www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

Iainko bat denari bere perfekzioneen gaiñean orenak

ASTELEHENEKOTZ

 

Iongoiko bakhotxa: zure

kantatzen tut orenak,

arren, entzun tzatzu zeure

laudorio zuzenak.

 

O Iaun handia, zeurenez

duzu zeure izatea,

nihoren ganik izatu

gabe lehen astea.

 

Halaber eztuzu fiñik

nihoiz ere izanen,

aitzitik duzu bethiko

denboretan iraunen.

 

Lehu guztiak ditutzu

bethetzen esenziaz,

presenziaz eta zeure

ahal guztiz handiaz.

 

Zeure zuhurtziaz duzu

mundua gobernatzen,

non eskas dela deus ere

ez baita edireten.

 

Karitatez bethea da

zure bihotz noblea,

ezen zeure karguz hartzen

duzu emaxurtx probea.

 

Bide gaberik eztuzu

niola ere laudatzen,

aitzitik zuzena duzu

gehiago prezatzen.

 

Fiñean ezta aurkhitzen

onik kreaturetan,

no perfektkiago aurkhi

eztadin zure baithan.

 

Arren, bada, perfekzione

guztien itsasoa,

zaren bethi ene iabe

eta habe sendoa.

 

aurrekoa hurrengoa