www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

HERODESEN URGULLERIAREN KONTRA

NOELA

 

Zeren aiz, Herodes, beldur,

erresuma galtzeko?

Iaio denak badik berze

hoberik emateko.

 

Haren oiñaren azpian

emak heure khoroa,

irabazi eginen duk

are handiagoa.

 

Hargatik aute errege

arrotzek abertitu;

zeren, bada, ez atzaie

Betleena aitzindu?

 

Bere superbiak zuen

alabañan erretzen,

handiagoaz berze deusik

ez baitzuen pensatzen.

 

O handigoa banoa!

Gizonaren bihotza

tormentatzen duk, haizeak

hala nola haritza.

 

Iainkoa bera nahi duk

kadiratik athera?

Superbioki herori

igateko gañera?

 

Dragonak elefanta du

egozten asikirik;

berak ordea lehertzen du

gañera eroririk.

 

Hala urgulluak ditu

lagunak beheratzen,

bera ere azkenean

hautsetara bihurtzen.

 

Hauk guztiez Herodesek

eztu batre antsia,

eskutara nahi luke

sorthu den Haur ttipia.

 

Haren odolaz nahi du

hill bere egartsua,

berzela daritza ezin

dukela errepausua.

 

aurrekoa hurrengoa