www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJINA BETLEENA
PARTITZEAREN GAÑEAN

NOELA

Eguberri bestetakotz

 

Herstu zenean Birjina

erditzeko ordua,

Erromatik ethorri zen

Augustoren manua:

 

«Ea, eskribatzatzue

paperean izenak,

bai, zenbateraiño moian

heltzen diren zuenak.

 

»Eskribatzatzue ene

notarien etxetan,

gizonak non ere sorthu

baitire lekhuetan.

 

»Neure suieten nahi dut

iakin nonbre iustua,

eta ekhusi hekien

ontasunen kontua.

 

»Eztezazuela falta

konplitzera manua,

entzuten duzuenean

trunpetaren soñua.

 

»Eta zuek, ene jende

kargua duzuenak,

guztietako zareten

zuek arthatsuenak.

 

»Eskribuz ematzitzue

guztiak paperean,

eta dietzadatzue

laster bidal postean».

 

Iosef zaharrak manua

aditu bezain sarri,

berria ekharri zioen

Birjina sainduari.

 

Idi batez eta asto

batez berze moianik

mundu hunetan etzuen

Iongoikoak emanik.

 

Larretik zituen biak

etxera erakharri,

partitzeko prestatu zen

etxera bezain sarri.

 

Birjina iganarazi

zuen asto gañera,

ezen izorra handia

hurbiltzen zen ephera.

 

Bideori hartu zuten

Betleengo hirira,

manamendua zen legez

gizonaren herrira.

 

Alabaiñan biak doaz

alferrik Betleena,

ezen eztuten izanen

ostatu han barrena.

 

aurrekoa hurrengoa