www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA

 

Nagitasunaren, eta
Azkartasunaren gañean.

 

        Nekatu bage eztago iñorenzat saririk, N.K.: Deskansuak, eta kontentuak nekeari darraie; orain zerbait nekatu bear gera, betiko deskansua, eta kontentua gero Zeruan gozatzeko. Orra nagitasuna goitzeko pensamenturik indarsuena. Nagitasuna da pekatu askoren, eta kalte arrigarrien sustraia; eta kontrara dilijenzia, azkartasuna, gogoaren bizitasuna da birtute, eta ondasun andiak dakazkiguna; orra gaurko dotriñaren gaia, zuen atenzio guzia merezi duena.

        G. Zer da nagitasuna? E. Jaungoikoaren serbiziorako, eta gure animen onerako edo salbaziorako obra onak egiteko iguitasuna, atzerapena edo gogoaren urritasuna.

        G. Eta zein da nagitasunaren kontrako birtutea? E. Dilijenzia, au da obra onak egiteko azkartasuna, bizitasuna, edo gogo bero eragillea.

        G. Nagitasuna birtutearen edo gauza espiritualaen iguitasuna dakarren aldetik, zer pekatu da? E. 1. Jaungoikoaren honrari, eta amorioari dagozkion gauzak igui baditu, eta aezaz tristetzen bada, pekatu mortala da berez; eta ori Jaungoikoaren beraren odio, eta gorrotozko pekatu arrigarria da. 2. Projimoaren ondasun espirituala igui badu, eta arzaz tristetzen bada, ori enbidiazko pekatu mortala da. 3. Bakoitzak, bere onerako bear dituan birtuteak edo ondasun espiritualak igui baditu, eta ori ezaguera, eta nai edo borondate osoarekin, pekatu mortala da; baña aragiaren aldeko igui antza bakarrik baldin badu, borondateak osoro nai bage edo konsentitu bage, pekatu benial oi da.

        G. Eta obra onaen iguitasuna zergatik da pekatu mortala? E. Zergatik dan karidadearen kontra; eta dakar berekin Jaungoikoaren adiskidetasunaz tristetzea, zergatik ura izateko birtutezko obra, lan edo exerzizio nekagarriak egin bear dituan; eta ala adiskidetasun ura izateko alegiñik egin nai eztu; baña bat obligatzen eztuen birtute partikularrak ezerzitatzeko iguia bakarrik badu, pekatu mortala ezta.

        G. Baña zer aditu oi degu eskuarkiro nagitasunagatik? E. Gauza onak egiten asitzeko pisutasuna, eta atzerapena; eta dakar berekin oztasun bat, eta gogoaren epeltasun, urritasun, eta uzkurtasun bat, nekea igui eragiten diguna; eta modu orretan eskuarkiro pekatu beniala izan oi da; eta bakarrik da pekatu mortala obligaziozko lanak edo beargaiak utzi eragiten digunean; edo Jaungoikoaren mesedeak despreziatu eragiten digunean; ara nola birtutearen nekeagatik damu balu jaio izana; Kristau izatea; edo deseatuko balu abere izatea; edo munduan beti bizitzea, emengo ondasun, eta atsegiñaz gozatzen, bere betiko zorionaz edo Zeruko gloriaz kasorik batere egin bage.

        G. Zein dira nagitasunetik jaio oi diran pekatuak? E. 1. Nagitasunak txit menderatzen bagaitu, dakar ondasun espiritualak ezertan ez edukitzea edo despreziatzea; eta ori berez maliziazko pekatu mortala da. 2. Gure salbaziorako erreprensio justuak edo abiso onak ematen diguenaen kontra gere barruan aserratzea, eta aen iguia edukitzea. 3. Animoaren edo gogoaren falta, eta erabageko deskonfianza obra onak egiteko. 4. Salbazioaz etsitzea edo desesperazioa, nekerik batere artarako artu nai eztuelako. 5. Pisutasuna, eta atzerapena mandamentuak gordetzeko; edo igui antzarekin gordetzeko; 6. Aragiaren, eta munduaren atsegiñetan bere gogo guzia ipintea; eta egiten dituan obra onak ere atenzio bage, eta debozio bage egitea.

        G. Nundik sortu oi da nagitasuna? E. Gorputzeko atsegiñak geiegi nai izatetik; eta birtuterako nekea igui izatetik.

        G. Nolako kalteak dakaz nagitasunak? E. Ezin esan al baño geiago, eta andiagoak. Bada gorputzaren aldetik dakatz nagitasunak biotzeko pisutasuna, eta tristura, osasuna laburtzea, ondasunak galtzea, arloteria, eta miseria, eta gizon prestu guzien iguia; eta animaren aldetik dakatzen kalteak agitz dira izugarriagoak, eta hitz gutxitan asko esateko, nagitasunetik datoz animako gaitz guzitak; bada nagiak bizio guzienzat bere biotzeko atea irikirik dauka; eta nagitasunak galdu eragiten dizkigu animako ondasunak, eta irabazi guziak, bada oenzat itxirik dauka nagiak bere animako atea. Baña zuek usteko dezue bearbada, emen aitatzen ditudala bakarrik, nekerik batere egin bage edo txit gutxi nekatzen dirala, bizi diran persona nagi alperrak, jan-edanean, dibersioan, jokuan, eta konbersazioan bakarrik okupatzen diranak; oriek dira, egiaz esateko, nagirik, eta alperrik gaiztoenak; bada gorputzaren, eta animaren aldetik izan oi dira nagiak. Baña badira beargille andien artean ere nagi, alper galantak.

        G. Eta oriek zein dira? E. Gorputzerako, eta mundurako agitz nekatzen diranak; baña eren animarako, eta Zerua irabazteko batere ez edo gutxi nekatzen diranak nagi, alperrak.

        G. Eta gaitz izugarri ori nundik dator Kristauen artean? Eta orren erremedio prinzipala zein da? E. Ez dator eskuarkiro nagitasun ori ezagueraren faltatik, baizik konsiderazioaren, eta orazioaren faltatik, lenbizikoa; eta ala erremdiorik eragillena da konsiderazioa, eta orazioa; bada guziok dakizkitzuen fedeko egiak gogoan erabilliko bazinduzke, gorputzerako, eta mundurako egiten dituzuen alegiñak animarako ere egingo zinduzke; eta nagitasuna goituko zenduke; eta orren kontrako birtutea iritsiko zenduke. Zein da nagitasunaren kontrako birtutea? Dilijenzia. Eta zer da dilijenzia? Da gauza onak egiteko borondate edo gogo bizi, bero, eragille bat, au da, Jaungoikoa serbitzeko, eta gure animak salbatzeko, eta gure projimoak ere salbazioko bidera ekarteko alegin egiazkoak eragiten dizkigun birtute bat; eta ori, konsideraziora eta oraziora oitutzen diran Kristauak Jaungoikoaren graziarekin, eta laguntasunarekin iritsi izan due, eta orain ere iristen due; eta ala, Espiritu Santuaren esana da, eta begiz ikusten dana: mundua dagoala galdurik konsiderazioaren faltaz. Bada 1. Fedeko gauzen konsiderazioak argitzen gaitu, eta ematen digu gogoa, eta deseoa Jaungoikoa serbitzeko, eta gure animako salbazikoa seguratzeko. 2. Deseo edo gogo orrek alaitzen, eta animatzen gaitu Jaungoikoarekiko, gerekiko, eta gure lagun projimoarekiko ditugun obligazioak ondo ikastera, eta ezagutzera; eta 3. Deseo edo gogo onak gure obligazioen ezaguera orrekin batera, ekarten gaitu gere buruak ezagutzera; gere argaltasuna, gaitzerako griña gaiztoa, eta birtuterako atzerapena, eta pisutasuna ikusi eragiten digu; eta nola geregan indarrik arkitzen eztegun, bizioak goitzeko, eta birtuteari jarraitzeko, deseo orrek berorrek ekarten gaitu orobat humiltasunarekin Jaungoikari eskatzera bere grazia, eta indarra Jesu-Kristoren izenean, gere pasio gaiztoak, eta animako etsaiak goitzeko; eta bera biotz guztitik amatzeko; eta Jaungoikoak pozik laguntzen digu, gere partetik deseo ona, gogo ona, eta alegiñak egiten ditugula ikusten duanean; eta orrela erraz, eta gogotik Kristauari dagokan bizimodu ona egiten degu. Eta ori guzia datorkigu, asieratik, eta sustraietik bezela Jaungoikoaren argitasun, eta graziarekin batera fedeko egiak gogoan erabiltetik, eta ondo konsideratzetik; eta kontrara konsideraziorik batere egiten ezpadegu, nagitasunak menderatzen gaitu; eta Jaungoikoaz, eta animaz azturik gaudela, gorputzak, eta munduak daramakigu gure atenzio, eta kuidado guzia.

        G. Baña bearbada galdetuko didazue, Kristau guziok degu obligazioa fedeko egiak gogora sarri ekarteko? eta aen gañean gere konsiderazioak egiteko? Ezta ori errelijiosoai, eta abadeai dagokien lana? Ezta asko besteenzat, Kredoa, Mandamentuak, Pater nosterra edo Aita gurea, eta Sakramentuak jakitea? Eta noiz edo noiz Kredoa, Aita gurea, eta akto kontriziozkoa edo nere Jesu-Kristo Jauna, errezatzea? E. 1. Diot, errelijiosoak, eta abadeak edo elizgizonak obligazio estuagoa duela, obeto jakiteko, eta denbora geiago enpleatzeko fedeko misterioak konsideratzen, eta orazio egiten; bada erak birtutean geiago aurreratzeko, eta besteai erakusteko kargu andia due. 2. Diot, Aita gurea, Abe Maria, Kredoa eta akto kontriziozkoa errezatzea berez txit gauza ona, eta probetxu andikoa dala; baña oituraz bakarrik konsiderazio bage, eta zer esaten duen, eta zer eskatzen duen ondo oartu bage, errezatzen badira, txit probetxu gutxi ateratzen dala. Eta 3. Diot, Kredoak erakusten dizkigun egia prinzipalak ondo ezagutzeko, eta konsideratzeko, eta Jaungoikoari bere grazia, eta laguntasuna sarri eskatzeko alegiñak egiten eztituan Kristaua, beti nagitasunaren mendean egongo dala, eta kondenatua izateko peligro andian biziko dala.

        G. Zein dira bada, nagitasunetik libratzeko, eta gure salbazioaren gogo bizi eragillea iristeko egin bear ditugun konsiderazioak? E. Guztiz asko, eta guztiz egokiak liburu espiritualetan arkitzen dira; eta irakurten dakitenai eren onagatik konseju ematen diet, orrelako liburuetan egunoro zerbait, atenzioarekin, eta probetxu ateratzeko deseoarekin, irakurri dezatela. Baña guzienzat orain aitatuko ditut orretarako egokienak deriztedanak: eta dira, guziok dakizkitzuen egien gañean: eta 1. Sarri gogora ekarri, eta konsideratu bear degu, zertako gure Jaungoikoak mundura ekarri gaituan: ez gaitu egin munduan zorionekoak izateko, baizik orain fedearen argiarekin Jaungoikoa bera ezagutzeko, bera serbitzeko, eta gure biotz guziarekin bera amatzeko; eta gero eternidade guzian Zeruko Erreinuan Jaungoikoa bera argitasun guzian ikusteko; eta beragan kaburik eztuen honrak, ondasunak, eta atsegiñak gozatzeko. Egia au zuen biotzetan ondo sarturik eduki ezazue, eta sarri konsidera ezazue, eta nagitasunetik libratuko zerate. 2. Konsideratu ezazue, al dezuen atenzio guziarekin Jaungoikoa zer dan, eta zein maitagarria dan: Jaungoikoa da betidanik berez dana, bera da kabubageko perfekzioak eta anditasunak berez dauzkana; Zeruaren, eta lurraren, eta kreatura guzien egillea bera da, gauza guziak ezerezetik atera edo sortu ditu, eta guziai dauken izatea, eta dituen perfekzioak eman dizte, eta guziak konserbatzen ditu; eta ala Jaungoikoa bera beregan nolakoa dan gure adimentuak ezin klaru, eta argiro ezagutu badu ere, egin dituan obra miragarrietan agiri da klaru, bera dala bakarrik iñori ezer zor eztiona; bera dala betikoa edo eternoa; bera dala guztiz poderosoa; bada poderio infinito bat izan bage, ezin ezerezetik sortu, eta atera zitzakean ainbeste kriatura, eta aiñ miragarriak; eta orobat da infinitamente jakinsua, ona, justua, eta perfekzio guzien jabe soberanoa; eta ala da infinitamente maitagarria; eta milla biotz, eta milla bizitza baginduz, bera danagatik, beste bage, merezi du guziak bere amorioan, eta bere serbizioan enpleatzea. Zorionekoak amorio ori bere biotzean daukenak; eta kontrara zorigaiztokoak Jaungoikoaz azturik, eta munduaz zoraturik bizi diran Kristau nagi, alperrak. 3. Gogoan erabilli, eta konsideratu bear ditugu ondo gure Jaungoikoak guk merezi bage egin dizkigun mesede guztiz andiak; eta zerren guziak dotriña labur batean aitatzea erraz ezta: batez ere ezagutuenak, eta Kredoak berak erakusten dizkigunak ondo pisatu bear ditugu, eta 1. Nola Jaungoikoak bera amatzeko, eta beraz beti Zeruko glorian gozatzeko egin gaituan. 2. Nola bere probidenzia miragarriarekin guziok mantenatzen gaituan; eta gizonaren serbiziorako beste kreatura guziak sortu dituan, eta mantenatzen dituan. 3. Nola gu pekatutik, eta betiko kondenaziotik libratzeko, gure pekatuen zorrak pagatzeko, eta guri Zeruko bidea erakusteko eman izan digun gure Jaungoikoak bere Seme maite Jesu-Kristo gure Jauna. 4. Nola gure Jesus ona gugatik gizon egin zan Maria Santisimaren errai garbietan Espiritu Santuaren obraz, eta birtutez; eta orretan nolako amorio paregabea agertu zigun. 5. Nola Jesu-Kristo gure Jauna jaio zan instantetik bere azkeneko asnasea gurutze Santuan eman zuen bitartean, guzia okupatu zan gure Salbadore, gure Erredenptore, eta gure Maisu edo Zerurako gidari, eta erakusle onaren lanak beti egiten; nolako pobreza, humiltasuna, pazienzia, obedienzia, eta karidadea exerzitatu zuen, eta guzioi erakutsi zigun. 6. Nolako amorioarekin gugatik eraman zituan bere pasio santuko tormentu ikaragarriak; eta gu pekatutik, eta betiko eriotzatik libratzeko, jarri zan bera bere borondatez alako eriotza gogorra, eta lotsagarria lapur biren erdian gurutze batean iltzez josirik sufritzeraño; eta au guzian sinisten, eta dakizuen, N.K.: nola lotsatzen etzerate, ikusirik Jesu-Kristo gure Jaunak, bere Aita Eternoaren honragatik, eta zuen salbazioagatik, zenbat alegin egin zituan, eta zenbat sufritu zuen; eta zuek ainbeste zor diozuen Jaungoikoagatik, eta ainbeste inporta dizuen zuen animen salbazioagatik batere nekatu nai etzeratela? Itxumen izugarria! Nagitasun ikaragarria! Bada etzan bukatu Jesu-Kristoren eriotzarekin beraren guganako amorioa. Bera guzien jabe, eta Errege soberanoa izanik, bere gorputza sepulturan egon zan bitartean, Linbora jetxirik aritu zan, an beraren esperanzan zeuden ainbeste justuen animak konsolatzen, eta gloriaz betetzen; eta irugarren egunean, biziaren, eta eriotzaren jabe zana bezela, bere birtutez piztu edo erresuzitatu zanean; eta bere erresurrekzioa aiñ nabarbendua, eta ainbeste testimonio edo prueba guztiz ziertu, eta ikusgaiakin mundu guzian sinistu eragin zuenean; zer asmo izan zuela batez ere uste dezue, nere Kristauak? bada zan, beraganako gure fede edo sinistea indartzea; bera zala gure Jaungoiko eta Salbadore egiazkoa, guzioi batere duda bage sinistu eragitea; eta orobat bera egiaz ill, eta piztu zan ezkero, guziok ilko gerala; baño baita guziok piztuko ere gerala; eta anima, eta gorputza betiko alkarrekin uniturik, biak edo beti zorionekoak edo beti zorigaiztokoak izan bearko duela; edo betiko gloria edo betiko Infernua izan bearko degula erakustea; eta au guzia sinisten degunok nola esnatzen ez gera gure lo pisutik; eta nola gure betiko zoriona, ala gorputzarena, nola animarena seguratzeko alegin geiago egiten eztegu? Orra nola gure nagitasuna konsiderazioaren faltatik datorkigun; eta ori guzia orobat aditzera ematen digu Jesu-Kristo gure Jaunak bere Zerurako igoera edo Aszenzio miragarriarekin, eta andik berriz guziok juzgatzera etorriko dalako egiaz izugarriarekin eta ez gutxiago Espiritu Santuaren etorrera amoriozkoarekin eta munduan egin zuen mudanza miragarriarekin; bere Eliza Santaren fundazio milagrosoarekin; pekatuen barkaziorako utzi zizkan Sakramentu santuakin; eta aragiaren erresurrekzioaren, eta betiko edo sekulako bizitzaren artikulu edo egia guztiz inportantearekin. Konsidera ditzakun bada ondo, eta sarri kredoan dauzkagun egia edo misterio prinzipalak, eta gu esnatu edo pizkortuko gera. Bada amar mandamentu santuen, eta orazioaren, eta Sakramentuen dotriñarekin, orobat ikusten degu gure Jaungoikoaren guganako amorio guztiz andia; eta batez ere nola argitzen gaituan bizimodu santu bat egiteko erregla txit zuzenak emanarekin; eta nola bear ditugun indarrak, eta graziaren sokorru edo laguntasun andiak orazioaren, eta Sakramentuen bitartez ematen dizkigun. Baña ori guztia konsideraziorik egiten eztuen nagi alperrarenzat frutu bage gelditzen da; eta argatik N.K., berriz diot, arren oitu zaiteztela esan ditudan konsiderazioak egitera; eta Jaungoikoari bere argia, eta grazia sarri eskatzera; eta zuen biotzetan sortuko da Jaungoikoa amatzeko, eta benetan serbitzeko, eta orrela zuen salbazioa seguratzeko deseo bizi edo gogo eragillea, eta orrek bizimodu on bat egiteko neurriak artu eragingo dizue; eta orrela libratuko zerate nagitasunetik; gogotik peleatuko dezue zuen animako etsaien kontra; goituko dituzue, ainbeste pekatu eragin oi dizuen bizio kapitalak, au da arrotasuna edo soberbia, abarizia, lujuria, ira, gula, eta enbidia; eta orien kontrako birtuteakin, au da humiltasunarekin, liberaltasunarekin, kastidadearekin, pazienziarekin, tenplanzarekin, eta karidade egiazkoarekin iritsiko dezue koroa guztiz preziatu eder bat; eta bertatik abiatuko zerate egunoro argitasun geiagorekin Zeruko gauzak ezagutzen; Zeruko bidean gogo biziarekin ibilten; barruko libertade santu, eta pake gozo bat gustatzen; eta iñoiz argalak bezela utsegiteren bat edo beste egiñ arren errazago humillatuko zerate; eta konsiderazioarekin, eta orazioarekin, erremediatzeko indarrak iritsiko dituzue; bada eztegu iñoiz etsi bear, baizik humillatu, eta Jaungoikoari falta zakun indarra gogotik eskatu, eta garaia irabaziko degu; baña gure fede Santuko egia andiak gogora ekarri, eta konsideratzen ezpadituzue, itxu batzuek bezela biziko zerate; Zeruko bidean lasterka ibilli ordean, Infernuko bideari jarraioko diozue; deabruak, aragiak, eta munduak menderatuko zaitue; eta orain neke piska bat artu bagez, betiko atsedena edo deskansua, eta betiko gloria galduko dezue, eta eternidade guziko pena, neke, eta tormentuak zeuron buruai ekarriko diezue; Ebanjelio Santuak aitatzen dituan serbitzari alperrak, eta birjiña zoroak beren buruai ekarri zien bezela, obra onak egiteko izan zuen nagitasunagatik.

        Animo bada, N.K.: eternidade bat, betikotasun bat edo penazkoa edo gloriazkoa, zuen oraingo bizimoduak erabakiko du; denboraz igarotzen, eta bukatzen diran nekeak utsak bezela dira beti-beti iraungo duen neke, eta tormentuen aldean; eta betiko gloriaren anditasunak merezi du edozein neke, eta trabaju pozik oraiñ artzea, ura seguratzeagatik. Jaungoikoak bada, arren, guziok argitu gaitzala, eta digula gogo bizi eragille bat, gure pasio erabageak ezitzeko; emengo naigabeak pazienziarekin sufritzeko; al ditugun obra on guziak gogotik egiteko; eta azkenik Jaungoikoaren beraren borondate santua gauza guzietan egiteko; eta orren ondoren betiko deskansua, eta pakea Zeruko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa