www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIÑEN ADORAZIONEAREN GAÑEAN

NOELA

 

Aineruek zutenean

eresia kantatu,

hedoietarik zitzaizten

artzain onei mintzatu:

 

Artzainak, utz etzatzue

hespilletan ardiak,

eta Betleena laster

iauts zaitezte guztiak.

 

«Mundu guztiaren han da

sorthu Salbatzaillea:

zuek ere emozue

zeuen ohore partea.

 

»Beldurrik eztuzuela

arthaldeen galtzeko,

hekin gañean Berak du

guardia idukiko».

 

Hitz hauk gauaz entzuteaz

hagitz ziren izitu,

boz hura nondik heldu zen

gora zuten behatu.

 

Airean gora zituzten

aingeruak ikhusi,

eta begiak zerosten

arrai batek nahasi.

 

Elkharri erran zioten:

Hots, ea, ikhustera,

eta geure presentekin

iauntzat ezagutzera.

 

Guztiak partitu ziren,

aitziñean zuzia,

sorthu den Haurraz zutela

bere solas guztia.

 

Sorthu zen heia xarrera

zirenean hurbildu,

errespetu handiz ziren

berehala ixildu.

 

Oiñetakoak zituzten

utzi athe sartzean,

eta berak sarthu ziren

humilki barrenean.

 

 

        Nola adoratu zuten

 

Guztiak herrunkan ziren

etxolan arrimatu,

eta belhauriko zuten.

Haurtxoa adoratu.

 

«Agur, arimen, zioten

erran, Artzain handia:

zorionean zarela

mundura ethorria.

 

»Basatu guztien zare

ethorri billatzeko,

eta prestuen onetik

hobera gidatzeko.

 

»Errezibi zazu, othoi,

gure ohore ttipia:

gizonak ezin dikezu

bide zaitzun guztia.

 

»Geure ahal guztiaz Zu

zaitugu ohoratzen:

Zuri bihotz onez dohain

aphur hauk ofrendatzen.

 

»Urrunago ezin heda

daite gure ahala:

gehiago preza zazu

borondate leiala».

 

Gero burasoei egin

zerotzoten agurrak,

eta eskutara eman

bere present aphurrak.

 

Benedika zaiteztela,

o buraso nobleak,

zeren baitzarete Seme

hain onaren iabeak.

 

Zuei Iaunak darautzue

eman hunen kargua,

zuen ontasuna zeren

baitzuen frogatua.

 

Lurrean bizi dadilla

bethi zuen gloria

eta zeruan duzuen

degotzuen saria.

 

Gero ekharri zerozten

berotzeko egurrak,

eta mendi goretako

hartu bide makhurrak.

 

aurrekoa hurrengoa