www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

SAN TOMASEN KOPLAK
SAKRAMENDU SAINDUARI

 

Adoratzen zaitut, Iainko

beloz gerizatua,

eta ogiaren formaz

gaiñetik itzaldua.

 

Hala zaitzu zuri ene

bihotza beheratzen,

kontenplatzean indarra

non baitzaio flakatzen.

 

Bista eta ukitzea

guztiz zaizkit trunpatzen;

beharriez baizen eztut

hor zarela sinhesten.

 

Sinhesten dut Iainko Semeak

erran duen guztia,

zeren ez baita deus ere

munduan hain egia.

 

Gurutzean ehortzi zen

xoilki iainkotasuna;

baiñan harekin batean

hemen gizatasuna.

 

Biak sinhesten tudala

eta aithortzen xahuki,

ohoin onak galdetua

galdetzen dut humilki.

 

Tomasek bezala eztut

zauririk begiesten,

alabaiñan neure Iainko

Zu zaitut konfesatzen.

 

Egidazu berretuaz

dohatan sinhestea,

eta esperantzarekin

zure onheristea.

 

O Iaunaren iltzearen

orhoitzapen argia,

orhe gozo eta ezti,

emaillea bizia.

 

Arren, ene arimari

egiozu dohaiña,

zutzaz bizi dadin eta

bilha eztezan ordaiña.

 

O Pelikano, bihotzez

Jesus maitatzekoa,

zeure odolaz xahu zazu

hutsez lohi gaxoa.

 

Ezen zure odolaren

xortarik gutienak

xahu tzake munduaren

bekhatu zikhiñenak.

 

O Jesuskristo, estalirik

ikhusten zaitudana:

konpli zazu, arren, hanbat

desiratzen dudana:

 

Bekhokia agertua

egun batez zeruan

ikhus zaitzadan klaroki

zeure tronu sainduan.

 

aurrekoa hurrengoa