www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

PROFETEN ERRAN
PARTIKULARREN GAÑEAN

NOELA

 

        Jakob. Gen. 49

Iudaren kastari khentzen

zaionean khoroa,

orduan etorriko da

Mesias mundukoa.

 

        Agg. 2

Zeru lurrak ditu Iaunak

betan iharrosiko,

orduan eztu iaustera

hañitzik beranduko.

 

        Malach. 3

Bialduko zare, Joannes

Baptista, aitzinera,

egin beharko dituen

bideen aphaintzera.

 

        Ezech. 44

Donzella hautatu baten

ganikan da sorthuko,

zeña erdiz gero baita

Birjiña geldituko.

 

        Abacuc 3

Iesusen izenaz haurra

izanen da deithua,

zeñen aiphatzeak baitu

paguturen iustua.

 

        Mich. 5

Sorthuko da Betleengo

hiriaren aldean:

ohore hura izanen

du hak berzen gañean.

 

        Baruch 5

Haren sortzean izarrek

dute distiatuko,

zein bere ohatzean dire

bozkarioz iauziko.

 

        Isai.

Sehaska faltaz manjater

batean da emanen.

asto-idiek han dute

iauntzat ezaguturen.

 

        David Psal. 17

Erregeak ethorriko

zaizko adoratzera,

eta bihotz humil batez

dohañak eskaintzera.

 

        Hier. 31

Haren kontra da errege

kruel bat altxaturen,

hura hil ustean ditu

haurrak masakraturen.

 

        Osea 11

Burasoek ioanen dute

ihesi Ejiptera,

tiranoa hil denean

bihurtuko herrira.

 

        Zacharias 39

Israelen izanen da

handi haren ospea,

jentillek ordean haren

laudatuko legea.

 

aurrekoa hurrengoa