www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA SALBATZAILLEA
SORTHU ZEN GAUEAN
GAUZA GUZTIAK BOZTU ZIREN

NOELA

 

O Eguberri-gaua,

bozkariozko gaua:

allegeratzen duzu

bihotzean kristaua.

 

Mundu guztia duzu

zorionez bethetzen:

zergatik baitiozu

Salbatzaillea ekhartzen.

 

Gau illhunean ezta

ageri iguzkirik:

hunetan dakusagu

mirakuluz ilkhirik.

 

O gau desiratua,

zuzia duzu piztu,

zeñak mundu guztia

behar baitu argitu.

 

Argizagiak dire

bozkarioz dantzatzen,

ohi baño dutela

gehiago argitzen.

 

Aingeru onak berriz

hasi dire kantatzen,

tristeak dituztela

boztera gonbidatzen.

 

Errepikatzen dute

maniurez artzainek,

aradari lehiaz

ihardasten larrainek.

 

Engadin mahastia

gau hontan zen loratu,

Erroman oliozko

ithurburua sorthu.

 

Arrañak ere iauzi

ziren paguz urean:

abreak basoan eta

egaztiñak airean.

 

Gauza guztiak dire

gau hunetan pagutzen:

orobat egitera

gaituzte gonbidatzen.

 

Ifernuko oztea

ordean da tristetzen

haren zentzatzaillea

zerengatik den sortzen.

 

Idolak aldaretan

betan dire mututu:

aztiek arrozoina

miretsirik galdetu.

 

Berzerik eztaroe

deus ere ihardetsi

haur batek dituela

baizen ixillarazi.

 

Ixildu behar zuten,

guk ordainez kantatu,

zorionean dela

Iainko-Semea sorthu.

 

aurrekoa hurrengoa