www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ANUNZIAZIONAREN EDO GABRIELEN
SALUTAZIONEAREN GAÑEAN

NOELA

 

1. Nola Inkarnazionean laur persuna akort gerthatu ziren.

 

Laur presuna akort ziren

Inkarnazionean,

Aita, Seme, Espiritu,

Birjina ekin batean.

 

Iainko Aitak ikhusirik

herstu zela ephea,

reparatzeko Adamek

egin zuen kaltea.

 

Semea zuen haragiz

beztitzera ertxatu,

eta bere ohorea

itzultzera manatu.

 

Aitari iarri zitzaion

obedient Semea,

itzuliko zioela

gostarik bizitzea.

 

Amatzat zioen, bada,

birjina bat hautatu,

zeñarekin ez baitziren

berzeak konparatu.

 

Aitziñetik Iosek egin

zuen esposarazi,

zeren ez baitzuen nahi

mundua mintzarazi.

 

 

2. Nola Gabriel Arkanjelia Ama Birjinari bildadu zitzaion.

 

Noiz eta orduz baitzen muga

propioa hurbildu,

Arkanjelua zioen

enbaxada bidaldu.

 

Gabriel zen mandatari

sainduaren izena,

Iaunaren obeditzera

bethi prest zegoena.

 

Adats izpiak zituen

urrearen pareak,

eta begiak zeruko

izar klaren kideak.

 

Bisaiak zioen nola

marfillak distiatzen,

tresnek berriz diamanten

arauera onhesten.

 

Hegalek ere zioten

argitzen sorbaldetan,

falkonaren plumek nola

iguzki-arraietan.

 

Gabrielek zuenean

mandatua aditu,

haren konplitzeko bere

hala bazen prestatu.

 

Hegaldaka abiatu

zen Nazaret gañera,

bide ori xuxen hartu

Birjinaren etxera.

 

Birjina ediren zuen

bakharrik othoitzean,

humilki kurtu zitzaion

gelan sarthu zenean.

 

 

3. Nola salutatu zuen.

 

Jongoiko Aitaketz zuen

salutatu korteski,

eta bere mandatua

deklaratu ederki:

 

Agur Maria, dohain eta

grazia guztiz bethea:

zurekin da munduaren

Iaun eta Erregea.

 

Ezen hautatua zare

berze emazteen artean,

alzifrea nola baita

zuaitz guztien gañean.

 

Zu konzebitzera zoaz

Iainkoaren Semea,

hala da haren beraren

egun borondatea.

 

 

4. Nola Birjinak ihardatsi zion.

 

Birjina saindua laztu

zen hain argi handiaz,

bai halaber espantatu

hain izkuntza berriaz.

 

Bisaiako kolorea

zitzaion ganbiatu,

eta hunela aingeru

sainduari mintzatu:

 

Ungi ethorri zarela,

enbaxada saindua:

ungi ethorri Iainkoaren

ezkutari hautua.

 

Ene beheratasunak

merezi duen baño,

Iaun onak ematen darot

ohore gehiago.

 

Esker handia itzultzen

diot orhoitzapenaz,

baita zuri hartu duzun

eneganako penaz.

 

Bañan nola, egin dio,

ni semez naiz erdiren,

Birjinitate xahuan

zeña bainaiz biziren?

 

Aingeruak ihardatsi

zioen birjinari,

Espiritu Sainduak du

egiñen gauza hori.

 

Zure kusin Elisabet

ia delarik zaharra,

sei hilabetetako da

seme batez izorra.

 

Orduan, bada, Birjinak

diutza aingeruari:

Ni Iaunaren neskato naiz,

konpli bedi hitz hori.

 

 

5. Nola Gabrielek konjia hartu zioen.

 

Adiu, Jainko-semearen

ama bedinkatua:

hau da zuregana nuen

zeruko mandatua.

 

Gero bistatik zitzaion

faltatu aingerua,

eta izorra gelditu

zen Birjina saindua.

 

aurrekoa hurrengoa