www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS KRISTO ETXOLAN
SORTZEAREN GAÑEAN

NOELA

 

Hill beharrak, uzkitzue

gogoeta hantuak,

eta iaio denaz egin

pensamendu sainduak.

 

Ikhus ezazue zeuen

Iauna beheratua,

zeruetan handi dena

lurrean ttipitua.

 

Munduan den on guztia

duelarik eskuko,

heiatxo at iauregitzat

hautatu du sortzeko.

 

Hura ere idekia

alde guztietarik,

sartzen zitzaiola haize

hotza saihetsetarik.

 

Theilla garabik etzuen

ez athe eta ez leihorik,

edo berze haizearen

kontrako gerizerik.

 

Guztiarekin hautatu

zen hain lekhu probeaz,

hauta zeitekeelarik

Herodesen etxeaz.

 

O dolore eta ondiko

bihotz urragarria,

sehaskatzat Iaunak duela

manjatera lohia.

 

Lumatxatzat lastoa du,

bururditzat belharra,

eta gañean estalki

bere Amaren hegala.

 

Hotzak has arazitzen du

haur gaxoa nigarrez,

Amak ahala egiten

kontentatu beharrez.

 

Abreek berotu zuten

bere hatsez Haurtxoa,

berze surik ez izanez

kontentatu gaxoa.

 

Edozeiñek balerrake

haur probetxo bat dela,

ikhusirik ezen gauza

guztiz gabea dela.

 

Betleen hiriak dio

ostatu errefusatzen;

sehaskarik ere eztu

etziteko aurkhitzen.

 

O munduko plazeretan

igeri abillana,

konsidera zak exenplu

Iainko-Semeak emana.

 

Sofritu duenaz gero

halako probezia,

sofri ezakek hik ere

munduko lazeria.

 

aurrekoa hurrengoa