www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

SAKRAMENDU SAINDUAREN GAÑEAN

Besta Berrikotz

KANTA

 

O Jesus maitatzekoa,

ortzegun arratzean

afaldu zinen hamabi

Apostoluen artean.

 

Ogia hartu zinduen

esku sainduetara,

eta arnoa isuri

zilharrezko thazara.

 

«O maiteak, zinaroen

erran Apostoluei,

begira diezezue

eskutan tudan gauzei.

 

»Hau da ene gorputza, hau

berriz ene odola,

eztezazuela egin

dudarik hala eztela.

 

»Hautarik zaitezte ene

mahaiñean sasia:

hauk emanen darotzue

sekulako bizia».

 

Hitz hauk erran bezain

ogia haragira

itzuli zen eta arnoa

zure odol garbira.

 

Kanpoko itxura baizen

etzitzaien gelditu,

barrena zen odol eta

haragira mudatu.

 

Orduan eman ziñaroen

zeure azken bahia,

nola herstu bai zen zure

heriotze larria.

 

Ezin eman ziniezeken,

Iaun noblea, ioiarik

zure gorputz sainduan baiño

preziatuagorik.

 

Banket hartzaz sasiatu

ziren Apostoluak;

gozatu zituzten zure

graziaren donuak.

 

Gero erran zinaroen:

«Ni berriz iauts artean

hau bera egikezue

ene orhoitzapenean.

 

»Hautzaz haziko dena da

geroenez piztuko,

eta mende fin gabean

dohatsuki biziko».

 

Gauza hura egin zuten

Apostolu sainduek,

hura bera egiten dugu

guk hekin ondokoek.

 

Arren, bada, orhoit zaite

gutzaz zeru gorean,

gu egiten garen legez

egun zutzaz lurrean.

 

aurrekoa hurrengoa