www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

BETLEENEN OSTATURIK
EZIN AURKHITUAREN GAÑEAN BERZE

NOELA

 

O Betleen, ezagutza

batera eztuena:

zeren eztuk ostatatzen

Iaun guztien gorena?

 

Zer ohore ahal uke

munduan handiago,

hire morraillen barnean

Hura sortzea baño?

 

Iosef, hire Semearen

urrikal bekik pena,

edo ezperen Birjina

erdi beharrarena.

 

Guztiarekin Betleen

ezta batre kantitzen:

aitzitik hiririk dire

arrotz tristeak ilkhitzen.

 

Ilkhi direnean dute

bazterrera behatu,

eta apartean etxe

xola bat nabaritu.

 

Han barrena sarthu dire

gaua iragateko:

ezen berze ostaturik

etzuten gelditzeko.

 

aurrekoa hurrengoa