www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA BERE BURASOEK
HAURRA ADORATU ZUTEN

 

Manjateran pausatu

bezain sarri Haurtxoa,

belhauriko iartzen zaio

humilki burasoa.

 

Birjina bazter batean

eta Iosef berzean:

biak belhauriko iarri

ziren aren aldean.

 

Bere zerbitzo humilla

zioten prestatu,

eta hunela zitzaizkon

bihotz batez mintzatu:

 

«Zorionean zarela

sorthu, o Haur Saindua,

zergatik sorthu baitzare

salbatzeko mundua.

 

»Zuk behar duzu Adamen

falta erreparatu:

zuk linbotarika rima

kaptibuak libratu.

 

»Geure ungiegilletzat

Zu zaitugu aithortzen,

Zu geure Errege eta

Printzetzat ezagutzen.

 

»Zu adoratzen zaitugu,

o Haur paregabea,

zerengatik Zu baitzare

Iainkoaren Semea.

 

»Eskerrak darozkitzugu

ahalaz errendatzen,

gu gaxoengatik zeren

hanbat baxatu zaren.

 

»Gure haragiaz zare

gu bezala beztitu,

amudio gehiago

guri nahiz agertu.

 

»Beregainki Zuri esker

darotzugu itzultzen,

zeure burasotzat zeren

gutzaz hautatu zaren.

 

»Errezibi zauz, othoi,

gure ahal ttipia:

obra falta bada ere,

ezta izanen nahia».

 

Astoak eta idiak

burasoen ondoan,

Haurra adoratu zuten

establia-xokoan.

 

Biak lurrean zitzaizkon

behin belhaurikatu,

gero buruak ziotzoten

lurreraño makhurtu.

 

Burasoak egon ziren

Haurtxoaren aldean,

munduko zuzia berriz

itzul zedin artean.

 

Itzuli zenean zuten

errekaitu bellhatu,

Haurtxo iaio berriari

egiteko zerbitzu.

 

aurrekoa hurrengoa