www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARREN DOTRIÑA

 

Sakramentuen gañean eta oraingo
Ordenako Sakramentuen gañean.

 

        Ordenako Sakramentu santuaren explikazioa Eliz-gizonenzat, egokiagoa da, puebloarenzat baño. Ala ere guziai konbeni zaie jakitea, zer dan Ordenako Sakramentua: eta zertako Jesu-Kristo gure Jaunak disponitu zuen: nolako disposizioarekin errezibitu bear dan: eta nolako honra, errespetoa, eta obedienzia Eliz-gizonai, eta batez ere Sazerdoteai, eta Elizako Arzaiai, eta erakusleai zor zaien: eta orra gaurko dotriña gaia.

        G. Ordenako Sakramentua zer da? E. Da Jesu-Kristok berak disponitu edo egin zuen Sakramentu bat, Eliz-gizonak ordenatzeko edo konsagratzeko; nola diran, Sazerdoteak, Diakonoak, Subdiakonoak, eta beste gañerakoak: eta oriei eren lanek ondo egiteko eskua edo potestadea, eta grazia emateko.

        G. Ordenako Sakramentu asko dira? E. Ezta bat baizik: baña ditu gradu diferenteak: ara nola eskillara batek malla asko ditu, eta batetik bestera igo bear da: baña eskillara bat baizik ezta.

        G. Zenbat grada edo ordena mota arkitzen dira Ordenako Sakramentu santuan? E. Zazpi: eta goitik bera kontatzen ditugula, guzien goenekoa edo burua da Sazerdotearen edo Apaizarena: eta ordena onetan aditzen dira Obispoak ere; beste Sazerdoteak baño eskualdi andiagoak badituzte ere eta orregatik batzuek Obispoaren ordena aparte kontatzen due. 2. Da, Diakonoarena: edo bestela, Ebanjelioko ordenarena. 3. Da, Subdiakonoarena; edo Epistolaz ordenatzen danarena: eta iru ordena oei deitzen zaie ordena sagraduak, eta ordena aundiak: eta oen azpikoai deitzen zaie ordena txikiak: eta dirade Exorzista: edo demonioak konjuratzeko eskua duenak: Lektoreak; edo Eskritura Santako lekzioak Elizan irakurteko kargua duenak: Akolitoak edo mezatarako binajerak, eta argiak ipintzeko, eta erabiltzeko kargua duenak: eta Hostiarioak edo Elizako ateak zaitzeko, eta fededunai edo Kristauai iregitzeko, eta fedebageai Elizako sarrera eragozteko kargua duenak.

        G. Eta zergatik antxitiko edo goeneko ordenak deitzen dira andiak, eta sagraduak? eta beste laurak ordena txikiak? E. Lau oei deitzen zaie txikiak, zerren urrutiagotik serbitzen due Mezako Sakrifizio santua ondo zelebratzeko bear diran gauzetarako: eta zergatik eztuo enbarazorik ezkontzeko: eta ez obligaziorik Ofizio Dibinoa errezatzeko Benefizio edo Kapellaniarik ezpadue: eta beste iru ordenak deitzen dira andiak, eta sagraduak, zergatik gertutik Mezako Sakrifizio santua zelebratzeko laguntzen due: bada Subdiakonoak Epistola kantatuaz gañera konsagraziorako serbitzen duen onzi edo baso sagraduak ukitu, eta preparatu ditzake: eta Diakonoak, orrezaz gañera Ebanjelio santua solemnidadearekin kantatu dezake: eta estutasunean Sazerdotearen faltan Komunio santua edo Jesu-Kristoren Korputz santua ere eman dezake: eta Sazerdoteak beste guzien lanak egiteko eskualdiaz gañera, ditu berak bakarrik beste podere edo eskualdi miragarri bi: bata da Jesu-Kristoren Korputz edo Odol preziosisimoa konsagratzeko; berak errezibitzeko, eta Kristauai administratzeko: eta bestea da pekatariak absolbitzeko, Obispo Jaunaren lizenzia lenago iristen duela, eta eriotzako orduan edozein Sazerdotek lenago lizenziarik ezpazuen ere, dauka fakultadea edo eskualdia, batez ere beste konfesorerik erara ezpadago, pekatu mota guzietatik, eta Exkomunioetatik absolbitzeko: baita Aita santuak berak; Opispo Jaunak, edo Inkisizioko tribunal santuak erreserbaturik edo erak bakarrik absolbitzeko gorderik dauzkanetatik ere. Bada eriotzako orduan erreserbaziorik eztago. Eta 2. deitzen dira iru ordena oriek sagraduak; zergatik betiko kastidadea gordetzera, eta egunoro Ofizio Dibinoa errezatzera obligatzen diran: eta ezin ezkondu ere ditezke.

        G. Eta Elizako Ministro edo Eliz-gizonen artean, badira batzuak nagusiago diranak, eta kargu edo aginte andiagoak dituztenak besteak baño? E. Bai: Elizako gobernua gauza guziz miragarria da, Jaungoikoak berak ordenatua bezela. Eliza da gure Jaungoikoaren etxea, palazioa: eta Elizako Ministroak dira bere serbitzari eskojituak, ez bakarrik bera serbitzeko, honratzeko, eta mundu guziari ezagutu erazotzeko; baita ere bere legea erakusteko, eta graziazko bere ondasun miragarriak beste Kristauai komunikatzeko: eta, nola Zeruko palazioan Aingeruak dauden partiturik iru Jerarki edo ordena ederki zuzenduetan, eta bederatzi Koruetan, eta batzuak dituzten eskualdi, eta perfekzio andiagoak besteak baño; ala lurreko Jaunaren palazio, etxe eta familian arkitzen dira iru Jerarki edo ordena ederki disponituak: eta orietan beste ministro edo serbitzari asko: eta iru ordena prinzipalak dira: 1. Obispoak: 2. Apaiz edo Sazerdoteak: eta 3. beste ministroak; nola Diakonoak, eta beste gañerakoak: eta goitik bera kontatuaz, 1. Obispoak Aita santuarekin Eliza gobernatzen due: guzien burua edo beste guziai agintzeko kargua edo eskualdia duena da Erromako Obispoa, Aita santua esaten dioguna, edo Sumo Potifizea, Jesu-Kristoren Bikario edo ordeko nagusia; Eliza guzia gobernatzeko Jesu-Kristok berak esleitua: zergatik Aita San Pedro eskojitu zuen Jesu-Kristok Apostolu guzien, eta Eliza guziaren buru izateko: eta Aita San Pedro Apostolua izan zan Erromako lenengo Obispoa, eta San Pedrok zituan eskualdi guziak dauzka orain ere Erromako Obispoak edo Sumo Pontifize Erromakoak. Eta orren urrena dira munduko beste tokietan dauden Obispo Jaunak; bakoitzak bere Obispaduan edo señalaturik dauzkan bere mendeko Elizatan agintzeko, eta gobernatzeko eskualdiarekin: eta Konfirmazioa emateko, eta Elizarako bear diran Sazerdoteak, eta beste Eliz-gizonak ordenatzeko, eta konsagratzeko podere, eskubide, eta fakultadearekin: eta Obispo Jaunaren urrengoak dira Eliza edo Parrokia bakoitzeko Bikario, Erretore edo kura Jaunak: eta orien ondoren beste Sazerdoteak, naiz sekularrak, naiz erregularrak edo errelijiosoak, eta konfesore, predikadore edo dotriña erakusleak, eta Elizako beste ministroak.

        G. Noiz abiatzen da bat Eliz-gizon izaten, eta Obispo Jaunaren mendean jarten? E. Prima tonsura edo lenengo Koroia errezibitzen duenean. Eta prima tonsura ori ordena da? Eztala ordena erakutsi oi due: baizik ordenetarako prestaera edo disposizioa: ara nola, errelijioso izateko, lenago nobizio izan bear dan: eta errelijioan profesatu baño lenago prestatu bear du nobiziaduko ejerzizioakin.

        G. Ordenako Sakramentua errezibitzeko, eta Elizako ministro izateko, zer disposizio bear da? E. Disposizio asko, eta andiak bear dira: baña prinzipalak edo bearrenak dirade oek. 1. Estadu orretarako bokazioa edo Jaungoikoak orretara deitzea: bada egiazko bokazioa bage Elizako lanak bere gañ artzen baditu, bere obligazioak eskuarkiro ondo kunplituko eztitu: eta bere burua ezeze, beste asko kondenatzeko peligro andian jarriko da. Eta orretan azertatzeko, ezin bere buruaz, eta iritziaz zer fiatu: baizik bere konfesore edo beste gizon jakintsu, argitu, eta zinzo bati, ezer ez ditxoan bati konseju eskatu bear dio, bere barruko disposizioak, asmoak, eta deseoak agertzen diozkala: eta Jaungoikoaren borondatea jakiteko, orazio humilla egin bear du, bere argia, eta grazia Jaungoikoari gogotik eskatuaz: eta Maria Birjiña Santisima, bere Aingeru Guardakoa, eta bere izeneko edo debozioko Santuak Jaungoikoari bitarteko ipiñiaz, ainbeste inporta duen egiteko orretan ez utsegiteko.

        2. Bokazio onaren señalea izan oi dan fiñ ona edo intenzio santuak eduki bear ditu Eliz-gizon egiteko. Eta, zein da orretako izan bear duen fiñ prinzipala? Jaungoikoaren honra, eta gloria billatzea: bere anima estadu orretan salbatzea: eta bere lagun projimoai salbazioa iristen laguntzea: orretako dira Elizako Ministroak: eta ala, errenta ona izateagatik; erara bizitzeko modua izateagatik, edo eren guraso, senide, edo aideai laguntzeagatik prinzipalmente Abade, Apaiz edo Sazerdote egiten diranak, eztue egiazko bokaziorik: eta Elizako lanak egiteko baño, mundukoak egiteko egokiagoak dira. Eta gurasoak edo guraso-ordekoek txit gaizki egiten due; eta Jaungoikoa agitz ofenditzen due, bokaziorik eztuen eren humeak motibo oriekgatik Elizgizon izatera nolabait premiatzen baditue.

        3. Izan bear du aurretik bizimodu arreglatua, eta ejenplo onekoa: eskandalorik eman bagea: eta bere obligazioai edo karguari dagozkion estudioetara aplikatua: bada Elizgizon izateko ezta asko beretzat bakarrik ona izatea; baizik besteai ere erakutsi bear die eren salbaziorako bear duena. Eta argatik pekatu mortal egin oi due, Benefizio, eta Bikaritarako Eliza ondo serbitzeko egoki eztiranak, talentu gutxi duelako edo prudenziarik, eta birtuterik eztuelako, ala ere nonbratzen dituenak. Eta ortik datozen kalte guziak eren gaiñ izango ditue. Eta azkenik 4. egon bear du estadu graziazkoan Ordenako Sakramentua errezibitzeko: bada onek ematen dio graziaren aumentua, lenago grazian dagoanari: eta baita estadu berriaren lanak ondo kunplitzeko, berariazko laguntasuna: eta pekatu mortalean dagoala ordenatzen bada, ori guzia galtzen du, eta sakrilejio aundi bat egiten du.

        G. Eta zer beste gauzarik ematen du Ordenako Sakramentuak? E. Karaktera deitzen zaion señale edo marka espiritual bat animan betiko ezarten edo inprimitzen dana, iñoiz ere desegingo edo borratuko eztana: eta bere karakter edo dignidadeari dagokan bezela bizi izan danarenzat guztiz honragarria, eta pozgarria izango da Zeruan: eta kontrara, bere karakter, eta dignidadeaz azturik bizi izan diranenzat izango da guztiz lotsagarria, deshonragarria, eta damugarria edo penagarria Infernuan.

        G. Eliz-gizonak, eta batez ere Apaiz edo Sazerdoteak nolako obligazioak dituzte? E. Guztiz asko, eta andiak dituzte: baña dotriña oek eztira oriei erakusteko egiñak: badituzte berariazko liburuak nun ikasi. Eta Apaiz edo Sazerdoteen aldera, eta batez ere eren animako Arzaien aldera; zer obligazio dituzte munduko beste kristauak? Balekite ondo Sazerdotearen diñatasuna edo dignidadea nolakoa dan, eta Jaungoikoak eman dien potestadea edo eskualdia zein miragarria dan, zer erakutsirik ez legoke Sazerdoteak, eta animako Arzaiak bear bezela honratzeko: ez bakarrik santuak, jakinsuak, eta ongilleak, hitzez, eta obraz ondo orakusten duenak diranean; baita gizonari darraion argaltasunagatik edo pasio erabageen itxumenagatik bear bezin onak eztiranean edo gaiztoak diranean ere. Bada Jesu-Kristo gure Jaunak berak erakutsi zuen ekarri bear zaien errespetoa, eta honra; agindu zuenean Jaunaren legea explikatzeko kargua zuen eskriba, eta fariseoak erak ere honratzeko, eta oei obedezitzeko Jaunaren partez erakusten zien gauza guzietan: eta zerren eztiran erak onak, baizik arroak, soberbioak, eta hipokrita batzuek; esan zuen: Aen esanak egitzatzue, baña aen obrai ez jarraitu. Eta argatik alakorik ikusiko bazendue ere, eztituzue Jaunaren Ministroak despreziatu bear; baizik zor zaien errespetoa, ekarri bear diezue: eta karidaderik zuen biotzetan badago, aezaz murmuratu ordean, aen argaltasunaz errukitu bear zerate: eta Jaungoikoari benetan eskatu, argitu ditzala, eta bere Ministro eskojituai dagokien birtutea, eta santidadea eman degiela.

        Ala egia, N.K. ezin ponderatu liteke graziazko legean Sazerdoteak duen diñatasuna, eta eskualdi miragarria, dala Jesu-Kristo gure Jaunaren gorputz edo odol preziosoa Aldarearen gañean sortu eragiten duenean konsagrazioko hitzak esanaz beste bage, erak, eta beste Kristauak Zeruko janari orrekin alimentatzeko: eta Jaungoikoaren Majestadeari esan ditekean sakrifiziorik andiena, baliosoena, eta atsegingarriena ofrendatzeko: dala pekataririk andienak absoluzioaren hitz indarsu, eta eragileakin pekatuaren, eta deabruaren katiberio edo mendetik libratuarekin: dala Bateo Santua Kristau egiteko: eta olio santua Kristauai ondo illtzen laguntzeko emanarekin: dala Jesu-Kristoren legea, eta Zeruko bide zuzena erakutsiarekin: hitz batean guzia esateko, Sazerdoteak dira mundu onetan Jesu-Kristoren beraren ordekoak: Jesu-Kristok berak gizonak argitzeko, eta santifikatzeko egin zituan lan prinzipalak, munduan egiten dituenak: eta ala zor zaie honra, errespetoa, eta obedienzia animako gauzetan: eta baita eren estadu, eta kargu andiari, eta eren nekeai dagokien sustentua, eta saria ere.

        G. Eta zer probetxu atera bear degu guziok dotriña labur onetatik? E. Jaungoikoaren Ministroak, eta Jesu-Kristoren ordekoak geran Sazerdoteak alegin guziak egin bear ditugu Jesu-Kristoren antzekoak izateko: aren ejenploak beti gogoan erabilteko: eta aren pausoai jarraitzeko: geur egunoro santuago izateko: eta gure Jaungoikoaren honra, eta gloria, eta gure lagun projimo guzien salbazioa gogotik billatzeko. Eta zuek, N.K. Jaungoikoari alde batetik eskerrak eman egiozkazue, Ordenako Sakramentuarekin eman dizuelako zuen salbaziorako bear dituzuen Ministroak, Sazerdoteak, eta erakusleak: eta bestetik erregutu bear diozue benetan, arren bere Elizari eman degiola beti Ministro onak, eta santuak: Jaunaren legean txit argituak: eta eren lanak ondo egiteko txit egokiak: (eta erregu edo orazio ori egin bear dezue Ordenako Sakramentua Obispo Jaunak ematen duen lau denporetan:) eta Jaunaren Ministroak honratu itzatzue: eta erakusten dizuen Jesu-Kristoren legeari jarraio egiozue: eta orrela guziok bata bestearokin leia santu batekin gure Jaungoikoaren borondatea egiten degula, betiko zoriona edo eternidade guziko gloria Zeruko Erreinuan gozatuko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa