www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGEEN ADORAZIONEAREN GAÑEAN

Trufaniakotz

NOELA

 

1. Nola Erregeek izar berri bat nabaritu zuten.

 

Oriente bazterrean

izar bat da agertu,

hirur Errege iakintsun

guztiz ditu atzartu.

 

Izarrak argitzen zuen

nola suaren kharrak

arraitasunaz garaitzen

gañerako izarrak.

 

Hirurak egotu zaizko

beha espantaturik,

zeñek bere ballestillak

eskuetan harturik.

 

Boz batez guztiek dute

azkenean aithortu,

Iongoikoaren Semea

berriro dela sorthu.

 

 

2. Nola Haurraren adoratzera partitu ziren.

 

Elkharri erran diote:

Goazen adoratzera,

eta dohaiñekin geure

iauntzat ezagutzera.

 

Bere jinete ariñak

dituzte bridarazi,

eta kameluak dohain

ederrez kargarazi.

 

Dudan zeudezela norat

behar zuten partitu,

izarra bera zitzaien

aitziña abiatu.

 

O zuzia, erran zioten,

zaren gure gidari,

bozik iarraikiko gaizko

zure arrastoari.

 

 

3. Nola Ierusalemera arribatu ziren.

 

Ierusalengo hirira

xuxen ditu gidatu,

portale gañean dute

begietarik galdu.

 

Han iuiuatu dute sorthu

dela Salbatzaillea,

Han galdegiteko dute

hartu borondatea.

 

Herodes gana ioan dire:

«O Herodes Prinzea,

erraguzu non sorthu den

Iuduen Erregea.

 

»Izar eder batek gaitu

sortzeaz seguratu,

eta erresumetarik

huneraño gidatu.

 

»Doidoia estali zaiku

bistatik portaletan.

Handik daritzagu sorthu

dela hiri hunetan.

 

»Arren, bada, non sorthu den,

othoi, irakats-guzu,

ezen dohain hautzaz nahi

ginduke estrenatu».

 

 

4. Herodesen izialdura.

 

Herodes urgullua zen

nahasi bihotzean,

berze Errege bat bazela

aditu zuenean.

 

Ederki disimulatu

du bere dolorea,

eta hargatik arrotzei

egin begitartea.

 

Sinagogako Dotorak

ixillik deithu ditu,

ea Mesias non sorthu

behar duen galdetu.

 

Doktor guztiek diote

hitz batez ihardatsi,

Betleengo hiritxotik

behar duela ilkhi.

 

Profetak hala zuela

ia aspaldi kantatu,

iudu guztiak sinheste

hartan bethi egotu.

 

O Betleen Iudeako

ez hiri ttipiena!

Hire ganik illkhiko duk

Errege Iuduena.

 

Hitz hauk entzun bezain sarri

batzarrean Dotorei,

errepusta ematera

ioan zitzaien Prinzei:

 

«Zuek galde duzuena

sorthu da Betleenen:

han sorthu behar zuela

Profetak erran zuen.

 

»Zoazte ordu onean,

adora ezazue,

eta bihurtzean haren

berri ekhardazue.

 

»Nik ere zuek bezala

nahi dut adoratu».

Bizkitartean nahitu

bere harmak prestatu.

 

 

5. Nola Erregeek Betleena partitu ziren.

 

Erregeak dire, bada,

abiatu hiritik,

eta izarra agertu

zaie berriz zerutik.

 

Bihotzak allegeratu

zaizte, argizagia

noiz ere berriz ikhusi

baitute gidaria.

 

Bozari eman diote:

O gidari leiala,

zuk, othoi, gida gaitzatzu

hasi ziñen bezala.

 

Ondotik iarraiki zaizko

bethiere batzean:

hala nola mariñela

orratzari urean.

 

Betleengo entrezera

xuxen ditu gidatu,

etxola baten gañean

gero zaie gelditu.

 

Bereala iautsi dira

bere zaldietarik,

Iainko Semea sorthu zen

heian sartzeagatik.

 

Bere kamelu handiak

tuzte deskargarazi,

eta dohaiñak sehiei

besotan garrarazi.

 

 

6. Nola Jesus Haurra adoratu zuten.

 

Establian sarthu dire

khoroak irauntzirik,

bere Aitonen semeak

darraiztela ondotik.

 

Haurtxoa ediren dute

Amaren bulharrean,

eta adoratu dute

belhauriko lurrean:

 

Agur, Errege guztien

Errege nausia,

Iainko egiazkoaren,

agur, Seme bizia.

 

Zu aingeruek zaituzte

bere Iaun ezagutzen,

Zu zeruko izar klarek

Iainkotzat señalatzen.

 

Guk ere aithortzen zaitugu

geure buruzagia.

errezibi zazu, othoi,

gure ohore tipia.

 

Urre, mirra eta insensu

da gure erresumetan:

ofrendatzen darotzugu

hetarik kopa hautan.

 

Mirraz nik ezagutzen dut

ezen hillen zarela;

nik berriz urreaz ezen

Zu errege zarela.

 

Nik fiñean insensuaz

zaitut Iainko aithortzen:

gure ofrendak errezibi

tzatzu gogo onez, arren.

 

 

7. Nola burasoak ere salutatu zituzten.

 

Presentak eman dituzte

Ama onaren altzoan,

eta salutatu dute

Semearen ondoan:

 

O Birjina, zeru-lurrek

ohoratu beharra:

zu baitharik sorthu da

munduaren ibarra.

 

Agur zuri ere, Iosef,

Iainkoaren maitea:

zuri darotzu kargutan

eman bere Semea.

 

Zaretela egune ta

sekulan laudatuak,

zeren baitzarete gradu

hain handira deithuak.

 

 

8. Nola berze bidez erresumetara bihurtu ziren.

 

Haurra adoratu eta

jineteen gañera

igan ziren, bihurtzeko

Ierusalen aldera.

 

Baña aingeruak zituen

ixillik abertitu,

herrira behar zutela

berze bidez bihurtu.

 

Herodesek iakin eta

Haurtxoaren berria,

idekiarazi nahi

zioela bizia.

 

Bide beraz abertitu

zuen Iosef prestua,

berze herritara altxa

zezala Haur saindua.

 

Erregeak ziren bada

berze bidez bihurtu,

baita Iosefek Haurtxoa

Ejiptura altxatu.

 

aurrekoa hurrengoa