www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ALHARGUN SAINDUEN BESTETAKOTZ

 

O alhargun dohatsua,

arren, othoi, orenak

entzuntzatzu, gomendatzen

zuri zaitzunarenak.

 

Iaunak bere ganat deithuz

geroz zure senharra,

tortolla bezala bizi

izan ziñen bakharra.

 

Munduko banaloriak

zinituen largatu,

eta zeure gogoetak

zeruetara altxatu.

 

Presuna debotekien

zinduen konbersatzen,

monasterio eta Eliza

sainduak bisitatzen.

 

Barur egunak zintuen

begiratzen sainduki

austeritatez gorputza

gaztigatzen gogorki.

 

Zure etxean gau eta egun

Iauna zen laudatua,

ziduriela serora

deboten komentua.

 

Umeak hazi zintuen

Iaunaren beldurrean,

seinioralei ostatu

eman zeure etxean.

 

Persuna sainduei oiñak

ziñarozten xahutzen,

karzela eta ospitale

karitatez ikhusten.

 

Arren, andre alharguntza

sainduki eramana,

ardiats diezadazu

fiñ on baten dohaiña.

 

aurrekoa hurrengoa