www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS HAURRA TENPLUAN
AURKHITZEAREN GAÑEAN

NOELA

 

Birjina eta Josef dire

itzultzen bere etxera,

erromeria eginik

Nazaret barrenera.

 

Birjina beregain heldu

da andre lagunekin,

Josef halaber beregain

gizon ezagunekin.

 

Biak nola, biak heldu

dire allegerarik,

ustez ezen etzaiela

deus gerthatu kalterik.

 

Alabañan aurkhi dire

biak doloraturik,

Semea galdu dutela

dutenean iakinik.

 

Arratsean direnean

urrun bidean bathu,

Jesus haur mansoa dute

biak eskas aurkhitu.

 

Batak berzearekien

heldu zela ustean,

biek Haurra utzi zuten

Ierusalen noblean.

 

O ene dohakabea!

Birjinak egin zuen,

hunelako bihotz-miña

hartu behar bai nuen.

 

Egun bateko bidetik

berriz ziren itzuli,

eta bazter guztietan

haren billha ibilli.

 

Ama tristeak zeroen

ezagunei galdetzen,

ea haren aurra nihon

ere ikhusi zuten.

 

Ikhusi duzue ene

arimak onhetsia?

Hura galdurik nabilla

triste eta larria.

 

Ezagunek alabañan

zeroen ihardatsi,

Jesus Haurra etzutela

nihon ere ikhusi.

 

O ene titxakabea!

Birjinak egin zuen,

neure begien argia

galdu behar bai nuen.

 

Zer falta egin darotzut,

O neure Haur maitea?

Bakharrik utzi bainauzu

tristeziaz bethea.

 

Gehiago ezin bizi

naiteke Zu galdurik;

ager zakizkit zerori,

othoi, Haurra, nonbaitik.

 

Hirur egunez ibilli

ziren hala penetan,

Ierusalengo karrika

eta plaza guztietan.

 

Azkenean ersiturik

tenpluan ziren sarthu,

eta han zuten disputan

dotorekin aurkhitu.

 

Haurrak bere Ama athetan

ikhusi bezain sarri,

dotoretarik zitzaion

aitziñera ethorri.

 

Sentimendu handirekin

Ama zaio mintzatu:

«Haurra, nola hunelako

penan eman gaituzu?

 

»Josef zure aita eta ni

hirur egun hunetan

zure billha ibilli gare

karrika eta plazetan.

 

»Egun bateko bidetik

huna gare bihurtu;

aitarekin edo enekin

nola etzinen partitu?»

 

Pazientki aditu du

Amaren errenkura,

eta errepusta eman

hitzaren eredura.

 

«Nola, Ama, eztakizu

neure Aitarenetan

aurkhitu behar dudala

nik egitekoetan?

 

»Nola, bada, ene kontra

zare errekuratzen,

dakizunaz geroz nola

aurkhitu behar naizen».

 

Birjinak hitz hauk zituen

bere baithan pisatu,

eta pagurik etxera

haurrarekin bihurtu.

 

aurrekoa hurrengoa