www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS KRISTOREN PIZTEAREN GAÑEAN

Bazkokotz

BERZE KANTA

 

Ea, giristinoak, Bazko

egunean pitz gaiten:

egun hunek berak gaitu

hartara gonbidatzen.

 

Argizagiak orobat

gonbidatzen gaituzte,

zergatik bere dolua

egun utzi baitute.

 

Iguzkia nahi bezain

goizik ezta agertu,

alba gorria ere ez nahi

bezain sarri urratu.

 

Lehor tristea ere da

pagutu miragarri,

zergatik baitzaio bere

artizarra goiz ilkhi.

 

O zuz handia, zure

adatsaren izpiak

thonbatik ilkhitzen dire

nola urre-izpiak.

 

Xukatzen darozkigute

bere arraiez begiak,

iguzkiak hala nola

errepira buztiak.

 

Zure hiltzeak tristetu

zuen mundu guztia,

argizagi berek zuten

hartu dolu handia.

 

Egun berriz dakuskigu

direla allegeratzen,

ezen dolu beltza dute

argitara mudatzen.

 

O iguzki klara, nihoiz

etzare goibelduren,

aitzitik bethi arraiki

zaizkigu agerturen.

 

Zuretzat ezta izanen

negurik nihoiz ere,

aitzitik denbora eder

eta uda bethiere.

 

O Fenix saindua, egun

biztu zare gazterik,

zeruetan bizitzeko

bethi gloriosorik.

 

Han bethi izanen duzu

gaztetasun gordiña,

han bethi allegeraki

eramanen adiña.

 

Guri ere egikeguzu,

arren, othoi, grazia

han berean pasatzeko

bozki berze bizia.

 

aurrekoa hurrengoa