www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO DOTRIÑA

 

1. Sakramentuen gañean jeneralean.
2. Graziaren gañean.

 

        Ikusi degu dotriñako iru parteetan, zer sinistu, zer eskatu, eta zer obratu bear degun. Orain ikusi bear degu, zer errezibitu bear degun.

        G. Eta nola jakingo degu, zer errezibitu bear degun? E. Jakiñarekin, eta ezagutuarekin Elizako Sakramentuak, Sakramentu santuen bidez edo bitartez artu genduan, N.K. pekatuen barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia; 1. Bateo santuan, eta gero beste Sakramentuetan. Eta Jaungoikoaren grazia, eta ari darraizkan fede, esperanza, eta karidadea guztiz bearrak ditugu, gure Jaungoikoa bear bezela serbitzeko, eta gure betiko zoriona edo Zeruko gloria iristeko.

        Baña, nola gure arrezkeroko pekatuak argaltzen diguen fedea, eta esperanza, eta iltzen diguen karidadea, eta kentzen diguen grazia, galduak giñateke erremedio bage, Jesu-Kristok Sakramentu santuetan utzi ezpaligu, gure animako eritasun guziak sendatzeko, osasuna, eta indarra emateko, birtuteak piztutzeko, eta exerzitatzeko bear ditugun grazia, sokorru, laguntasun, eta erremedio errazak, eta eragilleak. Eta ortik kontu atera dezakezue, N.K. Sakramentu santuen dotriña ondo jakitea, zein gauza premiazkoa dan. Gaur esango dizuet bada, zenbat diran Sakramentuak eta zertako diran. Eta beste aldi batean, Sakramentuak ematen duen grazia zer dan, eta zenbat modutan dan.

        G. Zenbat dira Elizako Sakramentuak? E. Eliza Ama Santaren Sakramentuak dira zazpi: eta 1. da Bateo santua: 2. Konfirmazioa: 3. Penitenzia: 4. Komunioa: 5. Extrema-unzioa: 6. Ordena: da 7. Matrimonioa.

        G. Nolako premia degu Sakramentuak errezibitzeko? E. Lenengo bost Sakramentuak au da, Bateoa, Konfirmazioa, Penitenzia, Komunioa, eta Estrema Unzioa, dirade guzionzat premiazkoak, edo guziok errezibitu bear ditugunak obraz al badegu, eta ezpada deseoz, eta gogoz: eta ezin salbatu diteke gizona, uzten baditu menosprezioz: beste biak, au da, Ordena, eta Ezkonza, dirade borondatezkoak, au da, Eliza guziak aen bearra edo premia badu ere bere gobernurako, eta bere iraupenerako, ez dago premiarik, guziok Eliz-gizon izateko edo Ordenatuak izateko. Ez eta guziok ezkonduak izateko ere. Eta argatik Ordena, eta Ezkonza dirade bakoitzarenzat borondatezkoak.

        G. Zergatik deitzen diegu Eliza Ama santaren Sakramentuak Benturaz Eliza Ama Santak egiñak edo ordenatuak dira? E. Jesu-Kristok berak egin, eta ordenatu zituan zazpi Sakramentuak. Eta deitzen zaie Eliza Ama Santarenak, zerren Jesu-Kristok bere Elizarenzat, eta Elizako humeenzat egin zituan. Eta baita Elizako humeak izatera etorri nai duen guzienzat ere, au da, lenago Fedebage izan, eta Fedea, eta Bateo santua errezibitu nai duen guzienzat.

        G. Eta zertako Jesu-Kristok egin, eta ordenatu zituan Sakramentuak? E. 1. Pekatuak barkatzeko, eta bere grazia emateko. Eta 2. naturalezako ordenan, eta bizitza naturalean bezela, naturalezaz gañeko ordenan edo bizitza espiritualean ere, gure animari bear dituan erremedio guziak emateko. Gugan arkitzen dira bizitza mota bi; bata naturala, eta begiz dakuskuna; bestea graziazko bizitza espirituala, gorputzeko begiakin ikusten eztana, baña fedearen argiarekin ikusten, eta ezagutzen deguna.

        Bizitza naturalean, 1. jaiotzen gera. 2. Azitzen gera. 3.Gaixotzen bagera, erremedioen bear gera, eta Jaungoikoak eman dizkigu. 4. Bizia konserbatzeko, alimentu bearra degu, eta guzioi ematen digu. 5. Aizkeneko eritasuna, eta ill bearra datorkigunean, nork lagundu bear degu. 6. Pakean biziko bagera, nork agindu, eta nork gobernatu bear degu. 7. Mundua akabatuko ezpada, nork modu onean diatu edo poblatu bear da, iraun dezan. Bada begiz ikusten dezue, N.K. nola gure Jaungoikoaren probidenziak, bizitza naturalean ditugun premia guziai, erremedioa eman dien. Ona bada, ori bera bizitza espiritualean ere, nola Jesu-Kristo gure Jaunak ordenatu, eta disponitu duan.

        1. Bateo santuan jaiotza berri bat, graziazko bizitza espirituala edo naturalezaz gañekoa ematen digu. 2. Konfirmazioko Sakramentuarekin azitzen, gogortzen, eta indartzen gaitu. 3. Penitenziako Sakramentuarekuin animako eritasunetalik libratu, eta osasuna ematen digu. 5. Komunioko edo Aldareko Sakramentu guztiz Santuarekin animako alimentu espirituala, eta grazia andiagoa ematen digu. 5. Iltzeko zoria datorkigunean, berriz gure betiko salbazioa seguratzeko, Penitenziarekin, Biatiko santuarekin, eta aizkenik Extrema-unzio santuarekin sokorritzen gaitu; pekatuaren kutsuak, ondarrak edo erreliki gaizto guziak kentzen dizkigu. Eta orrela jaiotzen geran instantetik, aizkeneko arnasa eman artean bear ditugun animako erremedio guziak beti prestaturik daduzkagu. Eta orrezaz gañera, Ordenako Sakramentu santuarekin Elizako Ministroak eman dizkigu, gauza espiritualetan guziok gobernatzeko, eta Sakramentuak guzioi emateko eskualdiarekin. Eta Ezkonzako edo Matrimonioko kontratoa Sakramentu izatera altxatuarekin, ezkonduai ematen die, bear duen grazia, eta laguntasuna pakean, eta amorioan bizitzeko; Matrimonioko karga edo nekeak jasotzeko, eta aurrak Zerurako azitzeko. Eta orra zertako Jesu-Kristo gure Jaunak ordenatu edo egin zituan zazpi Sakramentuak; eta nola agertu digun, zein maite gaituan, eta gure salbazioa zenbateraño deseatzen duan. Bada gure animako gaitz guzienzat, erremedio mota guziak utzi, eta paratu dizkigu Sakramentuetan, eta bear ditugun sukorru, laguntasun, eta grazia guziak ematen dizkigu. Eta berez ain eragilleak dira erremedio oek, nun dadukeen, Jesu-Kristok emanik berezko indarra, eta birtutea, ondo errezibitzen dituen guziai grazia, eta animako osasuna emateko.

        Eta ala, txit sarri, eta gogotik eman bear diozkagu eskerrak Jesu-Kristori mesede aundi, eta miragarri onegatik. Eta alegin guziak egin bear ditugu Sakramentu Santuen dotriña ondo aditzeko; eta batez ere, Sakramentuak zer diran; zertako diran; eta nolako prestaera edo disposizioarekin errezibitu bear ditugun ondo ezagutzeko.

        G. Zer gauza dira bada Sakramentuak? E. Dira señale agiri diran batzuek, Kristo guro Jaunak emanak edo ordenatuak, oben bidez emateko guri grazia, eta birtuteak.

        G. Zergatik deitzen dira agiri diran señaleak? E. Zergatik kanpotik ikusten diran, eta barrundik ikusten eztan beste gauza bat, aditzera ematen, eta egiten duen.

        G. Zer da bada Sakramentuetan ikusten, eta agiri dana? E. Aek egiteko aplikatzen dan gaia edo materia, eta esaten diran hitzak, edo forma. Eta ala, Bateo santuan ikusten dezue, nola ur naturala edo Bateorako gai dana, aurrari egozten edo botatzen zaion, eta orduan bertan esaten diran hitzak Bateoa egiteko, eta dira: nik Bateatzen zaitut Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, Amen. Orra kanpotik agiri diran señaleak; bada oriek aditzera ematen due, eta eragiten due, ikusten eztan beste gauza bat.

        G. Eta zer da, aditzera ematen, eta barruan egiten duen; baña ikusten eztan gauza ori? E. Aen bidez Jaungoikoak orduan ematen duen grazia: bada grazia ori ikusten eztan gauza da, eta ala, Bateo santuan kanpotik gorputza urarekin garbitzen danean, eta bateatzeko bear diran hitzak esaten diranean, kanpoko garbiera ark aditzera ematen du, eta eragiten du barruko, au da, animako garbiera: bada orduan ematen dio Jaungoikoak Bateoarekin grazia, eta garbitzen du anima pekatu orijinal edo jatorrizkotik.

        G. Eta nundik due Sakramentuak grazia emateko birtutea edo indarra? E. Jesu-Kristo gure Jaunak berak ala disponitu edo ordenatu nai izan zualako: eta bere pasio eta eriotza santuaren frutua, au da, berak guretzat irabazi zuan grazia, Sakramentu Santuetan depositaturik utzi zigulako, eta aen bidez aplikatzen edo komunikatzen digulako. Eta ala, Jesu-Kristo bera da, Sakramentuetan edo Sakramentuen bidez bere grazia ematen diguna, eta Sakramentuak dira, Jesu-Kristok esleitu, eta ordenatu zituan instrumentu batzuek bezela; kanale batzuek bezela edo ontzi Sagradu batzuek bezela, dadukeenak beregan Jesu-Kristoren odolaren frutua edo grazia, eta gure animetara isurtzen edo komunikatzen duenak. Eta argatik Sakramentuak dira señale eragilleak edo aditzera ematen duena bera, obratzen duenak. Iru gauzaren señaleak dira Sakrantentuak. 1. Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza santuarenak, bada argandik due eren indar, eta birtute guzia. 2. Bertatik ematen duen graziarenak. Eta 3. orrekin irabazi eragiten diguen betiko gloriarenak.

        G. Eta ori ala dala nundik dakigu? E. Jesu-Kristok berak ala Apostoluai erakutsi zien; eta Eliza Ama Santak beti arrezkero fedeko egia bezela erakutsi digu, eta ala sinistu bear degu. Egia da, nai izan balu Jaungoikoak eman zegikegun bere grazia, Sakramentuak egin bage; baña dio San Juan Krisostomok, nola gure anima gorputzarekin uniturik dagoan, eta sentiduen bidez errazago gauzak ezagutzen ditugun, argatik nai izan digula eman bere grazia, eta birtuteak, agiri diran señaleen bitartez. Eta ori guzia erakusten digu gure dotriñako liburutxoak, esanaz, Sakramentuak dirala, agiri diran señale batzuek, Kristo gure Jaunak emanak edo ordenatuak, oekin emateko guri bere grazia, eta birtuteak.

        2. G. Eta zer gauza da grazia? E. Da izate dibino edo Jaungoikozko bat, egiten duena gizona Jaungoikoaren Seme, Eta Zeruko heredero, jabe edo partedun. Eta ori da doai bat, mesede bat, eta ondasun bat ain andia, eta miragarria, nun munduko ondasun guziak ezerez bezela diran orren aldean: bada graziak irabazi eragiten digu kaburik izango eztuan betiko gloria, eta iñoiz bukatuko eztiran honrak, ondasunak, eta atsegintasunak; eta kontrara, munduko honra guziak, aberastasun guziak, eta atsegin guziak, aen aldean guztiz laburrak, ezerezak, iraupen bagekoak, eta laster bukatu bearrak dira. Baña gure dotriñako liburuak emen aitatzen duen ezkero Jaungoikoaren grazia; eta grazia modu asko diran ezkero, esan dezagun.

        G. Zenbat modutan da grazia? E. Modu bitan. Bata da orain esan deguna, eta deitzen zaio santu edo justu egiten gaituan grazia. Au da, pekatutik libratzen edo ateratzen gaituana, eta justuak, santuak, Jaungoikoaren adiskideak, bere semeak edo alaba maiteak, eta Zeruko herederoak egiten gaituana; eta grazia ori daukagun artean, egiten ditugun obra on guziakin irabazten edo merezitzen degu, orain grazia orren aumentua, eta gero, orri dagokan, eta Zeruan gozatuko degun betiko sariaren gradu edo malla andiago bat; bana graziazko estaduan ezpagaude, ezin Zerurako irabazirik egin dezakegu.

        G. Eta zergatik deitzen zaio grazia habituala edo oituorra? E. Zergatik gugan mantentzen, eta konserbatzen dan ezer egiten ari ez geranean ere. Eta ala, arkitzen da aur bataiatu guzietan, uso arrazoizkora allegatu baño lenago ere, eta baita justu guzietan lo daudenean ere.

        G. Eta noiz galtzen du Kristauak grazia ori? E. Edozein pekatu mortal egiten duanean. Eta argatik, pekatu mortala da, munduan izan ditekean gaitzik andiena, kaltegarriena, eta izugarriena.

        G. Eta noiz berriz iristen edo alkanzatzen du Kristau pekatariak grazia estimagarri ori? E. Penitenziako Sakramentua bear duan prestaera edo disposizioarekin errezibitzen duanean, edo ura errezibitzeko asmoarekin batera kontriziozko akto egiazkoa egiten duanean.

        G. Eta nola eldu oi da pekataria grazi andi ori iristera? E. Ona Eliza Ama Santak zer erakusten digun Trentoko Konzilio jeneralean, Bateoarekin justifikatzen dan persona larriaz hitz egiten duala: 1. Jaungoikoak argitzen dio adimentua. 2. Bildurtu eragiten du bere juizio ikaragarriakin. 3. Artu eragiten dio esperanza, Jaungoikoaren miserikordiagan, Jesu-Kristoren merezimentuakgatik, 4. Jaungoikoaren amorioaren asiera bat sortu edo artu eragiten dio justizia edo santidade guziaren iturria bezela. 5. Pekatuaren iguia edo gorrotoa sortzen dio bere biotzean. Eta 6. Bateoko Sakramentua errezibitzeko, eta pekatuen barkazioa iristeko deseo, gogo edo asmo egiazkoa artu eragiten dio; baita propositu firmea ere, bizitza berri bat egiteko, eta Jaungoikoaren eta Elizako mandamentuak kontuz gordetzeko. Eta orrela prestaturik dagoala, Bateoko Sakramentuak ematen dio grazia edo justu egiten du. Eta nola Penitenziako Sakramentuak prestaera gutxiago eskatzen eztuan Bateoak baño, esan bear da, era orretan bertan etorri bear duala justifikatzera pekatu mortala egin duen pekataria.

        G. Eta grazia ori azitzen edo geitzen da gugan? E. Bai: ori lenengo errezibitzen da Bateo santuan, eta bein galdu ezkero, Penitenziako Sakramentu Santuan; eta orregatik deitzen dira Bateoa, eta Penitenzia illen edo illik daudenen Sakramentuak, eta oriek ematen duen graziari deitzen zaio lenengo grazia. Eta beste Sakramentuak azitzen edo aumentatzen due grazia ori, eta beste Sakramentuak azitzen duen grazia orri, deitzen zaio bigarren grazia; eta ori ematen duen beste bost Sakramentuak deitzen dira bizien Sakramentuak.

        Baña ori regularrean izan oi bada ere; noiz edo noiz Bateoak, eta Penitenziak ematen due bigarren grazia edo graziaren aumentua, lenago kontrizio egiazkoarekin, eta karidade egiazkoarekin justifikaturik zeudenai. Eta kontrara, bizien Sakramentuak noiz edo noiz ematen due lenbiziko grazia. Eta ori gertatzen da, kontrizio egiazkoa dualako uste osoan, baña atrizioa baizik izatera eldu ez, eta fede onarekin errezibitzen diranean. Baña badakizue, komulgatzeko lenago konfesatu bear dala, pekatu mortalik badu; eta ala ere, bere pekatua ezagutu bage, edo pekatuaz kulpa bage azturik dagoala, uste onean, eta pekatu guzien kontrizioa dadukalako sinistean komulgatuko baliz, komunioak lenengo grazia emango lioke.

        G. Zerekin geiago azitzen edo geitzen da grazia, justu egiten duana, eta orri dagokan gloria? E. Obra onak bear bezela egiñarekin; eta batez ere orazioarekin Jaungoikoaren amoriozko aktoakin, eta miserikordiazko obrak egiñarekin.

        G. Eta justu egiten gaituan graziez gañera, ematen digue Sakramentuak beste graziarik? E. Bai: eta da Sakramentu bakoitzaren frutua iristeko berariazko laguntasun edo sokorru espezial bat; Sakramentu bakoitzaren esplikazioan esango deguna.

        G. Eta zer beste gauzarik ematen due Sakramentuak? E. Bateo santuak, Konfirmazioak, eta Ordenako Sakramentuak oriek errezibitzen dituen animetan ezartzen edo inprimitzen due señale espiritual bat, karatera deitzen zaiona, iñoiz ere desegingo eztana edo borratu, eta kenduko eztana animatik, ez orain, ez Zeruan, ez eta Infernuan ere, eta Zerura dijoazenenzat honragarria izango dana, eta Infernura dijoazenenzat deshonra andia izango dana. Eta ala, señale au betirako ematen dalako, eta iñoiz kentzen eztalako, ori ematen duen iru Sakramentuak bein bestetan ezin errezibitu ditezke; baña bai beste lau Sakramentuak au da, Penitenziakoa, Komuniokoa, Extrema-unziokoa, eta Matrimoniokoa.

        G. Eta zer birtute ematen ditue Sakramentuak graziarekin batean? E. Batez ere iru teologalak edo Jaungoikoarekikoak. Zein dira? Fedea, Esperanza, eta Karidadea: Sakramentu Santuak ematen duen grazia, justu egiten gaituanaz gañera, bada beste grazia motarik? Bai: eta deitzen zaio grazia aktuala edo egikoia, eta da, Jaungoikoak Jesu-Kristogatik ematen digun barruko sokorru edo laguntasun bat, nola goargi, pensamentu on edo inspirazio santu bat, pekatutik irteteko; tentazioak garaitzeko edo benzitzeko, eta obra onak egiteko mugitzen gaituana; eta artarako gure adimentua argitzen, eta gure biotza ikuitzen, eta esnatzen duana.

        G. Eta grazia aktual edo egikoi orrek berez bereala justifikatzen gaitu? E. Ez: bakarrik disponitzen, eta mugitzen gaitu pekatutik irtetera, eta beste grazia, justu egiten duena, iristeko alegiñak egitera, eta lenago justuak bagera, justuago, eta santuago izatera, eta graziazko estaduan irauteko alegiñak egitera.

        G. Zergatik deitzen zaio grazia aktuala edo egikoia? E. Zergatik dan gutxi diraben, eta laster igarotzen dan barruneko argitasun, eta esnai aldi bat; ematen diguna Jaungoikoak guk merezi bage bere ontasunagatik, eta Jesu-Kristoren merezimentuakgatik; eta ala, askotan, nola eztakizula, sentitzen dezu zere barruan, ondu nai bat, pekatuari largatzeko gogo bat, joku erabageak edo tabernako egoerak erakarten dizun animako kaltearen ezaguera argi bat; eta okasio, eta arrisku orietatik, eta beste zenbaitetik alde egiteko deseo bat, dotriña santua, sermoia edo Jaingoikoaren hitza enzuteko pensamentu on bat, edo zure etsaiarekin pakeak egiteko, eta injuriak barkatzeko, eta konfesio on bat egiteko gogo bizi bat; Jai egunetan Meza nagusietara etortzeko deseo bat; Jai andietan konfesatzeko, eta komulgatzeko asmo bat: Jai egunetan bearrari largatzeko pensamentu bat, eta beste onelako inspirazio asko. Orra bada zer dan grazia aktuala edo egikoia, eta orren premia guztizkoa degu gure salbaziorako. Bada gure alegin, eta indar utsakin ezin gauza onik asi, ondo egin, eta bukatu dezakegu Jaungoikoaren grazia ori bage.

        G. Eta nola iritsiko degu grazia ori? E. Jaungoikoari berari Jesu-Kristoren izenean eskatuaz edo orazio egiñaz, eta Sakramentuak errezibituaz. Eta oraziorik egin dezakegu grazia ori bage? Ez: baña Jaungoikoak berak bere graziarekin aurrea arturik, prebenitzen gaitu, esnatzen gaitu, eta mugitzen gaitu orazio egitera edo berari erregutzera; eta gero Jesu-Kristoren izenean egiten degun gure eskaera, erregu edo orazioarekin, beregandik grazia berriak iristen edo alkanzatzen ditugu.

        G. Eta Jaungoikoak ondo eskatu ezkero, beti ematen digu bear adiña grazia, eta laguntasun bere Mandamentu Santuak gordetzeko, eta tentazio gaiztoak benzitzeko? E. Bai; bada bestela Mandamentuak ezin ondo gordeko ginduzke. Eta ala, pekatu egiten degun guzian, gure faltaz egiten degu; bada egon gaitezke pekaturik egin bage, gure partetik ondo eranzun nai badiogu Jaungoikoaren graziari, au da; bere inspirazio santuari jarraio, bere laguntasuna eskatu, eta ematen digun graziarekin gure partetik alegiña egin nai badegu.

        G. Eta barruneko grazia aktual edo egoikoiaz edo inspirazio santu oriezaz gañera, beste graziarik Jaungoikoak ematen eztigu? E. Bai; kanpotik ere beste bide edo medioak gure salbaziorako ematen dizkigu; nola diren sermoi edo dotriñak; ikusi edo jakin ditugun milagro ziertoak: eziera onak; gurasoen exenplo, eta konseju onak; Konfesoreen abisu espiritualak; liburu onak; ikusten ditugun, eta gerori datozkigun naigabeak, eta eritasunak; supitoko askoren eriotzak; eta egunoro ikusten ditugun beste onelako gauza asko, eta gu esnatzeko, eta zenzatzeko guztiz egokiak diranak.

        G. Eta kanpoko bide edo medio oriek bakarrik asko ote dira gu ondutzeko, eta salbaziorako bear ditugun gauzak eragiteko? E. Ez: eztira asko barrungo grazia bage. Baña nola Jaungoikoak nai duan guziok salbatzea, kanpoko bide edo medio oriekin batera eman oi digu barrungo grazia edo inspirazio santua, guzionzat asko dana, arzaz ondo baliatzen bagera; eta batzuoi ain indarsua, eta eragillea eman oi digu Jaungoikoak, nun indarrik egin bage gure gogoa aldatu, eta zierto bereganatzen gaituan, San Pablogan ikusi izan zan bezela.

        Eta orain gogora ekarzue, zenbat zor diogun Jaungoikoaren ontasunari, miserikordiari, eta poderio neurribagekoari; bada ainbeste bide, eta medio, eta grazia ugariak, eta eragilleak ematen dizkigu bere Sakramentuetan gure salbaziorako; badaki alabaña gure itxumena, gure argaltasuna, eta gaitzerako degun griña gaiztoa. Eta nola arri bat beera etorri bai, baña goora ezin igo ditekean besteren eskuak, eta indarrak jasotzen ezpadute, ala guk ere, ez degula gerenez bakarrik, Zeruko gauzatara gogoa, eta biotza altxatzeko eta pekatutik libratzeko, eta birtuteari jarraitzeko indarrik batere, berak argitzen, ikuitzen, mugitzen, eta laguntzen ezpadigu; baña bere graziarekin, eta gure aleginarekin batera guzia dagikegu N.K.

        Zenbateraño humillatu bear ez gera bada, N.K. gure ezereza, eta miseria andia ezaguturik? Baña nolako eskerrak eman bear eztiozkagu egunoro Jaungoikoari sokorru, laguntasun, eta mesede ain andiakgatik? Eta, nolako alegiñak egin bear eztitugu, berari atsegin ematen diogula, humiltasun, eta konfianza oso batekin, Jesu-Kristoren izenean ain bearra degun bere graziaren indarra, eta laguntasuna bertatik, eta gogotik eskatzeko, eta arekin batera penitenzia egiteko; gure buruak pekatuaren, eta deabruaren mendetik libratzeko; eta bizimodu berri bat, eta orrela gure salbazioa seguratzeko? Bada bestela, ardurabageak, arroak, eta esker gaiztokoak bagera, geroago, eta nekezago eranzungo diogu Jaungoikoaren graziari, eta dei amoriotsoari: geroago, eta geiago laburtuko dizkigu Jaungoikoak bere sokorruak, bere argaltasunak, eta laguntasunak; eta pekatuan itxutu, eta gogortuko gera; eta betiko kondenatuko gera: bañan bertatik egiaz ondu nai badegu, eta orazio, eta konsiderazioarekin, eta Sakramentu Santuakin Jaunaren bildur, eta amorio santuan aurreratzeko alegiñak egin nai baditugu, grazia berriak, ugariak, eta eragilleak Jaungoikoak emango dizkigu, eta erraz ezeze, gustoz gordeko ditugu aren Mandamentuak, eta iritsiko degu betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa