www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

SAINDU GUZTIEI OTHOITZ

Umiasaindrukotz

S. BERNATEN PREDIKUETATIK ATHERATUA

 

Parabisu zabaleko

saindu gloriosoak,

urrikal bekizkitzue,

othoi, gure ondikoak.

 

Urrikal bekizkitzue,

diotsuet, lastimak

zeiñek baitarozkigute

hersten geure arimak.

 

Etzarete Iaun onaren

xolki adiskideak,

zeuen ontasunagatik

baiña oraiño gureak.

 

Zuek dezaguzkitzue

gure peril handiak,

zuek gure ezin egin

eta penak guztiak.

 

Ezen zuei natzaitzue

mintzo, o dohatsuak,

zeiñak izan baitzarete

gu nola tentatuak.

 

Badakit aingeru onei

gaiztela urrikaltzen;

zuen baithan naiz ordean

gehiago fidatzen.

 

Zeren izan baitzarete

lurrean gure berdiñak,

hezurrez eta haragiz

gu bezala egiñak.

 

Lekhuko ditugu zuen

relikia sainduak,

zein baitire aldaretan

gutzaz ohoratuak.

 

Hartarakotzat, o saindu

guztien araldea,

zeiñez ohoratzen baita

Iaun onaren kortea;

 

Eztezazuela ahantz

zeuen lagun tristeak,

nola Josef, Faraonen

gizon esker gabeak.

 

Aitzitik orhoit zaitetez,

o bihotz berak, gutzaz,

Iauna eginz en bezala

ohoiñaren othoitzaz.

 

Ardiets diezaguzue

ahal faborea, arren,

nola baitzarete mianbro

Jesuskristo beraren.

 

Atsegin har ezazue,

othoi, gure ontasunaz,

guk hartzen dugun bezala

bihotzean zuenaz.

 

Eztugu dudatzen ezen

bethiere gurera

arthatsu etzaretela,

o sainduak, aldera.

 

Zeren ezpaitzarete azken

gloriaz gozaturen,

non lehen zuen balsara

gu ere hel ez gaiten.

 

Kontinua ezazue,

othoi, ardura hura,

zuen ondoan gu ere

igan gaiten zerura.

 

Han Iauna lauda dezagun

guztiok elkharrekin,

hanbat fabore munduan

zeren darokun egin.

 

O Profeta, Apostolu,

martir eta Birjinak,

enplegatzatzue gure

gatik ahal eginak.

 

Zeruetan baduzue

Iauna baithan podore,

ardiestekotzat zeuen

maiteentzat fabore.

 

Arren, bada, zeruetako

burjesen konpañia,

ardiets diezaguzue

eske gauden grazia.

 

Zuri Iaunaren ondoan

eskerrak itzultzeko,

zeren izan zaituztegun

zeruan ararteko.

 

aurrekoa hurrengoa