www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

SIBILLEN PROFEZIA
JENERALEN GAÑEAN

Abendokotz

NOELA

 

Jende onak, othoi, entzun

zatzue gure hitzak,

ez gaitzatzuela arbuia

zeren garen neskatxak.

 

Birjinitateagatik

Iaun onak profezia

eman daroku, merezi

ez ginduen saria.

 

Guztiak gare hamabi

erresumetakoak,

guztiak hitz eta mihi

diferentetakoak.

 

Elkhar ezagutu gabe

Iaunak bat egin gaitu,

ezen hamabiak gare

hitz batean aurkhitu.

 

Entzun etzatzue, bada,

gure kopla berriak:

denborak erakutsiko

tu direla egiak.

 

Iongoinkoren semea

iautsiko da lurrera,

aita Adam eta haren

kastaren libratzera.

 

Orduraño egonen da

zepoetan lothurik:

hark kanpora emanen du

burdiñak zathiturik.

 

Hari humilduko zaio

heriotze kruela,

ezaguturik garaia

haren gañean duela.

 

Guztiek, bada, zaitezte

allegera berriez,

zeruetako Kortetik

freskoki ethorriez.

 

aurrekoa hurrengoa