik egiteko proposito sendo edo determinazio andi bat, pekatu mortal guziak, ezagutu, eta gogoratu al ditzaketzuen moduan, ondo konfesatzeko, eta penitenzia kunplitzeko deseo egiazkoarekin batera. Zuek orazio humil ori Jaungoikoari sarri, eta gogotik egiten badiozue, bere argia, eta grazia pozik emango dizue; bada eztu nai zuek kondenatzea, baizik zuek humillaturik eta egiaz damuturik esperanza osoarekin, eta biotz onarekin beragana biurtzea; pekatuari largatzea, eta Zeruko bidean jartea; baña bigarrena, zeurok aritu bear zerate, egiazko humiltasuna, esperanza, eta damutasuna zuen biotzetan artzeko, eta edukitzeko egoki diran konsiderazioak egiten, eta ori nola egin askotan erakutsi dizuet, eta ala ere diot berriz gogoan ekarri bear dezuela alik sarriena Jaungoikoaren anditasun, guzialtasun, eta ontasun kabubagea, eta egin dizkitzuen mesede guziz andiak, eta batez ere gogoan erabilli bear dezue: Nola eternidade guzian bere gloriaz gozatzeko egin zaituen; nola Kristau egin zaituen; fede santuaren argira, eta ezaguerara ekarri zaituen; nola bere Seme propioa bera eman dizuen zuen Erredenptore, Salbadore, eta Maisu edo Zeruko gidari bere exenplo, eta dotriñarekin izateko, eta bere odolaren, eta biziaren kostuan zuek pekatutik libratzeko, nola bere pasio, eta eriotza santuaren frutua, eta zuenzat irabazi zuen grazia Sakramentu santuetan ematen dizuen, eta zuek bera berriz illerazotzeko diña motibo eman badezue ere, bera agitz aserratu badezue ere, eta bere adiskidetesuna, grazia, eta Zeruko deretxoa galdu, eta zeuron kulpaz deabruaren menpekoak egin, eta betiko Infernua merezitu badezue ere; etzaitue Infernura bota; itxon dizue; askotan beregana deitu zaitue; orain ere deitzen zaitue, ete zuek damuturik, eta ondurik ikustea baizik nai eztu, zuezaz errukitzeko, eta osoro barkatzeko, eta ala ere alako Jaungoiko batenzat esker gaiztoa baizik izan eztezue; ezin kontatu ala bider agitz ofenditu dezue, eta zuen anima gaixoak kondenazioko bidean ipiñi dituzue.

        Orra bada alde batetik humillatzeko, eta bestetik esperanza andi batekin barkazioa eskatzeko, eta biotzeko dolore edo damutasuna benetan artzeko, motiborik asko; aritu zaitezte bada akto kontriziozkoak sarri, eta gogotik egiten. Baña esango dezue; zuen lanik andiena dala konfesio jeneral bat ondo egiteko ainbeste urteko pekatu guziak gogora ekartea, eta eztakizuela nundik, eta nola asi ere: bada nik diot kuidadu, eta arreta geiago bear dala egiazko damutasuna, eta propositoa biotzean artzeko, eta konserbatzeko, konzienziako examiña egiteko baño, eta askoz geiago dirala damutasun egiazkoaren faltaz egiten diran konfesio gaiztoak, konzienziako examiñaren faltaz egiten diranak baño; bada egiaz damuturik dagoana, eta benetan Jaungoikoaren grazia, eta pekatuen barkazioa deseatzen duena, bera larritzen da, konzienzia ondo examiñatzeko, eta orretarako alegin prudente batzuek egin ezkero, eta gogogoraty zaizkan pekatuak konfesatu ezkero, egiaz damuturik badago, seguru dauka pekatu guzien barkazioa, ala konfesatu dituanena, nola ezagutu eztituan, eta gogoratu etzaizkan guziena.

        G. Baña bere pekatu guziak ondo examinatzeko nolako alegiñak egin bear ditu? E. Orren gañean beste dotriña batean berariaz hitz egin genduan, eta zuen Konfesoreak esango dizue bakoitzaren adinari, kapazidadeari, eta bizimoduari ondo begiratuta, zenbat denporan konzienzia examinatzen aritu bear dezuen, eta nolako alegiñak egin bear dituzuen, eta baldin zeurok aurretik egun batzuetako examiña kontuzkoarekin, eta egiazko damutasun, eta proposito firmearekin prestaturik bazoazte, gauza bi enkargatzen dizuet: lenbizikoa, Konfesorea billatu dezazuela beste penitenteakin okupaturik eztagoan orduan, eta bigarrena, Konfesoreen artean billatu dezazuela alik egokiena zuen animako gaitzak ezagutzeko, eta sendatzeko, eta itxu-itxuan obedezitu degiozuela, obeto prestatzeko absoluzioa egun batzuetan luzatzen badizue; bada zuen probetxuagatik, eta onagatik bakarrik luzatzen dizue, eta berriz diot, Jaungoikoak prinzipalmente begiratzen diola biotz humillari, egiaz damuturik dagoanari, ondu nai duenari, eta beragan esperanza guzia ipinten duanari, eta aurrera biotz guztitik bera amatu, eta serbitu nai duenari, eta nola dakian zuen memoriaren argaltasuna, eta zuen adimentuaren laburtasuna, ez dizue agintzen, ezin egin dezakezuen gauzarik; baña ezin ezagutu, eta ezin gogoratu dituzuen pekatuen damu egiazkoa ere artu bear dezue. Eta Dabid Errege, eta Profeta Santuak, gizon guziz argitua, eta Jaungoikozkoa bazan ere, Jaungoikoari esaten zion bezela, zuk ere esaiozu; Jauna, nor da bere pekatu edo utsegite guziak ezagutzen dituana? Ezkutatzen zaiztan guzietatik garbi nazazu Jauna. Delicta quis inteligit? Ab ocultis munda me Domine. Eta kontrizio egiazkoa badezue guziak barkatuko dizkitzue.

        Baña etzerate kontentatu bear konfesio jeneral on bat egiñarekin, zuen salbazioa aseguratzeko, Jaungoikoaren grazian aurrera irauteko, eta zuen pekatuen zorrak mundu onetan pagatzeko, alegin guziak egin bear dituzue, eta bizimodu on bati ekin bear diozue: egunoro Jaungoikoari eskerrak eman, egin dizkitzuen mesede guztiz andiakgatik; egunoro konsiderazio piskatxo bat, eta orazioa egin, eta orren ondoren kontriziozko edo damutesunezko aktoak, eta egiazko propositoak berritzeko alegiña egin, eta sarri konfesatzera, eta komulgatzera oitu bear zerate.

        Eta hitz gutxitan Kristau onak, eta santuak izateko bidea, ikasi nai badezue; Jesu-Kristoren iru hitz oek gogoan ondo artu itzatzue, eta ondo gorde itzatzue; Abnega temet-ipsum; tole Crucem tuam, et sequere me. Lenbizikoa, pekatura mugitzen zaituen zuen borondate gaiztoa, eta erabageko pasio edo grisa gaiztoak egunoro edo beti ukatzeko, eta menderatzeko alegiñak egin bear dituzue. Bigarrena, gertatzen zaizkitzuen naigabe, neke edo atsekabeak pazienziarekin eramateko, alegin guzia egin bear dezue; eta irugarrena, karidadea exerzitatu bear dezue, au da, Jaungoikoa gauza guziak baño, eta zuen buruak baño geiago amatu, eta zuen buruak bezela zuen lagun projimoak, ala ongilleak, nola gaitzgilleak Jaungoikoagatik amatu bear dituzue, eta guziakgatik Jaungoikoari erregutu, eta zuen egiteko, lan edo obra guziak Jaungoikoaren honrarako, eta ari atsegin emateko asmoarekin, eta deseoarekin egitea, prokuratu bear dezue. Eta zenbat obeto iru gauza oriek egiten dituzuen, anbat errazago zuen pekatuen zorrak pagatuko dituzue; anbat birtute, perfekzio, eta santidade geiago iritsiko dezue, eta anbat pake geiago munduan, eta sari, poz, eta gloria geiago Zeruan gozatuko dezue; Jaungoikoak orretako gogoa, indarra, eta grazia guzioi digula. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa