www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BATGARREN DOTRIÑA

 

Gurasoen obligazioak eren humen aldera.

 

        Jaungoikoaren legeko laugarren mandamentuak hume guziai obligazio andiak erakusten dizkie: eta batez ere eren gurasoak amatu, eta honratu bear dituela: eta honra oni dagokion bezela obedezitu, sokorritu, eta erreberenziatu bear dituela, aurreko dotriñan esan genduan bezela: bada oraindio andiagoak, eta bearragoak dira gurasoak eren humen aldera ditugu obligazioak: eta ainbesterañokoa da oek gordetzeko premia, ze guraso guziak ondo gordeko balitue, pekaturik geienai atea itxiko litzaieke: eta munduko geienak onduko, eta salbatuko lirateke. Atenzioa bada guzioi eskatzen dizuet, eta batez ere gurasoen kargua daukezuenoi.

        G. Zeiñ dira gurasoak eren humen aldera dituen obligazioak? E. Guztiz asko, eta txit andiak dira: baña bearrenak edo premiazkoenak dira. 1. Alimentu edo sustentua ematea. 2. Bear duen guzia erakustea edo erakutsi eragitea, ala bizitza espiritualerako, nola denporalerako. 3. Modu onean aen utsegiteak, eta gaiztakeriak korrejitzea. 4. Exenplo ona ematea. Eta: 5. ondo dagokien estadua edo bizimodua artzen laguntzea. Eta ori guzia egin bear due batez ere Jaungoikoagatik, eta Jaungoikoarentzat maite dituelako.

        Eta ala lenengo galdetzen det, eztan ezkero eskuarkiro bere humeak: maite eztituan gurasorik; Zenbat eratara izan oi da gurasoen bere humeakiko amorioa? Iru modu eta gisatara izan oi da: eta 1. da amorio itxu bat, kariño geiegizkoa, arrazoiari, eta egiazko karidadeari eskuarkiro lekurik ematen eztiona: ezertan ere, ondo merezi arren, humeari naigaberik, atsekaberik edo penarik eman nai eztiona: eta bere guraritxoak erraz kunplitzen diona. Onelako amorio itxua da humen galgarria, eta gurasoen kondenagarria: bada txikitanik eren nai edo borondatea egitera oitutzen dituzte: eta oitura gaizto orrek gero ondorengo gaiztoagoak darkazki.

        Gurasoen humeakiko 2. amorioa da, naturalezak berez dakarrena, baña arrazoizkoa: au da, bere humen aziera ona, eta orri darraizkan probetxu andiak billatu eragiten diozkana: eta artarako al dituan neurri guziak gogotik artu eragiten diozkana: amorio mota ori txit ona da: baña ori Kristaua dan guraso batentzat asko ezta, fedearen argirik batere izan eztuen guraso Jentil askok arrazoizko amorio ori eren humeakiko izan due.

        G. Nolako amorioa eduki bear die bada guraso Kristauak eren humeai? E. Karidadezko amorioa: au da, amatu bear ditue eren buruak bezela Jaungoikoagatik, eta Jaungoikoarentzat: eta au benetan edo ziñez egiten badue, beste obligazio edo beargai guziak txit erraz, eta txit gogotik kunplituko edo osatuko dituzte: baña Jaungoikozko amorio onekin maitatzen ezpaditue, utsegite arrigarriak egingo dituzte. Gogoan beti eduki bear due gurasoak, dauzkaten seme-alabak geiago dirala Jaungoikoarenak erenak baño: bada Jaungoikoak ez bakarrik duen izate guzia eman die, baizik bere antzera, imajiñara, eta semejanzara egin ditu: eta izate naturalaz gañera, Bautismo Santuan beste izate bat naturalezaz goragokoa, au da graziazko izate estimagarria, eta preziatua eman die: egin ditu alabaña Jaungoikoaren beraren seme-alabak, eta Zeruko Erreinuaren herederoak: eta au mundu guziaren jabe izatea baño zorion, eta ditxa andiagoa da: gurasoak bada eren humeai geien-geien deseatu bear diena da, betiko zorion au iritsi eragitea: eta orretara zuzendu bear dituzte batez ere alegin guziak. Eta orixe da Jaungoikoari erentzat, eta eren humentzat geiena, eta sarriena eskatu bear dioben mesede andia: eta eman ondoren gurasoen beste lan guziak pozik egingo dituzte.

        G. Zein da bada gurasoen lenbiziko lana edo obligazioa eren humen aldera? E. Oei ematea, ondo dagokien alimentua edo sustentua: eta orretan aditzen da, jan-edanaz gañera, eren bizimodu edo aberats edo pobreari dagokion soñekoa, janzia, eta baita bizilekua ere. Eta ori guzia guraso onai zer agindu ezta: bada eren humeai dien amorio naturalak pozik eragiten die, al dueneraño: eta bakarrik bildur izan ditezke maña geiegi humeai emateaz, dala janean, dala edanean, dala janzian: bada txit kontuz txikitanik erabageko gurariak, eta apaindura alperrak eragozten ezpadie; gulako, eta arrotasuneko biziora erraz oituko dituzte; eta kalte andia eren salbaziorako egingo die: baña badira munduan beste guraso gaizto alper batzuek, jokurako, edanerako, gorputzaren atsegiñerako edo arrotasunerako, griña, eta aztura gaiztoak dituztenak. Eta batzuek eren ondasunak gastu alperretan ondatzen dituzte: eta beste batzuek eren humen sustentu egokia billatzeko nekatu nai eztira: eta orrelakoak obligazio oni ezeze, beste guziai ere uko egiten die: eta Jaungoikoak argitzen, eta zenza erazotzen ezpaditu, eren buruak, eta eren humeak kondenatu erazotzeko arrisku guztiz andian arkitzen dira: eta onelako gurasoak dauzkaten, eta gordetzen eztituen obligazioak, eta orren ondorengo izugarriak ondotxo konsideratzeko, eta benetan erremediatzeko alegiñak egin bear ditue: Jaungoikoak arren argitu, eta eren biotzetan ukitu ditzala: eta orobat kontrako beste alde batetik utsegiten due guraso gutizioso biotz gogorrak, eta erruki bageak dituenak, dirurik ez gastatzeagatik, eren emazteai, eta humeai aiñ alimentu urria, eta aiñ soñeko arloteak ematen dienak, nun beartzen dituen edo etxean lapurretak egitera edo kanpoan gaizki billatzera: eta onelako aldietan emazteak etxerako bear dana batere ardurabage, eta pekaturik egin bage etxeko gauzetatik ixillik artu, eta erremediatu lezake, kalte andiagoa bage egin badezake: baña badira emazte arro batzuek ere, eren familia guzia ondatzeko asko diranak; erabageko modako soñeko berriak, eta apaindurak sarri nai dituenak, eta bisita, eta errefresko kostosoetan banidadez bear baño geiago gastatu eragin, eta zorpean edo humeak ezin akomodatu ditzakean moduan, senar tristeak ipinten dituenak: eta ala ere aiñ itxuturik egon oi diranak, nun bere utsegiteak ezagutu, eta erremediatu nai eztituen: aiñ kalte arrigarriak orien deshordenak badakazki ere: eta batere eskrupulorik ere askok egingo eztue, eta konfesatuko ere eztira; banidadeak, eta munduko puntuak itxuturik dauzkeelako.

        G. Nork geiago humeak alimentatzeko daukaten obligazioa au gordetzen eztue? E. Premia egiazko gabe, jaio, ta bereala ixillik Hospizio, Miserikordiako etxera edo Eliza ate batera edo beste toki nabarben edo publiko batera eren hume gaxoa eraman eragiten duenak: baña egiazko premiak artara beartzen baditu, artu bear ditue neurriak Bateoa seguratzeko, eta aurraren bizitza gorde edo konserba erazotzeko. Eta egiazko pobrezak eskusatzen ezpaditu, pagatu ere bear ditue, eren buruak nabarbendu bage, aurrarekin arrezkero egiten diran gastuak; eta orrelakorik gertatzen zaionak, ondo dakianari galdetu bear dio, zer egin bear duen, ez utsegiteko.

        G. Eta bada besterik humeai zor zaien alimentuaren gañean utsegiten duanik? E. Bai: eta dira arrazoi, eta motibo premiazko bage, eren humeak, Jaungoikoak berariaz artarako eman dien eren bularretako titiarekin azi ordean, iñudeai azitzeko ematen dien ama gogorrak: amaren izenik merezi eztuenak.

        G. Eta ori zer pekatu da? E. Pekatu dalako dudarik eztago: baña mortala edo beniala dan, eziñ erabaki dezake: ondorengoai batez ere begiratu bear zaie: eta aurrari kalte andia, eskusatu ditekeana, egiten bazaio, pekatu andia izango da; batez ere amak motibo andirik ezpadu berak ez azitzeko. Baña motibo justuak baditu pekaturik eztago; eta orduan alegin guziak egin bear ditu, al badu, iñude osasunsua, eta Jaungoikoaren bildurrekoa arkitzeko.

        G. Eta zeiñ da gurasoak eren humen aldera duen bigarren obligazioa? E. Bear duen guzia erakustea edo erakutsi eragitea, ala bizitza espiritualerako, nola denporalerako. Auxe da gurasoen beargairik, lanik, eta egitekorik andiena, eta premiazkoena, obligazio au ondo gordetzen badu, zorionekoak erak, eta zorionekoak eren humeak, eta zorionekoak erri guziak; bada emendik dator eskuarkiro, guziak geienean onak izatea: munduan pakea, eta gero betiko gloria: eta kontrara obligazio au gurasoak bear bezela kunplitzen eztuelako, datoz eskuarkiro munduko gaiztakeriak, eta txit guraso, eta hume askoren kondenatu bearra.

        G. Eta zer egin bear due gurasoak bizitza espiritualerako edo animen salbaziorako eren humeai bear duena erakusteko edo erakutsi eragiteko? E. Gurasoak erak artarako gai badira berez, eta ezpada dotriña erakusle batek, txikitanik humeai erakutsi bear die, ez bakarrik Aita gurea - Abe Maria - Kredoa, mandamentuak, eta Sakramentuak eren esplikazioarekin; eta Trinidadeko, eta Enkarnazioko Misterioak alik argiroena; baizik sarri berritu, eta gogoan sartu bear die, Kristauaren egiazko zoriona eztagoala mundu onetan erara, eta gustora bizi izatean: eztagoala, ez munduko anditasunetan, ondasun edo aberastasunetan, ez eta aragiaren atsegiñetan: baizik dagoala, gure Jaungoiko ona, gure guzion egille, eta jabe soberanoa, orain alik ondoena ezagutzean, serbitzean, eta amatzean, eta gero eternidadean Zeruko Erreinuan aren Majestadea, bera dan bezela argiro ikustean, eta beti amatzen, eta beraz beti gozatzen egotean. Eta kontrara Kristauaren zorigaitzik, eta desditxarik andiena dala pekatuan bizitzea: eta betiko Infernuan erretzen, kiskaltzen, eta estanda egiten egon bearra: desesperazio, eta amorrazio arrigarri batean, bere kulpaz betiko kondenatu dalako; betiko zoriona galdu duelako. Egia au eren biotzetan sartzen bazaie, Kristauaren beste lan edo egiteko guziak txit erraz eragingo zaie: zorion ori galdu eragiten duen, eta zorigaitz ori dakarren pekatuaren iguitasuna, eta gorrotoa benetan artuko due: arrezkero erraz sinistu eragingo die lagun gaiztoetatik kontuz apartatu edo alde egin bear duela: pekaturako griña gaiztoak ezitzeko edo goitzeko alegiñak egin bear dituela: munduko naigabeak, nolanaikoak gerta dakiela, pazienziarekin eraman bear dituela: eta Jaungoikoaren borondate santua egiteko gauza guzietan alegiñak egin bear dituela: eta Kristau on bati dagozkan beste lanak egiteko gogoa artu eragingo die.

        G. Eta zer beste gauzarik orretarako erakutsi bear die? E. Txikitanik, ezagueran sartzen abiatu ezkero, aditzera eman bear zaie, dotriña guziaren zimendua, eta fundamentua dan, gure lenengo guraso, Adan, eta Ebaren gertaera edo historia: aen, eta beste guzion zoriona, graziazko, eta inozenziako estaduan iraun balue: aen pekatua: eta onen ondorengo tristeak, guziok oraiñ ere ikusten ditugunak: eta oen erremediorako gure Jaungoikoaren miserikordiazko asmo guztiz miragarriak: Kredoaren esplikazioan ezarririk, eta asitzera emanik daukagun moduan: bada historia ori ondo jakiteak txit argitzen ditu: eta orren ondoren Kristauaren dotriñak erakusten dizkigu beste egia guziak neke gutxiagorekin aditzen ditue: eta alde guzietatik ikusten due, gure Jaungoikoaren ontasuna, eta miserikordia neurribagea: eta gizonaganako amorio guztizkoa: ondo argiro agertua, ala kreazioko obra miragarrian, nola gure erredenzioko misterio guztiz andian. Eta orri darraiola ikusten da, orazioaren premia guztizkoa, eta Sakramentu Santuen indarra, eta birtutea, gure animako zauriak sendatzeko, eta birtuteari jarraitzeko: eta orrela, ez bakarrik erakusten zaie argiro bizimodu on bat egiteko jakin bear duena, baita ere orretarako gogoa artzen due, eta arrezkero erraz dotriñako egiak, eta batez ere Jaungoikoak egin dien mesede guztiz andiak konsideratzera, eta orazio egitera oitutzen dira: Eta nork esan ditzake ortik datozkien probetxuak? Eta bestela, dotriña guziaren zimendu au ondo erakusten ezpazaie, dotriñako beste egiak txit nekez sartzen zaie: eta txit azaletik ikasten ditue: eta ala eztitue bear bezela argitzen, eta eren biotzak ukitzen: eta erraz deabruak alde batetik, munduan ikusten dituen exenplo gaiztoak bestetik; eta berez daukaten itxumen, eta jakineztasunak, eta are geiago gaitzerako griña fortitzak, eta onerako atzerapen, pisutasun, eta nagitasunak pekatura ekarten dituzte, dotriñako egia andi oek ondo eztakizten, eta batere gogoratzen eztituen humeak.

        G. Eta bizitza espiritualerako edo animako salbaziorako bezela, bizitza denporalerako ere eztie gurasoak erakutsi bear eren humai jakin bear duena, eta ondo dagokiena? E. Bai: eta ala 1. era ona duen guraso guziak humeai ikasi eragin bear die, irakorten, eskribitzen, eta kontuak ateratzen: bada eziñ esan ala dira ortik datozen probetxu guziz andiak: 2. ikasi eragin bear die, bakoitzaren bizimoduari, gaitasunari, eta inklinazioari ondo datorkion ofizio edo langaia: bada ori, ala pobrentzat, nola aberatsentzat da guztiz bearra: alde batetik bizio guzien ama, eta sustraia dan alpertasunari alde egiteko, eta bestetik eren buruak, eta eren kargukoak mantenatzeko: eta aberatsen humenzat ere badira lan egokiak, estudio nola askotan edo Abade edo Eliz-gizonak izateko; edo Errege gure Jauna enpleo askotan serbitzeko; edo eren etxe, eta familiak ondo zuzentzeko; edo erriak ondo gobernatzeko: bada Jaungoikoak alperrik ikusi nai eztu: munduak ere igui ditu: eta alperrak eztitue eren buruak bakarrik kondenatzen, baizik lagunak billatzen ditue, eta eren antzekoak egiten ditue.

        G. Eta zein da gurasoak eren humeakiko duen irugarren obligazioa? E. Modu onean aen utsegiteak, eta gaiztakeriak korrejitzea. Auxe da nerekiko gurasoen lanik edo egitekorik nekezena; eta bearbada bearren duena, txikitanik okertzen, eta gaiztatzen diran humeak ondo zuzentzeko: bada uzten baditue erreprenditu bage, maña gaiztoak, eta libertade geiegi artzen due: eta gaizki oitu ezkero, txit nekez erremediatzen dira. Eta gurasoak, eta humeak, bata besteagatik askotan kondenatzen dira: baña txit modu ona, eta Jaungoikoaren berariazko doaia bear da, humeak probetxuarekin korrejitzeko: bada guraso batzuek dira biguñegiak, eta guzia sufritzen die: eta batzuek dira gogorregiak, eta neurririk gordetzen eztue.

        G. Eta zertan dago korrejitzeko bear dan modu ona? E. Ezta ori erraz hitz gutxitan erakustea: Jaungoikoari berari gurasoak orretarako berariazko argia, eta grazia eskatu bear diobe: guraso askok eren humeak iñoiz ere korrejitzen eztitue aserre bizian edo koleran sarturik daudenean baizik: orduan erabage golpatzen, eta bearbada birau gaiztoak ere botatzen dizte, eta zatitzen dituzte; eta kolera igaro ta bereala damutzen zaie; eta eren humeak palakatzen ere abiatzen dira: ori modu gaiztoa ez ote guzienzat txit kaltegarria da: gurasoenzat, zerren Jaungoikoa ofenditzen duen, eta humeai exenplo gaiztoa, eskandalo edo gaitz-bidea ematen dien, arrazoiaz, eta modu onaz egin bear zuen korrekzioa edo erreprensioa, itxumenaz, zenzu bage eta neurribage eginaz: eta eskuarkiro batere probetxu bage: bada orrelako erabageko kastiguak izutzeko, eta ikaratzeko zerbait serbitzen badu ere; gaizki egiña ezagu erazo, eta erremediatzeko askoz geiago balio due, tesoi, eta gar puska batekin bai, baña arrazoi onakin, eta benganza artzeko baño, erremedioa ipinteko deseo geiagorekin ematen diran konseju onak: eta ala kolera, aserre, eta kolera aldietan golperik eman bear etzape humeai: eta beste erremedio guziak probatu, eta alperrik dirala ikusita, kastigura etorri bear danean; humillatzeko, eta eren gaizki egiña ezaguerazotzeko egoki diran kastiguak ondo pensatuta, autu edo esleitu bear ditue: eta beti aditzera eman, eta sinistu eragin, eren onagatik, eta Jaungoikoaren legea kunplitzeagatik kastigatzen dituela: eta orrela errazago arrazoia ezagutu, eta zenzatuko dira: eta gurasoenzat iguirik, eta gorrotorik artuko eztue; baizik geiago estimatu, eta errespetatuko ditue. Eta ona beste kastigu mota askoren artean, batzuetan asko izan dan bat, eta probetxu andia ekarri duena: eta da, kastigatu bear dan seme edo alaba aposentu itxi batean paratu, eta nai ta ez edo azote edo zurriago batekin galantak artu bear dituala batere aserre bage sinistu eragin bear zaio, ez bere kalteagatik, ezpada bere erremedioagatik, eta Jaungoikoari satisfazioa emateagatik: eta erremediatzeko hitza ematen badu, nabarbenduko eztala, eta lotsarik emango etzaiola aditzera eman bear zaio: eta egiaz humillatzen bada edo txit eskusatu, utzi edo gutxitu liteke kastigua: baña muñ eragin bear zaio azoteari, eta belaunikaturik lurrari: eta baita bere aita edo amaren eskuari, barkazioa eskatu eraginaz, eta aurrerako erremedioa agindu edo eskeñiaz: eta ori guzia, gaizki egindako damuaren señaleaz egiten badu, orduan edo geroxeago gurasoak amorioa agertu bear dio, eta konsolatu bear du: bada humiltasunezko akto oriek, oiturik eztaudenentzat iguigarriak, eta nekezak badira ere, eta antxitian bearbada batere gogo bage egin arren, zenza erazotzen edo kontuan erori egiten ditue: eta gero ezagutzen due, guzia eren onagatik egiten dala.

        G. Eta humeak ondo korrejitzeko zer geiago egin bear due gurasoak? E. Eren humen pausoak, eta ibillerak jakiteko alegiñak egin bear ditue: eta oitura gaiztoak artu baño lenago, apartatu eragin bear ditue okasio, eta peligro gaiztoetatik, eta sospetxazko lagunetatik: batez ere danzazale, jokuzale, eta ardanzaleetatik: bada onelakoakin juntatu ezkero, buruak arintzen zaie, eta eskuarkiro laster pekatu andietan erorten dira: da ala ere badira guraso ardurabage batzuek eren humeak gaizki dabiltzala errezelatzeko motibo justuak izan arren, ez aditu, eta ez ikusi egin oi duenak, gaiztakeria txit nabarbendu artean: eta bearbada erremediorik eztagoenean. Emen gauza asko banaka aitatu nitzake: baña geiegi luzatuko nuke: eta bakarrik diot, gurasoak erne, eta kontuz egon bagez gertatzen diran humen pekatuak eren kargura Jaungoikoaren aurrean izango dituela.

        G. Eta zein da gurasoen laugarren obligazioa eren humen aldera? E. Exenplo ona ematea: bada gurasoak nolakoak, eskuarkiro humeak ere alakoak: guraso gaiztoen humeak, aen aldamenean azitzen badira, hume gaiztoak izan oi dira; zerren gurasoen bizioak, izurri bat bezela, itxasten zaie: eta kontrara gurasoak onak badira, aen birtute, eta oitura santuai humeak ere eskuarkiro jarraitzen die: eta gero oek ere eren ondorengoak ondo azi oi ditue: eta ala eziñ aditzera eman diteke bear bezela gurasoen exenplo onak zenbat diraben, eta zeiñ frutu, eta probetxu andiak dakatzen; eta orobat zeiñ gaitz andiak, eta zeiñ luzeak ekarri oi dituan gurasoaren exenplo gaiztoak: eta argatik gurasoak eztue kunplitzen bakarrik konseju onak, eta erreprensioak humeai emanarekin: humen aurreen eztue iñoiz ere egin bear gaizki dirudian, eta pekatura mobitu ditzakean gauzarik: eta goizean jaikitzen diranetik gabean oira dijoazen artean egunoroko lanak Kristau onaen gisa egin bear ditue gurasuak, eta eragin bear die eren humeai: beste dotriña batean zeoro erakutsiko degun bezela: bitartean Eskritura Santak dakatzen exenplo bi gogoan artu bear dituzue: bata da Santa Susana kastaerena: au bere guraso onak txikitanik Jaunaren legean txit ondo dotriñatu zuela dio Eskritura Santak: eta ala kastidadea galdutzeko tentazio arrigarri batean arkitu bazan ere, erabaki zuen lenago bizia, eta honra munduarekiko galtzea, ezenez pekatuan erortea: eta Jaunaren bildur santuan azia izan ezpaliz, alako birtute, eta indarrik izango etzuen: eta beste exenploa da Tobias Santuarena. Onen bizimodu humilla, sufritua, eta Jaungoikozkoa guziontzat exenplo egokia bada ere; batez ere gurasoentzat: bada izan zuen bere seme Tobias gaztea txit ondo azitzeko arreta edo kuidadu guztiz andia: eta ill bear zuenean, konseju txit ederrak eman ziokan, soberbiari beti alde egiteko; Jaungoikoaren borondatea gauza guzietan billatzeko: eta pobreai al zuen on guzia egiteko: eta pekatuari bere biotzean iñoiz ere lekurik ez emateko: eta ala semea ere aitaren antzeko santua izan zan: eta Jaungoikoak mesede guztiz andiak egin zien. Eta orrela izango due guraso on guziak eren antzeko hume onak izateko poz, eta konsuelo guztiz andia: eta eren zarzaroan errespetoa, amorioa, eta laguntasuna etzaie iñola ere faltako. Eta baita eren humeai ondo dagokien estadua artzen errazago, eta guzien gustorago lagunduko die: eta au da gurasoen azkeneko obligazioa: baña bear bezela aditzera emateko asti geiago eskatzen duena: eta ala, beste aldi baterako ori largarik; guraso guzioi erregutzen dizuet, zuen, beargai edo obligazio guztiz andiak gogoan ondo artu ditzazuela: eta Jaungoikoari txit sarri, eta benetan eskatu degiozuela, oriek ondo kunplitzeko grazia, eta berariazko doaia: bada orretan eztijoakizue gutxiago zuen buruen, eta zuen humen betiko salbazioa baño: eta ori da nik deseatzen dizuedana, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa