www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

AINGERUEN ERESIAREN GAÑEAN

NOELA

 

Sorthu zinen bezain sarri

Betleengo aldean,

aingeruak hasi ziren

eresiaz airean:

 

«Gloria duela Iainko

onak zeru gorean,

eta gizon gogo onek

duten bake lurrean».

 

Hunela zintuzten, Iauna,

aingeruek koplatu:

orain aldiz gure koplak,

othoi, entzun etzatzu.

 

Zu zaitugu gure ahalaz

Iaun puxanta laudatzen,

eta zure izen guztiz

saindua bedinkatzen.

 

Zu adoratzen zaitugu,

Zu, Iauna, ohoratzen,

zeure ontasunak gatik

Zuri esker itzultzen.

 

Zeure Semea bidaldu

darokuzu lurrera,

basatuak itzultzeko

utzi zuten bidera.

 

Zure Semearen orain

koplatzeko konjia

zure ondoan iguzu,

o Jongoiko handia.

 

Ungi iaioa zarela,

o Haur guztiz noblea.

Zuk ekhartzen darokuzu

geure libertatea.

 

Zuk xahutu behar tutzu

munduaren zikhiñak,

Zuk hautsi linboetako

gathe eta burdiñak.

 

Zarelarik, dakusagun

legez, heia batean,

guztiarekin zaude

Aitaren galtzarrean.

 

Zeruan agintzen duzu

aingeruen gañean,

bai eta lurrean ere

gizon guztien artean,

 

Aita eternalaren Zu

bethi zare kidea,

Espiritu Sainduaren

bethi ere parea.

 

Hekin konpañian zaude

fin gabeko glorian,

aingeruek zerbitzatzen

zaituztela lehian.

 

Arren, bada, Iainko gizon

gure gatik sorthua,

balia diezaguzu

zeure sortze saindua.

 

Iguzu hemen gareño

behar dugun grazia.

hemengoaz egin ta

sekulako gloria.

 

aurrekoa hurrengoa