www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

Iainko Aitaren orenak

ASTEAZKEKENOTZ

 

Iainko Aita, laudatzera

noha zure izena:

adi zazu, othoi, ene

ahaire kantarena.

 

Zazpi egunez zinduen

egin mundu osoa:

astelehenean zeru,

lur eta itsasoa.

 

Astehartean halaber

hats hartzeko airea,

gero zeruaren kontra

den su berotzaillea.

 

Asteazkenean lurra

zinduen berregindu,

belhar eta zuhaitz ferdez

hartarakotz beztitu.

 

Orzegunean zinduen

itsasora beatu,

eta igerikalari

arraiñak han sortu.

 

Egun berean zintuen

kreatu egaztiñak,

zein zeiñi bere motazko

emanik kanta ariñak.

 

Larunbatean zintuen

moldatu larrabreak,

eta Adan eta Eba

gure buruzagiak.

 

Gauza hauk zintuenean

sei egunez obratu,

gero zinduen Igande

egunean pausatu.

 

Arren, bada, Iainko Aita,

gauzen kreatzaillea,

fabora nazazu zeure

kreatura feblea.

 

aurrekoa hurrengoa