www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

APOSTOLUEK JESUS KRISTOZ
JENERALKI ERRANEN GAÑEAN

Abendokotz

 

Noizbait entzun ditutzue

debotki, o Kristauak,

Profeta sainduen eta

Sibillen errefauak.

 

Orain aldiz, bada, entzun

etzatzue gureak,

zeñak baitituzte hekin

laudatzen ahaireak.

 

Hek agindu zuten Iauna

guk dugu begietsi,

ezen gu gintuen bere

apostolu hautetsi.

 

Guk gehienik ginduen

Harekin konbersatu,

nola baikintuen bere

mahain saindura hartu.

 

Halaber guti zerokun

utzi gomendatua

Haren izena munduan

banatzeko kargua.

 

Hartarakotz, bada, gure

hitzak entzun tzatzue,

eta mundura ethorri

dela sinets zazue.

 

Profeziak orain dire

egiazki konplitu,

Mesias hek agindua

zergatik baita sorthu.

 

Guztiok, beraz, agurra

dagiogun behera,

zergatik ethorri baita

guztion salbatzera.

 

Idola guztiak dire

aldaretan harritu,

ezen guztiei ahoak

betan zaizte tapatu.

 

Hek ixildu behar zuten,

bañan gure mihiak

kanta biotzo haurrari

eresia berriak.

 

aurrekoa hurrengoa