www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

EBANJELISTEN BESTETAKOTZ

 

Ebanjelista saindua,

zuk, othoi, zeureenak,

ene ahotik entzun tzatzu

ahaire orenenak.

 

Notari leiala, Jesus

onaren hitz eztiak

zuk utzi ziñaroskigun

eskribuz ezarriak.

 

Zeure odolaz zintuen

azkenean firmatu,

noiz ere baitziñen hekin

ukhatzera ertxatu.

 

Apostoluak laudatu

zuten zure nekea,

haren gogoan hartzera

exortatu jendea.

 

Zeronek ere zinduen

jendetan predikatu,

paperean baitzinduen

zer ere eskribatu.

 

Guztiz kexatu ziñen

obran atheratzera,

exenplu on emateko

infidelen artera.

 

Hala konplitu zinduen

Jesus Kristok errana,

hitzen arauera behar

zela athera lana.

 

Gauza bera egin zuen

Berak ere lurrean,

popluari predikatzen

hasi zitzaionean.

 

Arren, bada, zeure hitzen

obretan emaillea:

ardiats diezadazu

halako faborea.

 

aurrekoa hurrengoa