www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

PROFETEN AGINTZA
JENERALEN GAÑEAN

Abendokotz

NOELA

 

O Adamen hazi kalte

handian eroria:

berri onen entzuteko

idekak beharria.

 

Sarri ilkhitzera hoa

aizen lazeriatik,

Aitak bidaldurik bere

Semea hiregatik.

 

Eztezala pensa geure

buruz mintzo garela,

mintzarazitzen giaitik

geure Iaunak hunela.

 

Zeru gorari agoka

suspiraz, o zerua;

egor azu bidalduko

duzula agindua.

 

Airea, zuk ere isur

azu ihintz garbia,

bai eta iustuaz egin,

hedoia, zuk uria.

 

Lurra, ideki zaitea

eta ekhartzu Mesias;

hala agoka suspiraz

eta auhen handiaz.

 

Orain, bada, altxa ezak

heure gogo tristea,

entzutean iausten dela

Iainkoaren Semea.

 

Hire amoreak gatik

hire gorputz herbala

iauntziko dik egiteko

hiri ontasun ahala.

 

Hire faboretan hillen

dik herio larria,

egundaño konbatean

nihork ezin ezia.

 

Bere oiñen azpian dik

burtaz erabilliko;

haren kaptibo guztiei

bihotza altxatuko.

 

Sanson sendoa ohi duk

sendagallez famatu,

zeren zuen Filistinen

kanpo osoa zehatu.

 

Sanson hunek eginen dik

obra handiagoa,

zeren garaituko baitu

ifernuko kanpoa.

 

Sanson sendoa oraño

handiro duk ospatu,

zeren zituen Gazako

portaleak altxatu.

 

Sanson hunek eginen tik

are gogorragoak,

iakiteko zeru eta

linbo illhunekoak.

 

Balentia hauk guztiak

eginen tik hiretzat:

haren harmek ebakitzen

eztie berzerentzat.

 

Allegera adi, beraz,

berri hauk entzuteaz,

eta kantatzen has adi

eman zaiken antzeaz.

 

O Jesuskristo, Profeta

sainduez agindua,

balia diezaguzu

zeure iauste saindua.

 

aurrekoa hurrengoa