www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

INOZENTEN MASAKREAREN GAÑEAN

Inozenten Bestakotz

NOELA

 

        Herodesen nahasmenduaren gañean.

 

Herodesi ziotenean

erregeek galdetu,

ea Iuduen Errege

zein etxetan zen sorthu,

 

Izialdura zitzaion

bihotzera ethorri,

ustez behar zitzaiola

erresuma idoki.

 

Pensamendutan zegoen

gauaz eta egunaz,

ea halako gabetu

behar zuen fortunaz.

 

Gauaz ere egin zuen

amets, ezen khoroa

idokitzen zitzaiola,

bai eskuko zeptroa.

 

Egunaz ere ezin zuken

nihon errepausurik,

behin iaiki, gero etzin,

zabillan zoraturik.

 

Portaletan eman zuen

soldaduen guardia,

ea noiz itzuliko zenz

erregeen konpañia.

 

Maiz etxetik hetara du

mandatari bidaltzen,

ea eztiren gargoro

Betleendik agertzen.

 

Alabañan berze bidez

ia hek ziren bihurtu,

ezen aingeruak hala

zituen abisatu.

 

Hala Herodes penatzen

zen bere bihotzean,

iaun ikhusi nahi gabez

nior bere gañean.

 

aurrekoa hurrengoa