www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

IAUNDONI IAUNIREN OHORETAN

 

1. Iaundoni Iauniren iaiotzea.

 

Iaundoni Iauni Profeta

guztien ohorea,

adi zazu, othoi, ene

kantaren ahairea.

 

Iaunak hautatu zintuen

bere aitzingidari,

eta bere ethortzeko

bideen aphaingarri.

 

Zure aitzinean etzen

izan amen semerik,

zu baino famatuago

eta handiagorik.

 

Hala izan ziren zure

sortzeko seiñaleak

mirakuillu handiz et

obra handiz betheak.

 

Sorthu ziñen aitziñetik

profetek kantaturik,

buraso esteril eta

ia zahartuetarik.

 

Aingeru batek ziotzon

zure Aita Iaunari,

insensatzen hari zela,

berri on hauk ekharri.

 

Zakarias, allegera

zaitez bihotzean:

zure othoitza entzun da

zeruaren gaiñean.

 

Seme bat izanen duzu,

zeiñaz handiagorik

oraino sorthu ez baita

nihor emaztetarik.

 

Eta nola (egin zion)

ahal duket semea,

ethorri denaz geroztik

ene azken mendea?

 

Zeure amak konzebitu

zintuen handik sarri,

berria entzunik Birjina

ikhustera ethorri.

 

Bi kusiñek elkhar zuten

maiteki besarkatu:

zu amaren sabelean

bozkarioz saltatu.

 

Aingeru onak zioen

orduan ihardatsi:

Zakarias, behar duzu

gauza hori sinhetsi.

 

Eta zergatik baitzare

duda horretan sarthu,

hau gertha artean mihia

kaptibatuko zaitzu.

 

Zure Aitaria zitzaion

kaptibatu mihia:

gauza arrotzaz espantu

mundu-herri guztia.

 

Birjina Ama egotu zen

zure amaren aldean,

hariketa zutzaz ama

erdi zedin artean.

 

Erditzean ere zen haren

bururditan aurkhitu:

iaiki artean bere esku

sainduez zerbitzatu.

 

Zure aita bozkarioz

bethe zen bihotzean,

aingeruak erran legez

zu sorthu ziñenean.

 

Galdetu zioten, ea

nola deithuko ziñen,

errepustarik ordean

ezin bihurtu zuen.

 

Tinta eta papera khinuz

zituen erakharri,

eta deithuko ziñela

Ioanes, zuen ezarri.

 

Mihi lotua zitzaion

berehala libratu

eta eskerrak ziotzon

Iaun onari bihurtu.

 

 

2. Iaundoni Iauniren bizia.

 

Haurtxoa ziñela zeure

etxetik ilkhi ziñen,

eta mortuak barrena

bizitzera ioan ziñen.

 

Kamelu-larruz beztitu

ziñen guztiz gogorki,

larrapotez eta basa-

eztiz hazi pobreki.

 

Esku-arrean ur klara

edan ohi zinduen

eta arroken artean

lo egiten zinduen.

 

Mundu guztia zen zure

bizitzeaz harritu,

Ierusalem betheraiño

zure fama hedatu.

 

Sinagogatik Dotorak

zitzaizkitzun ethorri

ea Zu Mesias ziñen

ikhasi nahiz berri.

 

Iauna, zu zare Measias?

zerotzuten galdetu.

Baldin zu bazare, othoi,

garbiki erraguzu.

 

Ene ondoan heldu da

ni baiño lehen zena,

errege eta monarka

guztietako lehena.

 

Hunela zinaizten Dotor

ikhasiei mintzatu,

Mesias lurrean zela

zintuen seguratu.

 

Errepusta iakintsunei

bihurtu zinaroen,

Iaun onaren ohorea

zinduela altxatzen.

 

Iaunak, ez naiz bekhatuen

garbitzaille bildotsa.

Ni naiz desertuan oihuz

degoenaren botza.

 

Zuen artean dabilla

egiazko Mesia,

zeiña ezagutzen baitut

neure buruzagia.

 

Ni haren muthil xipi bat

baizen ez naiz, zeiñaren

digne ez bainaiz lexatzeko

zapata-lokharrien.

 

Berze profetek agindu

zuten xolki mihiaz,

zuk ordean erakutsi

hurbilletik erhiaz.

 

Berak ere zu zintuen

bere apheztzat hautatu,

ezen Iordango ibaian zuk

zinduen bathaiatu.

 

 

3. Iaundoni Iauniren heriotzea.

 

Desertutik ilkhi ziñen

jendearen artera,

prediku onez Iaunari

bidea aphaintzera.

 

Ierusalemen erdian

zinduen predikatu,

bere bizitze gaixtoaz

Herodes mehatxatu.

 

Herodesi zitzaizkion

gaitzitu zure hitzak,

bilhatu zituen zuri

aspertzeko atizak.

 

Alabari zion zure

burua eskarazi,

Herodesek zuenean

kortean dantzarazi.

 

Amak plat batean eman

zuen, eta mihia

zilhatu zioen, zeren

erran zuen egia.

 

Diszipuluak gorputza

altxatxera ioan ziren,

eta thonba ederrean

ohorez eman zuten.

 

Orain glorioso zaude

zeru izarratuan,

mairu berek ohoratzen

zaituztela munduan.

 

Zure ohoretan tugu

guk ere pizten suak,

arren, onez errezibi

tzatzu gure botuak.

 

aurrekoa hurrengoa