www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA SALBATZAILLEAREN SORTZEA
GAUZA GUZTIEK OHORATU ZUTEN

NOELA

 

Betleenek duelarik

Iaun ona mesprezatzen,

berze kreaturek dute

alabañan prezatzen.

 

Zeruko izarrek dute

Iainkotzat ezagutu,

parabisuko Korteak

bere Erregetzat hartu.

 

Burasoak iarri zaizko

lurrean belhauriko,

bere Kreatzaille eta

Iabe ezagutzeko.

 

Aingeru onak halaber

hasi zaizko koplatzen:

artzainak bere presentez

nausi konfesatzen.

 

Erregeek ere sarri

behar dute ethorri,

izar berri bat dutela

bere aitzingidari.

 

Urre, mirra eta insensu

diote ekharriko:

buruko khoroak ere

fiotzak eskañiko.

 

Simeon aphezak ere

haren laudoriotan,

kanta eder bat kantatuko

du tenpluko athetan.

 

Xoriek orobat dute

egiñen errepika:

abre mutuek orobat

akorduzko musika.

 

Gauza guztiek fiñean

dute ohoratuko:

zerengatik sorthu baita

guztien progotxuko.

 

aurrekoa hurrengoa