www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

BISITAZIONEAREN GAÑEAN

NOELA

 

Gabrielen erranaz zen

orhoit ama Birjina,

semeaz izorra zela

Elisabet kusina.

 

Lehia handiz en haren

ikhustera partitu,

bide luzean bakharrik

oiñez zen abiatu.

 

Ikhe eta iaustegia

zituela pasatzen,

humilki zitzaion zahaits

eta berroak khurtzen.

 

Elisabeten etxera

heldu zen unhatua,

kortesiaz salutatu

bere kusin saindua:

 

«Ungi ediren zarela,

Elisabet maitea:

ungi ediren, emazte

guztien ohorea.

 

»Zeru gorek halakotzat

zaituzte ezagutu,

Gabriel Arkanjeluak

hartzaz nau seguratu».

 

Elisabetek ekhusi

zuenean Birjina

bere lekhutik iaikirik

ioan zitzaion aitzina:

 

«Ungi ethorri zarela,

o Birjina saindua,

ungi ethorri, donzella

guztietako hautua.

 

»Uste ez nuen ontasun hau

niri nondik heldu zait,

ikhustera Iainkoaren

Ama non heldu baitzait?

 

»Zure presenziak darot

bihotza allegeratu,

sabeleko haurrak ere

bozkarioz salutatu».

 

Ama bezala orobat

haurra mintzatuko zen;

baña orduko estatuak

etzioen agintzen:

 

«Ungi ethorri zarela,

munduaren iabea,

ohoratzera baitzare

heldu muthil zeurea.

 

»Zeru-lurretan zaitzula

laudorio kantatu

ene ohoratzeko zeren

hanbat zaren baxatu».

 

Elisabeten hauzoa

ethorri zen lasterrez,

Ama Birjina saindua

salutatu beharrez.

 

Boztu ziren ikhusteaz

haren begitartea,

eta guztiek aithortu

zorionez bethea.

 

Iainko onari eskerrak

ziotzoten bihurtu,

beregainki Birjina amak

aire eder bat kantatu.

 

Elisabet kusiñaren

egotu zen etxean,

Iaundoni Jauni semeaz

erdi zedin artean.

 

Erdi zenean Birjina

bihurtu zen etxera

beta ere hurbiltzen

erditzeko ephera.

 

aurrekoa hurrengoa