www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

SIBILLEN ERRAN
PARTIKULARREN GAÑEAN

 

        Eritaea

Iaunari urrikaldurik

gizonaren kaltea,

erremediatzera du

bidalduko semea.

 

        Cimmeria

Gatzatuko da Birjina

baten sabel garbian,

gizonaren obra gabe

xahutasun handian.

 

        Helespontica

Palestinan famatua

da Iuduen herria,

Birjinak konzebituko

han du seme Mesia.

 

        Tiburtina

Betleenen iaioko da,

Nazareten haziko,

Nazarenoa hargatik

Jendeak du deithuko.

 

        Europaea

Monarka guztien hura

daiteke Nausia:

hura aithortuko dute

bere buruzagia.

 

        Delphica

Profetek orobat dute

hura bere prinzea

ezagutuko, zeren den

zuhurtziaz bethea.

 

        Lybica

Lege zaharra du berri

batera aldatuko,

zeña baita graziazko

legea deithatuko.

 

        Agrippina

Delarik Jongoiko Seme

argiz inguratua,

halarik ibilliko da

haragiz itzaldua.

 

        Samia

Iudu gaixtoek diote

zeihar begiraturen,

azkenean martirioz

dute hillaraziren.

 

        Cumana

Hirurgarren egunean

piztuko da pagurik,

zeruetako bidea

arimei libraturik.

 

        Persica

Hala haren herioak

hillen du herioa,

eta lehertuko suge

herra handitakoa.

 

        Phrygia

Iotzen duenean gero

tronpeta izigarriak,

iuiatuko tu Monarka

eta Prinze guztiak.

 

aurrekoa hurrengoa