www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

AZKEN JUDIZIOAREN GAÑEAN

KANTA

Abendokotz

 

Giristinoak, adi zazue

berri izigarria,

iuiatzera ethorriko

dela Iuje handia.

 

Lehen zerutik iautsi zen

mundua salbatzeko;

berriz ere iautsi behar

du haren iuiatzeko.

 

Aingeru sainduek ditu

bidalduko zerutik,

mundu guztia trunpetaz

iratzartzeagatik.

 

Hillek adituko dute

klaroiñaren soiñua,

guztiek hobietarik

altxatuko burua.

 

Bilduko dire Josafat

famatuko landara;

hoberenak izanen du

bihotzean ikhara.

 

Elkhar ganik Aingeruek

dituzte bereziko,

onak eskuiñera, gaixtoak

ezkerrera bilduko.

 

Gaixtoak egonen dire

larri buruz behera,

iujeari ez ausartez

xuxen begiratzera.

 

Hurbil izanen dituzte

bere tentatzailleak,

hala nola pazientek

burreu penatzailleak.

 

Marraska eginen dute

mendi goren aldera;

mendiak, eror zaitezte,

othoi, gure gaiñera.

 

Arren, estal etzazue

gure gaixtakeriak,

iujearen aitziñean

daudezen ehortziak.

 

Iustuak egonen dire

manera onhestean,

aingeru begirailleak

dituztela aldean.

 

Behar bezela denean

arrimatu jendea,

zeruetarik iautsiko

da orduan Iujea.

 

Maiestatez betherik da

iautsiko hedoiean,

hortzadar koloretsua

diduriken batean.

 

Aingeruez izanen da

guztia ingurtua,

bandera ekharle duela

Migel Arkanjelua.

 

Banderatzat du gurutze

saindua ekharriko,

hartan tormentatu zela

aditzera emateko.

 

Iarriko da Olibeteko

mendiaren gaiñean,

preparaturik bathuko

zaion tronu ederrean.

 

Geure obren kontu hertsia

daroku galdegiñen,

ezta disimulatzeko

han lekhurik izanen.

 

Lehenik iustuei zaie

arraiki mintzatuko,

eta hunela solasa

hei daroe hasiko:

 

«O ene Aitaren eta

ene bihotzekoak,

zuek izatu zarete

ene gogarakoak.

 

»Ezen zuei zaizkitzue

probeak urrikaldu,

eta ditutzue zeuen

ahalaz faboratu.

 

»Gose zenari ziñioten

hautsi zuen ogitik,

eta egarri zenari

eman zeuen arnotik.

 

»Billuzgorriak halaber

ditutzue beztitu,

fiñean etzuenari

zeuenetik partitu.

 

»Zatozte, bada, enekin

dohatsuen Kortera,

sekulako plazer eta

atsegiñen hartzera».

 

Gero gaixtoetara du

bisaia itzuliko,

zeiña baitaroe guztiz

aserre erakutsiko.

 

Hasiko zaie kolera

handirekin mintzatzen,

izialduraz bihotzak

daroztela bethetzen.

 

O jende madarikatu,

pietate gabeak,

zeiñi ez baitzaizkitzue

urrikaldu probeak.

 

Ordaiñez, bada, zoazte

sekulako kharrera,

urrikaldu etzaiztenen

burreuekin artera.

 

Sentenzia eman eta

onak zeru gaiñera

ioanen dire, eta gaixtoak

ifernuko lezera.

 

Onak ioanen dira kanta

eta errepiketan;

gaixtoak berriz marraska

eta auhen tristetan.

 

O Jesuskristo, mundua

iuiatzeko duzuna:

egikedazu onetarik

izateko ontasuna.

 

aurrekoa hurrengoa