www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

MARTIRIEN BESTETAKOTZ

 

O martiri handia, zure

heriotzearenak,

ene ahotik entzun tzatzu,

arren, orhoitzapenak.

 

O ezkutari balenta:

zure bihotz handiak

mesprezatu zituen peril

izigarri guztiak.

 

Tiranoa erakharri

eta bere aitziñera,

esaiatu zen legeaz

zuri ukharazitzera.

 

Behin zerotzun hitz eder

eta onez lausengatu,

eta gero heriotze

kruelaz dixidatu.

 

Ikhusirik etziñela

hitzetara behatzen,

aserrerik tormentara

altxarazi zintuen.

 

Han penarazi zintuen

ezin erran gisara,

ertxatzen zinituela

bere sekta gaixtora.

 

Alabaiñan iguriki

ziñoen tormentari

eta hartan errendatu

arima zeruari.

 

O martir animotsua.

zure odol isuriak

Elizama bistatzen du

nola arrosa gorriak.

 

Arren, bada, irabazi

duzun kredit handiaz

fabora nazazu, othoi,

behar dudan graziaz.

 

aurrekoa hurrengoa