www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

INOZENTEN MASAKREAREN GAÑEAN

NOELA

 

Erregeak zeudezela

Haurraren adoratzen,

errepustaren begira

Herodes zen unhatzen.

 

Hainberze non othe daude?

Erran zuen askotan.

Adiu erran zerotaten,

berriz itzultzekotan.

 

Ez ahal naute burlatu

hirur nola hirurek?

Bere hitzak idukitzen

dituzte erregeek.

 

Bihurtuko etzirela

zuenean etsitu,

koleraturik zitzaien

soldaduer mintzatu:

 

«O gazte, perill handitan

bethi ene lagunak:

erakuts zaitezte orain

ere animodunak.

 

»Errepustarik eztute

erregeek bihurtu.

sorthu denarekin dire

ene kontra aditu.

 

»Nihor ezagutzen eztut

nik iaun nere gañean,

ezta zuek ere berze

prinzerik ene ustean.

 

»Egiteko handitan da

orain ene gogoa,

zergatik baitarotate

nahi khendu khoroa.

 

»Ea zein den ere eztakit

sorthu den Erregea;

hala bethi gelditzen naiz

gogoetaz bethea.

 

»Zoazte, hill etzatzue

Betleengo semeak,

bi urthetaraño heltzen

diren haurtxo xeheak.

 

»Hirikoak hill tzatzue

baita ingurukoak,

hekin artean duen fin

errege delakoak.

 

»O gazteak, egizue,

othoi, dilijenzia;

perill hautarik athera

zazue ene bizia».

 

Abiatu ziren harma

zorrotzak eskuetan,

argitzen zutela nola

izarrek zeruetan.

 

Sehasketara ioan ziren

haur gaxoen hiltzera,

eta zokholuetara

gordeen aurkhitzera.

 

Alfer haurrekin ihesi

doaz ama tristeak,

ardiasten tu soldadu

pietata gabeak.

 

Bi milla iragan ziren

harma zorrotzetarik,

ama gaxoen auhena

urrikaldu gaberik.

 

Lur guztia estali zen

haur gaxoen gorputzez,

ibaiak ere gorritu

odol isuri hutsez.

 

Odola zen amen esnez

oraño nahasia,

ezen doi doia ahotik

utzi zuten dithia.

 

Amen auhena igan zen

zeruaren gañera,

etzuten nahi zethorten

nihor konsolatzera.

 

Herodesek hala zuen

hill bere egarria,

munduak madarikatu

krueltasun handia.

 

Bere nahia etzuen

alabañan konplitu,

ezen Jesus Haurra zuen

Josefek aldaratu.

 

Hala ungi gordea da

Iaunak begiratua,

Hari kontra egiteko

ezta aski mundua.

 

aurrekoa hurrengoa