www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa  

SANT IGNAZIO LOHYOLAKOARI
ESKERRAK

 

O Ignazio, Eskaldun

guztien ohorea:

zeruetan zaren, othoi,

gure othoitzgillea.

 

Kitaturik gerletako

bandera, urguilluak,

hautatu zintuen Jesus

onaren konseilluak.

 

Franzes Xabier zen zure

banderara ethorri,

zeiñ baitzinduen Indien

Apostolu egorri.

 

Zure banderara ziren

bi anahia Egiak,

Aitonen seme nobleki

iauregian haziak.

 

Zure banderara oraiño

Aios Onatikoa,

zure banderara Ankieta

ohore Brazilgoa.

 

Hauk guztiak ziren zure

nazio noblekoak,

zure hizkuntzako eta

zure bihotzekoak.

 

Zure banderara asko

berze zen arrimatu:

Faber, Laynez eta Iaius

ez azkenak gerthatu.

 

Bidaldu zintuen munduz

mundu predikatzera,

fede iraungi hurrena

zure sutik piztera.

 

Hasi ziñen hitz sainduaz

jendea konbertitzen,

Paristar laborariak

nola asmatu baitzuen.

 

Hasi ziñen gerla egiten

Luter apostatari,

hasi bihotza argitzen

infidel itsuari.

 

Eskolak zintuen bazter

guztietan ideki,

hetan gazte errebesak

berthutera iraiki.

 

O Ignazio saindua,

zure laudorioak

gaitz lizate kondatzea

gizonaren ahoak.

 

Zuri zordun zaitzu Europa

Calviñek nahasia,

zuri Amerika, zuri

bazter zabal Asia.

 

Zuri oraiño zordun zaitzu

giristiño herria,

zuri fiñean aurkhitu den

berze mundu berria.

 

Bereziki ni nazaitzu

zordun, zeren zuretan,

dakidana ikhasi baitut

eskola sainduetan.

 

Orain guztiz berriroki

osasuna galdua,

zeren izan dudan zure

othoitzez kobratua.

 

Esker itzultzen darotzut

zeure iaiatetxean,

Lohyola iauregiko

aldare aitzinean.

 

Arren, bada, errezibi

zazu onen partera

zeure hizkuntzan bihurtzen

darotzudan eskerra.

 

Esparantza hartan neure

bihurtzen naiz etxera,

Franzia erresuma noble

fronteraren aldera.

 

Aditu, beraz, Ignazio,

o saindu dohatsua,

zeruetan zaren ene

ararteko hautua.

 

                Halabiz.

 

FIÑA

aurrekoa