www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

IUDUEN KONTRA

KOPLAK

 

O herrosak, etzen aski

gurutzean hiltzean,

ondotik ideki gabe

oraño ohorea?

 

Etzaitzue oraño aski

gogoa saziatu?

Gibeletik ere nahi

batzaizkote aspertu?

 

Zeri hainberze zaizkote

sinhetsgorrak penatzen?

Suak den lekhutik bethi

norabait dik ilkhitzen.

 

Biziaren emailleak

eztu bada puxantza,

thonbatik iraikitzeko

hillik datzan gorputza?

 

Piztu duk, bada, ez nihoiz

gehiago hiltzeko.

Piztu gloriaz betherik

zerura igateko.

 

Aingeru sainduek die

ia banatu berria

Maria sainduek haren

ikhusi hillharria.

 

Sinhets ezazue zuek

orobat piztu dela,

eta aithor ezazue

huts egin duzuela.

 

Haren pizteaz zarete

hala progotxatuko,

eta azken egunean

glorioso piztuko.

 

Arren, bada, Jesus Kristo,

glorioski piztua,

egikeguzu glorios

Zuk pizteko donua.

 

aurrekoa hurrengoa