www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN DOTRIÑA

 

Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentua.

 

        Gure Jaungoikoaren honrari dagozkion lenbiziko, eta bigarren mandamentuak, aurreko dotriñetan aditzera eman dizkitzuet, N.K.: eta ikusi dezue, nola gure Jaungoikoa adoratu bear degun animako, eta gorputzeko erreberenzia guziarekin: beraganako fede biziari, esperanza irmoari, eta amorio santuari garraizkola: eta bere izen santua gure hitzakin, eta bizimodu santu batekin honratzen degula: eta birtute orien kontrako pekatuai alde egiten diegula. Bada gaur, ori guzia errazago egiteko, eta beste mandamentuak ere kontuz gordetzeko, agitz laguntzen edo serbitzen digun Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentu santua aditzera eman bear dizuet. Alabaña jai egunak ondo santifikatzen baditugu, txit Kristau onak izango gera: eta bestela guztiz gaiztoak. Erakutsiko dizuet bada 1. zer dan jai egunak santifikatzea: eta 2. artarako zer egin bear degun atenzioa arren, N.K.:

        Zein da Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentua? Jai egunak santifikatzea. Nork santifikatzen ditu jai egunak? Aetan meza osoa enzuten duenak; eta premia bage bearrik egiten eztuenak.

        Noiz agindu zuen gure Jaungoikoak jai egunak santifikatzea? Munduaren asieratik ezagutu erazo zien gure lenengo gurasoai, eta aen ondorengoai, Jaungoikoari guzien egille, eta jabe andienari bezela zor zaion honra, kulto edo adorazioa emateko denpora jakiñak izan bear zituela: eta ala lege naturalari edo gerezko arrazoi edo ezagumenari dagokio Jaungoikoa honratzeko egun batzuek enpleatzea, okupatzea edo konsagratzea: eta gero Moises Profeta Santuaren medioz edo bitartez bere lege santua, amar mandamentuotan ezarririk, eta berezirik eman zuenean: irugarren mandamentu santua Israelgo puebloari hitz oekin aditzera eman zion: «Akorda zaitez, oroitu zaitez edo gogoan eduki ezazu zapatu eguna santifikatzea: sei egunetan bearra, eta zere neke lan guziak egingo dituzu: baña zazpigarrenean Jaungoiko zure Jaunaren zapatua edo atseden eguna da. Egun orretan neke lanik batere egingo eztezu, ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak, ez zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure astoak; ez eta zure ate barruan dagoan kanpotarrak ere, zergatik sei egunean Jaunak egin zituan Zerua, eta lurra, itxasoa, eta aetan dauden gauza guziak, eta zazpigarrenean, atseden zuen»: eta orregatik Jaunak zapatua bedeinkatu, eta santifikatu zuen. Orra, N.K. jai egunaren asiera, eta agintea, Eskritura Santan daukagun bezela.

        Zergatik mandamentu au asi zuen Jaungoikoak hitz onekin «Akordatu zaitez»? aditzera emateko mandamentu au zala munduaren asieratik Jaungoikoaren ordenaz beti gorde zan usadio edo oitura santuaren konfirmazio edo berritze bat bezela, eta beti gogoan eduki bear zuela, txit asko balio zuen gauza bezela.

        Eta zergatik orain lege zarreko zapatu edo larunbataren ordean igandea edo domeka gordetzen degu? 1. zergatik egun bat edo beste gordetzea da zeremoniazko legeari zegokana: eta gure bizimodurako, eta legearen mami, eta sustanziarako bear dana da jai eguna, dana dala, ondo enpleatzea edo santifikatzea: eta 2. nola lege zarreko zeremoniak bukatu ziran, Jesu-Kristoren lege berria etorri zanean: Jesu-Kristok erakutsi zienaz batera Apostoluak zapatuko jai andia aldatu zuen domekako jai santura, Jesu-Kristoren beraren piztueraren memorian, eta honran: bada domeka egunean Jesu-Kristo gure Jauna piztu edo erresuzitatu zan, eta bere betiko atseden, eta deskansuan sartu zan: eta domeka egunean Espiritu Santua Apostoluen gañera jatxi zan: eta ala ordutik domeka gordetzen abiatu ziran: eta nola Juduak zapatuaz gañera beste jai batzuek ere, Jaungoikoak agindurik gordetzen zituen, gure Eliza Ama Santak ere, Espiritu Santuak argiturik, domekaz gañera beste jai batzuek gordetzea agintzen digu, egun orietan Jaungoikoak egin dizkigun mesede andiak edo obratu dituan misterio andiak zelebratzeko.

        Zertako Jaungoiko gure Jaunak zapatuak edo atseden eguna gordetzea, eta santifikatzea agindu zuen, eta aren lekuan orain domeka, eta beste jaiak gordetzea agintzen digu? Lenbiziko, eta bigarren mandamentuetan, biotzarekin, eta hitzakin berari ematea agindu zigun honra, erreberenzia, eta adorazioa, kanpotik agiri diran bere serbizioko lan on edo beargai santu jakiñakin beste egitekoai largarik, egun señalatuelan beti eman degiogun egin dizkigun mesede guztiz andien eskerrak, eta agertu dezagun beraganako gure fedea, esperanza, errespeto, eta amorioa: eta orrela berari zor diogun honra emanaz, geretzat betiko zorioneko atsedena geroko seguratu dezagun: eta orra, N.K. zertako diran jai egunak: eta oriek ondo gordetzea edo santifikatzea zein gauza premiazkoa, eta probetxugarria degun: bada jai egunak ondo gorde, eta santifikatu ezkero: meza santua bear dan debozioarekin enzunaz: Jaungoikoaren hitz santua, sermoi edo dotriñetan ondo aditu, ikasi, eta gogoratuaz: Sakramentu santuak noiz edo noiz, al dan sarriena ondo prestaturik errezibituaz; gere pekatuen barkazioa iristeko, eta bizimodu berri on bat egiteko bear degun Zeruko grazia, eta laguntasuna egun orietan benetan Jaungoikoari eskatuaz: eta al ditugun miserikordiazko obra onak exerzitatuaz: eta orretarako beste neke lan guziai, eta pekaturako bideai kontuz alde egiñaz; ezin esan liteke, zein atsegin andia gure Jaungoikoari ematen diogun, eta zein argitasun andiak, eta ondasun estimagarriak animarako, eta gorputzerako geretzat irabazten ditugun; alako moduan, ze batere ponderatu edo geiegi esan bage, autortu bear degu, jai egunak, Jaungoikoak agintzen duen bezela, eta Eliza Ama Santak erakusten digun bezela, gordetzen, eta santifikatzen baditugu, beste mandamentu guziak txit erraz gordeko ditugula; birtutean agitz aurreratuko gerala: Jaungoikoaren bendizioa txit ugari iritsiko degula: eta betiko Zeruko ondasunak seguratuko ditugula: baña kontrara, jai egunak obra onakin, eta ejerzizio birtutezkoakin santifikatu ordean; gure Jaungoikoaren ofensako, eta gure anima gaixoen kalteko erakerietan, eta pekatuetan igarotzen baditugu: gure animako gaitzak erremediatzeko, eta Zeruko ondasunak iristeko berariaz señalaturik dauden egun santuak, enpleatzen daditugu Jaungoikoa geiago ofenditzen: gure animak geiago gaxotzen, eta pekatuakin iltzen: eta infernurako su gai, eta tormentu geiago gere buruenzat biltzen edo batutzen baditugu: hitz batean, Jaungoikoaren eta animaren egun santuak, deabruari, eta pekatuari ematen badiozkagu: Zer gauza onik espera dezakegu? Eta nolako kalteak gure buruari ekarriko eztiegu? Eta ala Kristauen artean ikusten diran gauza negargarrietatik, eta izugarrietatik bat, guztiz negargarria, eta izugarria da gai onetan Kristau askok dauken itxumen arrigarria: eta ematen duen eskandalo edo gaitz-bide guztiz andia: bada askok uste due, zeremoniaz Meza bat korrika enzun ezkero, nai dituen jolas, jostatze, eta erabageko jan-edanetan, joku luze, ondorengo gaitz andiak dakaztenetan, eta pekatu asko eragin oi dien danza peligrosoetan, batere ardurabage, eta eskrupulorik ere egin bage igaro ditzaketeala, Jaungoikoaren serbizioan; eta animaren probetxuan igaro bear lituzkean jai egun santuak.

        Eta nundik dator itxumen ori? Eta ainbeste erakeri Kristauak egun santu orietan egiteko oitura gaizto ori? Sustrai bi, guztiz gaiztoak ditu gaitz onek: bata da jakiñeza, ignoranzia edo Kristauaren bizimoduak nolakoa izan bear duen (Zerurako bada) ez ondo ikastea, eta gutxiago konsideratzea: eta beste sustraia da, guzioi pekatu etorki edo orijinaletik etorri zakun, eta daukagun gerezko griña gaiztoa gorputzaren atsegin, gusto, eta gurariak billatzeko, eta gozatzeko: eta Jaungoikoaren, eta animaren beargai santuetarako daukagun atzerapen, pisutasun, eta nagitasun arrigarria: bada gaitz andi oen bien erremedioa da, N.K., jai egunak batez ere ondo gordetzea edo santifikatzea, leen aitatu dizuedan moduan; iristeko Jaungoikoagandik berariazko argiak Kristauaren obligazioak ondo ezagutzeko: eta berariazko gogo sendoa, eta indarsua gure gorputzaren edo aragiaren jaidura edo inklinazio gaiztoak goitzeko, eta Kristauaren lan onak edo birtutezko obrak exerzitatzeko: bada ori ondo egiten duenak erazten dira gizon zarraz, eta jazten dira berriaz: au da, Adanegandik dituen jaidura gaiztoak utzi, eta Jesu-Kristoren espirituaz bizi dira: eta arrezkero, nork esan, nolako pakea, deskansu, eta atseden santua eren biotzetan gozatzen duen? Eta kontrara aragiraren griña gaiztoai darraiztenak egiazko pake, eta atsedenik eztue, eta erremedioaren ordean pozoia, eta eren kaltea jai egunetan billatzen due.

        Eta zer da batez ere jai egunetan egin bear deguna? 1. Meza osoa ondo enzutea. 2. Premia egiazko bage bearrik ez egitea: 3. pekatuko lanbideai alde egitea: eta 4. al ditugun obra onak edo lan santuak egitea.

        Zergatik Eliza Ama Santak agintzen digu pekatu morte laren azpian, arrazoiaren argira edo ezaguerara etorri ezkero, domeka, eta beste jai egunetan Meza osoa ondo enzutea? Zergatik Mezako sakrifizio santua da Kristauaren errelijioan edo legean Jaungoikoari berari honrarik geiena ematen diona: eta Kristauari probetxurik andiena dakarkiona, bear dan ezaguera, errespeto, atenzio, eta debozioarekin enzuten bada. Baña nola Eliza Ama Santaren lenengo mandamentuan gauza au berau berariaz aitatzen dan, mandamentu ura aditzera ematen degunean, astiro esango dizuet: Meza zer dan, zertako dan, eta nola enzun bear dan. Eta orain bakarrik diot 1. bere kulpaz edo borondatez jai egunetan Meza osoa enzun bage gelditzen dan Kristaua, pekatu mortal egiten duela. 2. Orobat Meza utsegiteko peligro edo arriskuan bere borondatez edo ardurabagetasunez jarten danak, pekatu mortal egiten duela: baña bear adiña dilijenzia egin ezkero, ustez uste bage, eta bere kulpa bage, eziñ Mezatara eldu izan bada, eta besterik ezpadago, eztu pekaturik egiten: eta noiznai eldu dedilla Mezatara, berandu izan arren, besterik ezpadago, andik aurrerako guzia enzuteko obligazioa dauka: bada guzia ezin duenak, al duenarekin kunplitu bear du: 3. diot, Mezaren parte gutxi batean faltatzea, nola dan Epistola esateraño, beste guzia enzuten duela; edo azkneko komunioa egin ezkero, Mezaren azkeneraño partean faltatzea, beste guzia asieratik enzun ezkero; pekatu benialzat ematen duela dotriña erakusleak, zerren gai andia eztan; eta gañeruntzekoa da Mezaren parterik prinzipalena: baña Meza erdian, konsagrazio denporan edo azkeneko komunioko denporan faltatzea da gauza pisu, larria: eta utsegin duenak, beste Meza bat enzun bear du: eta besterik ezpada, eta bere kulpaz utsegin badu, pekatu mortal egin du: zerren Meza-erdikoa, da azkeneko komunioa diran Mezaren parterik prinzipalenak. 4. Diot, Meza santua enzun bear dala: 1. atenzioarekin; 2. errespetoarekin, eta 3. modestiarekin: eta ala eren gogoz, oartu ezkero ardurabage lo egoten diranak edo kanpoko gauzetan pensatzen egoten diranak Meza guzian edo parte andian; eztue Mezaren obligazioarekin kunplitzen: eta pekatu mortal egiten due: baña oartu ezkero loa datorkiela edo pensamentua dibertiturik, eta kanpora gauzetara aizaturik, eta banaturik daukela ezagutu ezkero, alegiñak egiten baditue atenzioa edukitzeko; orduan pekaturik egiten eztue, gogoaren, eta borondatearen kontra datorgien logurearekin, eta kanpoko pensamentuakin: eta barruko atenzioarekin ezeze kanpotik errerrespeto andi batekin Mezatako denporan egon bear due; iñorekin alperrik hitz egin bage, eta batera, eta bestera begira egon bage: eta modestia andi bat agertu bear due eren janzian, eta Elizan egoteko moduan: gure Jaungoikoaren etxe santu, eta oraziotokian, eta aren Majestadearen beraren aurrean daudela ondo konsideraturik: bada ezta iñor agertu oi Erregeren, eta beste anditsuen etxetan erai hitz egitera, eta zerbait eskatzera dijoazenean soñeko satarrakin, eta erabageko ardurabagetasunarekin: eta Errege guzien Erregearen aurrean askotan emakumeak eren bularrak ondo estali bage, eta gizakumeak, aste eguneko amilla bat lepotik zinzillika, besoak ere sartu bage, daukatela agertzera ausartzen edo atrebitzen dira Jaunaren beraren etxean.

        Eta ori zer dala uste dezue? Da edo fedearen illtasuna edo ostasuna edo konsideraziorik batere ere egitea. Kontu bada aurrerako, N.K., Eliza santuan eduki bear dezuen atenzio, errespeto, eta modestiarekin: eta batez ere Mezatako denporan.

        Eta badira Meza enzutetik eskusaturik edo libre daudenak? Bai: Zein dira? 1. Gaixo edo eri daudenak: 2. preso daudenak: 3. osasunaren kalte andi bage edo neke andi bage, urruti bizi diralako, eta eguraldi gaiztoa edo bide nekosoa daukelako ezin modu onean etorri diran personak, batez ere zarrak, eta erdi gaxoak: 4. ondasunak galtzeko arrisku edo peligro andi bage ezin etorri diranak; nola artzaiak ardiak mendian galtzeko arrisku edo peligroan ezin utzi dituenak: baña Meza entzundako ordekorik billa badezake, enzun bear due: eta besterik ezin duenean, aldizka beste arzai batzuekin konpondu ditezkeanean, aldizka enzun bear due: 5. orobat ardurazko edo kontuzko gaixoari lagundu bear dionak, ezpadu ordekorik billatzeko erarik, Meza utzi dezake: bada lenago da premiazko karidadea Meza baño: eta 6. orobat Mezatik libre dago, argaltasuneko pekaturen bat egin, eta ezkutuan aurdun arkitzen dana; bere fama galduko badu, eta zer esana emango badu Mezatara etorriaz.

        Eta Mezatara jai egunetan ezin etorri diranak? Meza orde zerbait errezatu bear ote due, jai eguna santifikatzeko? Bai: edo errosarioren bat, edo estazioren batzuek: edo kalbarioro pausoak, ikasi badituzte, gogora ekarri: eta Paternosterra, eta Abe Maria pausu bakoitzeko errezatu, edo beste orazioren batzuek egiteko aleginak egin bear ditue: bada Elizaren legeak Meza bakarrik señalatzen badu ere, Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentuak agintzen digu jai egunak santifikatzea: eta orretarako obra onetan enpleatzea edo igarotzea: eta ezin Meza enzun duenak, zerbait egin bear du jai egunak santifikatzeko.

        Eta zer beste gauzarik agintzen digu irugarren mandamentu onek? Premia egiazko bage bearrik ez egitea domeka edo igandeetan, eta beste jai osoetan: dotriña onen asieran Jaungoikoaren beraren hitzakin aditu dezuen bezela.

        Eta zein dira mandamentu onek eragozten dituan neke lanak? 1. Nekazariak, eta beste beargille guziak eren buruak edo eren kargukoak mantenatzeko egin oi dituzten eskulanak: eta nola oriek jakiñak diran, banaka aitatzen eztitut. Eta 2. eragozten ditu auzi lanak, nola testiguak, premia egiazko bage, artzea: juramentuak Justiziaren aurrean eragitea: auto edo prozesoak egitea; sentenzia ematea, eta beste onelako gauzak Justiziako jaunak, Letraduak, eta Eskribauak jakin bear dituenak: eta 3. eragozten ditu merkatariak egin oi dituen saldu-erosiak, premia egiazkorik eztanean; edo merkatu egun jakiñak eztiranean: bada orietan oitura edo kostunbreak onzat dauzka: eta Elizako agintariak eragozten eztitue: baña bestelako domeka, eta jai osoetan denda guziak itxirik egon bear due: eta ixillik ere saldu-erosirik egin bear eztue, premia ezturik eztanean.

        Eta lan oriek guziak, berez pekatu eztirala, zergatik eragozten ditu gure Jaungoikoak domekatan, eta beste jai osoetan? Zergatik mandamentu onen motibo edo fin prinzipala da Jaungoikoaren honrako, eta gure salbazioko egitekoetan egun santu oriek igarotzea: eta orretarako eragozgarri andiak dira beste lanak edo beargaiak, eta orien arazo, eta kuidaduak.

        Eta nekazariak, eta beste beargilleak egiazko premiarekin domeka, eta jai osoetan neke lanak egin ditzake? Bai: eta ala bere ondasunetan kalte andiaren peligro edo arrisku ezagutua gertatzen zaienean erai edo projimoai kalte ura eskusatzeko diña neke lan egin dezake: eta orobat nai ta ez bear diran alimentuak eren buruentzat, eta eren aberentzat billatu dezake: baña ori guzia aditzen da edo aurretik ezin prestatu edo zuzendu izan diran gauzetan; edo astegunerako kalte bage ezin luzatu litezkeenetan: eta jai egunetan eztira egin bear kalte andi bage eskusatu ditezkean lanak: eta orduan ere, al bada, Meza enzunaz gañera, Elizako ofizioetako denporan lanik egin bear ezta; eta, astirik bada, baimena edo lizenzia eskatu bear da.

        Eta zeri dagokala agindu zuen Jaungoikoak mandamentu onetan, astoari, eta aren izenaz, beste abereai, jai egunetan bearrik ez egiteko? Aberen aitzakiarekin gizonak lanik, ere nekerik egin eztezen: eta aei ere dagokien atsedena jai egunetan eman degien beste serbitzari guziai bezela.

        Eta zer pekatu da jai osoetan premia bage bear andia egitea edo eragitea? Da pekatu mortala: baña denpora gutxi batean ixillik ezkutuan bearra egitea, da pekatu beniala.

        Eta zenbat denporako bearra, da pekatu mortala? Eztu Eliza Ama Santak ori señalatu. Dotriña erakusle jakinsu batzuek erakusten due, ezkutuan egiten diran lanetan ordu bira eldu ezkero, eta beste batzuek ordubete igaro ezkero pekatu mortala dala, eta gutxiago, pekatu beniala: eta egiazko premiarekin egiten bada, pekatu eztala batez ere, pobrea bada beargillea, eta ezkutuan egiten badu: bada nabarbenkiro edo ots andiarekin bearra denpora gutxian egitea izan diteke pekatu mortala ematen duen eskandalo andiagatik. Eta jai egunetan zenbateraño gure Jaungoikoak igui duen edo sentitzen duen aren serbitzariak neke lanak edo bearra egiten aritzea, argiro ikusi dezazuen; ona Eskritura Santak dakarren exenplo bat. Moises Profeta Santuaren denporan, jai egun batean arkitu zuen Israeldar bat egur egiten. Moises Santuagana ekarri zuen: bereala preso ipiñi erazo zuen: eta Jaungoikoari berari galdetu zion, gizon arzaz zer egingo zuen: eta Jaungoikoak eranzun zion: gizon ura kanpora atera zezalela, eta erritar guziak arrika ill zezatela. Eta ala egin zuen. Orra nolako kastigua izan zuen mundu onetan pekatu orrek, Jaungoikoaren beraren ordenaz: eta arrezkero lege zarrean orrela kastigatzen zituen jai egunetan bearra egiten zuenak: eta argatik orain ere Juduak eren jaia alde orretatik iñork baño obeto gordetzen due, eta Kristau ardurabageak lotsatzen dituzte: bada oen pena edo kastigua orain lege berrian, eta bizitza onetan txikiago bada ere, ezta txikiagoa izango geroko bizitzan; bada erremediatzen ezpadira egiazko penitenziarekin, betiko penak Infernuan sufritu bearko dituzte, eta emen ere eren nekeak probetxurik ekarriko eztie: eta bai ondamen andiak, eta ustebageko naigabeak etorriko zaizte.

        Eta jai egunak ondo santitikatzeko zer besterik egin bear degu? Pekatuko lanbideai alde egitea: eta al ditugun obra on guziak egitea, eranzuera au bear bezela aditzera emateko, txit asko dago zer esan, eta astirik orain eztago.

        Badakizue: Kristau itxu zoro, eta argal askorentzat, pekatu gaiak dirala jai egunetan egiten dituzten modestia bageko danzak: eta bestelako neska mutillen arteko jostatze, eta jolas peligrosoak: beste askorentzat joku luze, interes andikoak, pekatu mortal asko egiteko okasio, motibo, peligro edo arrisku jakiñak izaten dirala: eta beste askorentzat, eren buruen, eta eren familien lotsagarri, eta ondagarri izaten dirala tabernetako sarrera, eta egoera luzeak: aitatu ditudan iru Kristau mota oek, dantzazale erabageak, jokulariak, eta ardau geiegi eranzaleak, dira eskuarkiro jai egun santuetan geiena Jaungoikoa ofenditzen duenak: eta eren animak kondenazioko bidean paratzen dituenak: Jaungoikoak berak arren argitu ditzala, eren buruak ezagutzeko, eta benetan erremediatzeko: bada bestela galduak dira betiko.

        Eta zuek, N. Kristau onak, alegin guziak egin itzazue: 1. jai egunak pekaturik batere egin bage igarotzeko; bada jai egunetan egiten diranak larriagoak, eta pisuagoak dira aste egunetan egiten diranak baño; zerren zuzen-zuzen jai egunaren santifikazioko fiñaren kontra dira: eta ala jai egunetan artzen dituzuen jostatze, eta poz edo alegrietan, pekatuari, eta pekatuaren antza edo etxura duen guziari txit kontuz alde egin bear diozue. Eta 2. lenagoko pekatu guzien barkazioa egun orietan, besteetan baño ere, astiroago, eta ziñezago Jaungoikoari eskatu bear diozue: eta baita bear dezuen argia, Kristauaren obligazioak ondo ezagutzeko, eta bear dezuen indarra oriek ondo osatzeko edo kunplitzeko; eta orretarako sarritxo konfesatzeko, eta komulgatzeko alegiñak egin bear dituzue: eta baita al dezuenok, Meza nagusia, eta dotriñako goitz Meza edo sermoia zuen parrokietan enzun bear dezue: bada zuek Jaungoikoaren hitza eta dotriña santua ikasteko Obligazioa dezuelako, Elizako arzaiak zuei erakusteko edo aditzera emateko kargua, eta obligazioa daukate: eta 3. beste obra on askoren artean, agitz balioko dizue, Elizako lanaz gañera, zuen etxeetan dotriña santuko gauzak zeurok aitatzea, eta bata besteari erakustea; bada orrek emango dizue bidea Jaungoikoak egin dizkizuen mesede andiak ezagutzeko, berari eskerrak emateko, bera alabatzeko; bera biotz guztitik amatzeko, eta serbitzeko: eta eramango zaitue gero betiko atsedena Zeruko glorian gozatzera. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa