www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN DOTRIÑA

 

Gure pekatuen zorrak erraz pagatzeko,
eta bizimodu on bat egiteko penitenziazko obrak,
eta egunoro Kristauaren lanak, nola egin bear ditugun,
erakusten da bigarren partean.

 

        Konfesio on baten ondoren penitenziazko obrak egiteko ajolarik, arretarik edo kuidadorik eztuen Kristau nasai, ardurabageak, eren buruai ekarten dien kalterik andiena ezta, pekatuen zor denporala pagatu bage gelditzea; andiagoa da, pekatu mortalean berriz erorteko, gelditzen zaien erraztasuna, eta arrisku andia; bada gauza jakiña da, eriozko gaitz andi batetik libratu arren, gaitz aren sustraiak barruan gelditzen badira, eta aren kontrako erremedioak artzen ezpadira, laizter berriz gaixotuko dirala, eta lengo eritasuna biurtuko zaiela, eta ori sobra ikusten da animako eritasun espiritualetan. Bada konfesio on batekin pekatu mortalaren gaitz, eta eritasun izugarritik, eta kondenazioko estadutik libratu arren, pekataria berez da itxua, eta argala; gaitzera etziña, makurtua edo inklinatua, eta onerako nagia, eta pisua, eta orrez gañera, galdu nai duen etsaiez inguraturik dago; deabruak, mundu gaiztoak, eta aragiak gelditzaka tentatzen due, eta pekatura berriz ekarri nai due. Nola bada egongo da pekatura biurtu bage, penitenziazko obrak egin bage, eta erremedioak aurrera artu bage? Eta Kristau on bati dagokion bezela, bere bizimodua zuzendu, moldatu edo arreglatu bage? Gaur bada azkeneko dotriñari narraiola, berrik hitz egin bear dizuet, penitenziazko obraen gañean, edo pekatura ez biurtzeko, artu bear ditugun erremedioen gañean; eta pekatuen zorrak erraz pagatzeko, eta Zerurako ondasun andiak irabazteko, egin bear degun bizimodu onaren gañean. Eta aditu zenduen ezkero, orretarako zein gauza bearra dan, orazio egitea, eta fedeko egiak gogora sarri ekartea, eta konsideratzea, aekin gure barrua argitzeko; pekatua iguitzeko, eta birtuteari gogotik jarraitzeko, orain galdetzen det: Zein da Orazioaren ondoren penitenziazko obra prinzipala? Da baraua.

        G. Eta barauaren izenaz zer aditzen degu? E. Eztegu bakarrik aditzen, Elizako legeak agintzen dituan barauak, eta bijiliak gordetzea; ori obligaziozko egitekoa edo lana da, ez barautzeko motibo justurik eztuen Kristau guzienzat, ogeta bat urte bete edo osatu ezkero; baita ere barauaren izenaz aditzen degu, janean, eta edanean, tenplanzako birtuteak agintzen digun neurri ona, modu ona, eta fin ona gordetzea; gularen, eta tenplazaren gañeko dotriñan explikaturik edo aditzera emanik daukagun bezela; eta ezta ori ere bakarrik aditzen barauaren izenaz; orobat aditzen da, gure sentiduen, eta eragabeko deseo, pasio, eta griña gaiztoen mortifikazioa; eta ala, egiazko penitenzia egiteko ezeze, Jaungoikoaren lege santua gordetzeko, eta birtutean irauteko; naitaez, gure sentiduen gurari erabageak, peligrozkoak, eta pekatura erraz ekarri gaitzakeanak ukatu, mortifikatu, eta menderatu bear ditugu; begiai ukatu bear diegu loikeri, eta lujuriara ekarri edo mugitu gaitzakean gauzak ikustea edo begiratzea: Belarriai ukatu bear diegu hitz loi, zikinak, eta kanta edo kopla deshonestoak aditzeko gustoa; eta baita murmurazioak aditzeko deseo gaiztoa; mingañari ukatu bear diogu, iñorzaz gaizki esatea; eta birau, maldizio edo juramentuak esateko erraztasuna; eta gustoari erabageko jan-edanen deseoa; eta orobat, sudurrai bear eztiran usai gozoak billatzeko gogoa, eta eskuai ukitze zikiñak egiteko griña gaiztoa, pekatu askoren sustrai gaiztoa edo madarikatua. Bada gauza oetan mortifikatzen ezpagera, penitenziarik egin nai eztegulako señalea gerekin degu, eta konfesioan asmo onak artu arren, erraz aztuko zaizkigu, eta erraz atzera biurtuko gera. Baña gorputzeko sentiduak ezeze, gere barruko pasio, eta griña gaiztoak ezitzeko edo mortifikatzeko alegiñak gogotik egin bear ditugu.

        G. Eta zein dira goitu bear ditugun gure pasio, griña edo bizioak? E. Pekatu askoren sustrai gaiztoak diran zazpi pekatu kapitalak edo burudunak; au da, lenbizikoa soberbia edo andinaia, arrotasuna, banidadea, eta hipokresia. Bigarrena, abarizia edo gutizia edo ondasun edo interesaren gura edo apetito erabagea. Irugarrena, gorputzaren gusto zikin edo loikeriaren griña gaiztoa. Laugarrena, ira edo kolera gaiztoa. Bostgarrena, enbidia edo orri darraion projimoaren gorrotoa. Seigarrena, gula, jan-edan erabageak egiteko griña edo bizioa. Eta zazpigarrena, nagitasuna, au da, birtutearen iguia edo birtutezko lanak egiteko atzerapena edo alpertasuna.

        G. Eta nola goituko ditugu zazpi bizio nagusi edo burudun gaizto oriek? E. Orretarako berariazko zazpi dotrina emanik dauzkagu, eta ezin orain guzia berriz esan dezakegu, eta bakarrik diot: gure buruaren amorio erabagea edo desordenatua, pekatu orijinaletik guzioi datorkiguna, dala, bizio orien guzien sustrai nagusia, eta beste guziak bere oñean dauzkana, eta indartzen dituana. Eta ala, gere buruaren amorio propio erabagea goitzen badegu, ortik sortzen diran pasio edo griña gaizto guziak, txit erraz menderatuko edo eskuratuko ditugu.

        G. Eta gere buruaren amorio propio erabageko ori goitzeko edo eskuratzeko, zer egin bear degu? E. Askotan adituko zenduen, iltze batekin beste bat ateratzen edo kanporatzen dala. Bada orixe egin bear degu, amorio gaiztoa, eta kaltegarria gere biotzetik ateratzeko, amorio ona, eta probetxugarria gere buruai eduki; Jaungoikoak eztigu eragozten, baizik agintzen digu, gere buruak amatzea; Baña nola amatu bear ditugu gere buruak? Gure egiazko zoriona benetan billatzeko, alegiña egiñarekin. Eta gure egiazko zoriona nun arkituko degu? Ez gure amorio propio itxuak nai dituan, eta billatzen dituan munduko banidadetan, aberastasunetan, eta aragiaren edo gorputzaren atsegiñetan, bada oriek gozatzeko egiña ezta gure anima, eta munduko honra, ondasun, eta gusto guziak goza al balitza, ez litzate orregatik egiaz zorionekoa izango. Zertako egiña da bada gure anima, eta zertan dago gure egiazko zoriona? Badakizue guziok, eta fedeak argiro erakusten digu, gure egiazko zoriona dagoala Jaungoikoaren aurrean, orain onak izatean, au da, gure borondate gaiztoa ukatu, eta Jaungoikoarena egitean, eta Jaungoikoa bera, eternidade guzian Zeruko glorian argitasun guzian ikustean, amatzean, alabatzean, eta gozatzean; gure anima asetzeraño, kontentatzeraño edo deseatu ditzakean poz, eta kontontu guziak betiko Jaungoikoagan gozatzen ditugula.

        G. Orrela, orain onak ezpagera, egiazko zorionik ez orain, eta ez gero izan dezakegu? E. Ala da egia, eta pasioarekin, eta munduko gauzen amorio erabagearekin itxuturik, eta gaiztoturik eztaudenak, erraz ori ezagutzen, eta autortzen due, eta eren barruan probatzen, eta nolabait ikusten due.

        G. Eta Kristau onak izateko egiaz, eta oraingo, eta geroko egiazko zoriona iristeko, zer egin bear degu? E. Amorioa aldatu; Jaungoikoarenzat egiñak geran ezkero, eta gure egiazko zoriona Jaungoikoagan bakarrik arkitzen dan ezkero; Jaungoikoa biotz guztitik, eta gauza guzien gañetik amatu bear degu, eta Jaungoikoagatik, eta Jaungoikoagan gure animak edo gure buruak amatu bear ditugu, eta gere buruak bezela, gere lagun projimoak, ala adiskideak, nola etsaiak, orobat Jaungoikoagatik amatu bear ditugu. Eta orduan, alde batetik, ala Jaungoikoarekin, nola gure buruarekin, nola gure lagun projimoarekin pake gozo batean biziko gera, eta betiko zorioneko pakea, eta deskansua seguratuko degu, eta beste aldetik, Jaungoikoaren, gere buruaren, eta projimoaren amorio santu orrek gure biotzetik aterako du edo gutxituko du, eta menderatuko du, gure barruan daukagun munduko honra, interes, eta atsegiñaren eragabeko amorioa, eta ortik datozkigun griña edo pasio gaiztoak erraz orduan azpiratuko edo goituko ditugu. Eta ala Jaungoikoaren, eta gure animaren amorio egiazkoak indarrak emango dizkigu, humillak izateko, eta munduko banidadeak despreziatzeko; gutizia gaiztoa goitzeko, eta liberalak edo emalle onak izateko; aragiari bere gusto zikiñak ukatzeko, eta animako, eta gorputzeko garbitasuna edo kastidadea gordetzeko. Kolera, ira edo aserretasuna ezitzeko, eta pazienzia ejerzitatzeko. Enbidia, eta gorrotoak gure biotzetik aienatzeko, eta aren lekuan karidade egiazkoa edukitzeko. Gulako pasio edo griña gaiztoa, erabage, eta neurribage, jan-edanak billa erazotzen diguna benzitzeko, eta tenplanzako birtutea maite izateko, eta azkenik bizio guzien etzanlekua, eta sortzallea dan nagitasuna aienatuko du gure biotzetik Jaungoikoaren amorio egiazkoak, eta gure egiazko, eta betiko zorionaren deseo bizi eragilleak, eta azkartuko, pizkortuko, eta alaituko gaitu penitenziazko edo mortifikaziozko obrak egitera, eta batez ere gure argaltasuna, erorteko zorira edo pekatura ekarri lezakeen okasio edo peligroetatik kontuz alde egitera; gure oitura gaiztoak ezitzeko erremedioak benetan egitera; orazioarekin, eta konsiderazioarekin gure buruak argitzera, eta indartzera, eta baita al ditugun karidadezko obra onakin gere projimoak sokorritzera, eta Jaungoikoaren amorioan bizi nai duan kristauari dagokan bizimodu on bat egitera, eta ori da, pekatuen barkazio osoa erraz iristeko, eta orien zorrak pagatzeko, orain erakutsi bear dizuedana.

        G. Zein da bada, orazioaz, eta barabaz edo mortifikazioaz gañera, penitenziako obra, geienik ejerzitatu bear deguna? E. Limosna egitea. Eta zer aditzen da limosnaren izenaz? Gere lagun projimoak, gere buruak bezela, Jaungoikoagatik amatzen ditugula, karidadezko edo miserikordiazko obrakin erakustea. Eta ala, guziok gure Aitatzat Jaungoikoa bera daukagun ezkero, Jesu-Kristoren senideak, eta alkarren senideak geran ezkero; eta guziok Zeruko Erreinuaren herederoak, eta alkarren zorioneko lagunak, Zeruan beti izateko egiñak geran ezkero; alkarren errukia eduki bear degu; alkarri injuriak biotzetik barkatu bear diozkagu, eta bata bestea lagundu, eta sokorritu bear degu al deguneraño, eta ez bakarrik gorputzeko premietan edo nezesidade denporaletan, baita animakoetan ere, miserikordiazko obrak ala gorputzari dagozkionak, nola espiritualak gogotik ejerzitatzen ditugula; bada ori, da, Jaungoikoa egiaz amatzen degulako, señale ona, ori da, Jaungoikoaren errukia guretzat irabazteko, bide segurua; ori da, pekatuen barkazioa edo orretarako egiazko penitenziaren doaia alkanzatzeko medio guztiz indarsua, eta baita pekatuaren zor denporala mundu onetan pagatzeko txit asko balio duena. Eta ori da, Eskritura Santuan Jesu-Kristok txit sarri erakusten digun egia konsolagarria, eta ala, Jaungoikoagatik, gere interesa propioagatik, eta lagunari zor diogun amorioagatik, karidadea gere lagun projimoarekin ejerzitatzeko, gogo ona eduki, eta gere obra onakin erakutsi bear degu.

        G. Eta gure pekatuen zorrak erraz pagatzeko, eta Jaungoikoaren amorioan irauteko, eta egunoro Zerurako irabazi andiak egiteko, zer geiago egin bear du Kristauak? E. Egunoro bere egitekoak edo lanak, esnatzen danetik, goizean jaikitzen danetik, oiratzeraño Kristau onak egiten dituen moduan, kontuz egitea; eta ori da, orain erakutsi bear dizuedana; eta gogoan ondo artu bear dezuena. Zer egiten due bada antxitian Kristau onak esnatzen diranean? Eta zer egin bear degu guziok? Lenbizikoa ziñatu, eta santiguatu, espazioz, atenzioz, eta debozioz; eta bigarrena, oroitu edo akordatu Jaungoikoaren aurrean gaudela, eta Jaungoikoa begira dagokigula, eta bertatik Jaungoikoarekin hitz egiten abiatu, esaten diogula: nere Jaungoikoa adoratzen zaitut, nere Jaun eta jabe Soberanoa bezela, eskerrak ematen dizut egin dizkidatzun mesede guziakgatik, eta batez ere gau onetan gorde, eta konserbatu nazulako; indazu arren zure grazia, egun onetan zu ondo serbitzeko.

        G. Eta jaiki, eta janzi ezkero, zer egiten due Kristau onak? Eta guk zer egin bear degu? E. Lenbizikoa, era ona izan ezkero ur bedeinkatua artu, eta Jaungoikoari esan: garbitu nazazu arren nere pekatu guzietatik. Eta bigarrena, belauniko al badu edo era onik badu, eta ezpadu zuti edo al duen modurik onenean, beste lanak egiten asi bada lenago, orazio egin, au da, lenbizikoa Jaungoikoari eskerrak eman, egin dizkigun mesede edo fabore guztiz andiakgatik; bigarrena gere buruak, eta lanak ofrezitu berari, eta 3. gere erreguak egin. Ara nola ori erraz, eta denpora gutxian egin dezakezuen. Nere Jaungoikoa, nere Jabe, eta nere ongille guztiz maitagarria, nere biotz guztitik eskerrak ematen dizut, zerren ezerezetik zure anzera, eta zu ezagutzeko, amatzeko, eta zure betiko gloriaz gozatzeko egin nazun, zerren fedearen argira ekarri nazun; zerren zure Seme maite Jesu-Kristoren odolaz pekatutik libratu, eta zure grazia eman didazun; zerren nere pekatuakgatik Infernura bota ez nazun; baizik, Aita errukitsu batek bezela itxon didazu; deitu nazu, eta zeregana ekarri nazu, eta betiko gloria eman nai didazu; Zerekin Jauna, zure ontasunari eranzungo diot? Naizan guzia, eta dedan guzia zurea det; eta guziaz zu serbitzen enpleatu nai det. Eskintzen dizut bada gaurko nere pensamentu, hitz, eta obra guziak, eta baita nere neke guziak. Jesu-Kristok bere lan guziak egin zituan, eta bere naigabe guziak sufritu zituan intenzioarekin berarekin; zure honra, eta gloria geiagorako, eta nere animaren salbaziorako, eta Jesu-Kristoren beraren izenean eskatzen dizut, nere oraindañoko pekatu guzien damu bizi bat, eta ez berriz pekaturik egiteko proposito sendo eragille bat, eta guzien barkazioa; damu det Jauna, zu aiñ ona izanik, zu ofenditua, eta lenago ill nai det, zu berriz ofenditu baño, eta proposito onetan irauteko, indazu arren zure grazia, eta indarra pekatuko arrisku edo peligrotik beti alde egiteko, nere oitura gaiztoak, eta batez ere geiena gaitzera nakarrena eskuratzeko; egungo nekeak, eta naigabeak nere pekatuen zorren pagurako, pazienzia andi batekin eramateko, eta nere lan, eta egiteko guzietan zuri atsegin egiteko, eta zu nere biotz guztitik amatzeko. Amen. Eta orren ondoren txit asko balioko dizue espazioz, eta atenzioz, eta debozioz errezatzea Kredoa, Aita gurea, eta Abe Maria, Akto Kontriziozkoa edo nere Jesu-Kristo Jauna &.: Eta konfesio jenerala edo ni pekataria, eta goizetik Ama Birjiña Santisimari; zuen Aingeru guardakoari; zuen izeneko, eta deboziozko Santuai, eta zuen Elizako Patroi Santuai erregutu egiezue, arren Jaungoikoagandik iritsi degizuela bear dezuen laguntasuna, eta grazia, egun ori ondo igarotzeko, eta eriotza on baten ondoren betiko deskansua, eta gloria alkanzatzeko, eta orretarako berriz Aitagurea, eta Abe Maria errezatu itzaketzue, eta baita, orduan bertan Jaungoikoari erregutu egiozue, zuen obligaziozko persona guziakgatik, ala biziakgatik, nola illakgatik, eta batez ere zuen ongilleakgatik, eta baita zuen etsaiakgatik ere, Jaungoikoak guziok bereganatu gaitzan, emen karidadean edo alkarren amorioan bizi, eta gero betiko glorian bera alabatu, amatu, eta goza dezagun. Eta orra goizeroko orazioa Kristau onak txit kontuz egiten duena, eta batzuek konsiderazioarekin edo meditazioarekin egiten duena; bada bizierazotzen, eta azitzen due fedea, esperanzea, karidadea, kontrizioa, humiltasuna, pazienzia, eta birtute guziak, eta indar andiak artzen dituzte animako etsaiak goitzeko; tentazioak errez benzitzeko; birtuteak exerzitatzeko, eta pekatuen zorrak pagatuaz gañera, ondasun andiak Zerurako egunoro irabazteko.

        G. Eta goizeko orazioaz gañera, beste aldi batzuetan ere Jaungoikoaz oroitzeko, eta bere laguntasuna, eta grazia eskatzeko, alegiñak egiten eztitue Kristau onak? E. Bai, eta sarri, eta gu ere errez artara oitu gaitezke, eta probetxu andia aterako degu, eta lenbizikoa, edozein lan edo beargai asitzera guazenean Jaungoikoari ofrezitu bear diogu, eta esan biotzetik bada ere; Jauna, zure izenean, eta zure honrarako lan au egin nai det, edo fin orrekin esan, Gurutze Santua egiñaz: bigarrena ordua aditzen degunean orazio laburtxo bat egitera oitu bear gera, Ama Birjiña Santisimari bere anparoa eskatzen diogula, esanaz: Maria, graziaren Ama, miserikordiaren Ama etsai gaiztotik libra gaitzatzu, eta eriotzako orduan anpara gaitzatzu, edo beste onen anzeko orazioren bat. Irugarrena, Eliza Ama Santak egunsentian, egun erdian, eta illunabarrean kanpaia jo eragiten du, eta ez alperrik, baizik Kristauai gogora ekarteko, Jaungoikoaren Semearen gizon egitea edo Enkarnazioko Misterio guztiz andia, Maria Birjiña Santisimaren errai garbietan; bada egizue alegiña denpora orietan misterio ori gogora ekarteko, eta Eliza Ama Santak orretareko usatzen dituan orazioak esateko, eta ezpadakizkitzue; iru Abe Maria debozioz errezatzeko, eta Induljenzia guztiz asko irabaziko dituzue. Laugarrena, zuen jatorduetan Jaungoikoaz oroitzeko edo akordatzeko, eta ematen dizuen alimentuaren eskerrak emateko arreta edo kuidadua eduki bear dezue, eta Eliza Ama Santak usatzen dituan orazioak ezpadakizkitzue, gutxienaz Aita gurea, eta Abe Maria eta gloria Aitari, jatorduaren asieran errezatu itzatzue, eta azkenean esan ezazue; Jaungoikoak bere ongilleai betiko ondasunak diela, eta Purgatorioan dauden anima fielai betiko pakea. Amen. Bostgarrena, era ona izan ezkero Meza Santua egunoro debozioz enzuteko alegiñak egin itzatzue, eta era onik ezpadezue, zaudeten tokitik edo lantegitik, egun artako Meza guziak Jaungoikoari ofrezitu egiozkatzue, Jesu-Kristoren sakrifizioarekin batera zeuron buruak ofrendatzen diozkatzuela, zuen intenzioa uniturik Jesu-Kristorenarekin eta Eliza Ama Santarenarekin, eta Meza guzietan partedun izateko deseoarekin Aita gurea, eta Abe Maria errezatu itzatzue, eta zuen pekatuen zorrak erraz pagatuko dituzue, eta txit asko irabaziko dezue; baña nola jai egunetan guziok Meza Santua enzun bear dezuen eta jai egunak santifikatu Lbear dituzuen, eta oriek ondo edo gaizki gordetzetik, datorren eskuarkiro nekazarien, eta beste beargilleen edo salbazioa edo kondenazioa; egun orietan txit kontuz, eta astiro, Meza debozioz enzunaz gañera, orazio egiten, zuen konzienziak examinatzen, pekatuen barkazioa benetan eskatzen, eta aurrerako proposituak egiten jardun bear dezue, eta kontuz alde egin bear dezue tabernetatik, eragabeko jokuetatik, eta jolas edo danza peligrozkoetatik, eta ez Deabruari, askok egiten duen bezela, baizik Jaungoikoari, eta animako salbazioari konsagratu egun santu oriek. Seigarrena, orobat egunoro errosario santua atenzio, eta debozioarekin errezatzeko alegiña egin bear dezue; al bada etxeko guziakin batera, eta ezpada bakoitzak bere bakarrean; eta errosario santuko misterioak ondo ikasi, eta gogoan erabilten badituzue, Aita Santo Doniingok Ama Birjiña Santisimagandik ikasi, eta erakutsi zituan bezela, orazio mentala edo gogozkoa, eta orazio bokala edo aozkoa batetan, probetxu guztiz andiarekin egin dezakezue, eta Induljenzia asko irabazi ditzakezue; bada, au da, pekatuen zorrak erraz pagatzeko bide guztiz egoki bat, eta ala, alegiñak egin bear dituzue al dituzuen Induljenzia guziak irabazteko. (Zazpigarrena) baña orretarako graziazko estaduan bizitzeko alegin guziak egin bear dituzue; bada pekatu mortalean bazaudete, ezin Induljenziarik irabazi dezakezue; ezin pekatuen zorrik paga dezakezue, eta ezta Zerurako irabazirik egin dezakezue.

        Baña graziazko estaduan bazaudete, Jaungoikoaren izenean egiten dituzuen obra on guziakin, eta eramaten dituzuen neke guziakin, naiz borondatezkoak izan, naiz gogoaren kontrakoak izan, pekatuen zorrak pagatu ditzaketzue, eta Zerurako ondasun guztiz andiak irabazi ditzaketzue; eta orretarako zuen langai guziak, eta zuen neke guziak ofrezitu bear diozkatzue Jaungoikoari alik sarriena. Jesu-Kristoren lanakin, eta nekeakin batera, eta Purgatorio orde serbituko dizue, eta gloriazko zati edo grado andiak irabaziko dituzue. Eta argatik Jaunaren grazian irauteko, eta zuen salbazioa seguratzeko, iru gauza guziz probetxugarriak azkenik enkargatzen dizuet; lenbizikoa, Jesu-Kristok agintzen digun bezela, esna egotea, kontuz bizitzea; Vigilate, et orate ut non intretis in tentationem. Mundu onetan gauden artean, gerra bizian gaude; kanpotik, eta barrutik tentazioak beti izan oi ditugu; gerez argalak, eta gaitzera makurtuak edo inklinatuak gera; baña kontuz bizi nai badegu, eta estutasunetan, eta tentazioetan humildadearekin, eta konfianzarekin Jesu-Kristoren izenean, Zeruko laguntasuna, eta indarra eskatzen badegu, gure etsai guziak erraz goituko ditugu. Eta ori da, Jesu-Kristok berak erakutsi zigun, eta kontuz artu bear degun erremedioa. Eta bigarrena, iñoiz pekatu mortalean erorteko zorigaitza gertatzen bazaku, luzatu bage, gere kulpa ezagutu, eta akto Kontriziozkoa biotzetik egin bear degu, eta barkazioa obeto seguratzeko, laster konfesatzeko, era ona billatu. Eta irugarrena, goizean bezela, oira baño lenago orazio piska bat egitera oitu bear gera, eta lenbizikoa, Jaungoikoari eskerrak eman, egin dizkigun mesede guziakgatik, goizeko orazioan bezela; eta bigarrena, gere utsegiteak ezagutzeko, eta examinatzeko argia Jaungoikoari benetan eskatu, eta gere pekatuen examina egiten, barkazioa eskatzen, eta damutasun egiazkoa, eta propositoak egiten, jardun bear degu; eta azkenik, sarri konfesatzera, eta komulgatzera oitu gaitezen, eta era onik badegu, Konfesore zinzo, eta zelo andiko bat autu dezagun, eta orrek erakutsiko dizue, zuen bizimodua nola moldatu; egiazko penitenzia, eta ez iruipenekoa edo azalekoa, nola egin, eta eriotza on bat, eta ari derraion betiko salbazioa edo betiko zoriona nola seguratu, eta ori da guzioi deseatzen dizuedana. Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren, izenean, Amen.

 

aurrekoa hurrengoa