www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA BAZKO EGUNEAN
PROFEZIAK KONPLITU ZIREN

Bazkokotz

HIRURGARREN KANTA

 

O Iaun noblea, egun da

gerthatu egietan

iudu gaixtoei errana

zeure predikuetan.

 

Zuk zinduela tenplua

lurrera etxaturen,

hirur egunen buruan

lurretik altxaturen.

 

Ihardatsi zuten: nola

egin ahal daiteke?

egiten egotu denaz

geroz berrogoi urthe?

 

Iuduek aditzen zuten

Salomonen tenpluaz,

eta Zuk, Salbatzaillea,

zeure gorputz sainduaz.

 

Hola zure errana da

egietan gerthatu,

hirurgarren egunean

zeren baitzare piztu.

 

Ifernuaren Zu zare

izatu asikia,

heriotze kruelaren

Zu herio haundia.

 

Orain zaio bere bihotz

urgullua ematu,

zergatik baititu zure

indarrak ezagutu.

 

aurrekoa hurrengoa