www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

Iainkoari orenak gutzaz duen arduraren gañean

IGANDEKOTZ

 

O Iainko, zeiñak baituzu

gutzaz artha handia.

adi zazu, othoi, zeure

orenen eresia.

 

Zure ordenantza sainduz

irauten du munduak,

elkharri aldi egiten

har eta gau illhunak.

 

Urthearen inguruak

Zu bedinkatzen zaitu,

sasoiñak xuxen ekhartzen

zeren baitiotzozu.

 

Tormenta eta haizeak

Zuk ditutzu ematzen,

itsasoari Zuk bere

mugarriak ifintzen.

 

Iguzkia Zuk itzultzen

darokuzu goizetan,

hark begiak argiturik

has gaitezen lanetan.

 

Akhabatu duenean

gero bere kursua,

gerizatzen darokuzu

har dezagun pausua.

 

Ordañez darozkigutzu

izar xeheak pizten,

gau beltzeko illhunbetan

hetzaz gida gaitezen.

 

Gure gatik, Iauna, egiten

ditutzu hauk guztiak,

bethi erne ditutzula

gure gaiñean begiak.

 

Esker bada eta aithor

duzula, Iaun handia,

zeren hain arthatsua den

zure probidenzia.

 

aurrekoa hurrengoa