www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ESPIRITU SAINDUAREN
IAUSTEAREN GAÑEAN

Pentekostekotz

KANTA

 

Apostoluak zeudezela

elkhargana bildurik,

iudu gaixtoen mehatxu

handiek iziturik,

 

khar handirekin othoizten

zuten Iainko iustua,

bidal ziezen agindu

Espiritu Saindua.

 

Soiñu handi bat egin zen

supituki airean,

egin ohi den bezala

tormentaren sartzean.

 

Orduan iautsi zitzaien

buruen gaiñetara

suaren kharrazko mihi

batzuekin gisara.

 

Bere bihotz izituak

zerozten animatu,

eta mintzatzaille eder

zituen errendatu.

 

Animoski ilkhi ziren

hiriko plazetara,

eraiteko Iainkoaren

hitza bihotzetara.

 

Orduan Ierusalemen

zen nazionetarik,

zeruaren azpian zen

mota guztietarik.

 

Miretsirik hasi ziren

aho batez erraten:

gizon hauk nola zaizkigu

geure mihiz mintzatzen?

 

Eztire Galileako

hauk guztiak semeak?

Nola, bada, dakizkite

gure hitz egiteak?

 

Mundu bazter zabalera

gero ziren banatu,

norat ere baitzituen

Iainkoak inspiratu.

 

Jesus Kristoren legea

han predikatu zuten,

askoa rima onera

itzularazi zuten.

 

Handiei mintzo zitzaizten

seguranzaz betherik,

eta errepustak ematen

gogoetsi gaberik.

 

Hekien heldu zitzaien

azkenean kolera,

ezen guztiak zituzten

kondenatu hiltzera.

 

Tormentetan etzitzaien

animorik faltatu,

Espiritu Sainduak hala

zituen animatu.

 

Arren, bada, Espiritu

animo emaillea,

berthutera Zuk anima

zazu bihotz enea.

 

aurrekoa hurrengoa