www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

APOSTOLUEK JESUS KRISTOZ
ERRAN TUZTEN HITZ PARTIKULARRAK

KREDOA ESKARAZ

 

        S. Petrus

Sinhesten dut Iainko Aita

ahal guztitakoa,

zeñak kreatu baititu

zeru-lur-itsasoa.

 

        S. Joannes

Nik halaber sinhesten dut

Iesus Haren Semea,

zeñak reparatu baitu

gizonaren kaltea.

 

        S. Iacobus

Espiritu Sainduaren

ganik zen konzebitu,

eta Birjina Maria

xahuaganik sorthu.

 

        S. Andreas

Herio pairatu zuen

Pilatusen azpian,

eta Iosefek ehortzi

bere thonba berrian.

 

        S. Philippus

Linboetara arimen

libratzera iautsi zen,

eta gero hirurgarren

egunean piztu zenn.

 

        S. Thomas

Zeruetara igan zen

eta Aitarenean

orain gloriosa dago

iarririk eskuñean.

 

        S. Bartholomaeus

Handik ephe iakinean

iautsiko da lurrera,

hill eta bizi guztien

zuzenki iuiatzera.

 

        S. Mathaeus

Nik oraño sinhesten dut

Espiritu Saindua,

Aita eta Sainduaren (Semearen)

ganik prozeditua.

 

        S. Iacobus

Nik halaber aithortzen dut

Elizama saindua,

baita han dela Sainduen

balderna sakratua.

 

       

        S. Simon

Nik ere aboatzen dut

hutsen barkamendua,

konfesioa hargatik

dela bai baptismua.

 

        S. Iudas

Baita nik ere aithortzen

hilletarik piztea.

 

        S. Mathias

Baita nik berriz bizitze

zorionez bethea.

 

aurrekoa hurrengoa