www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

IAUNDONI BITXINTXO MARTIR ETA APHIZPIKUA
ETA LAETUS HAREN LAGUNAREN OHORETAN

KANTA

 

O Martir animotsua,

zure bihotz handiak,

laudatzera gonbidatzen

ditu gure mihiak.

 

Izena zinduen legez

garaitzaillearena,

hala garaitu zinduen

furia Satanena.

 

Elizaren zu izatu

zare lanpa argia,

zu jentil eta pagano

itsuen gidaria.

 

Bizkaia eta Laphurdi

zuk zintuen argitu,

idola falsoek ziñak

baitzituzten itsutu.

 

Akhitzeko hirira ere

fedearen zuzia

lehenbizirik ekharri

zuk zinduen argia.

 

Plazaren erdian hasi

zinaizten predikatzen,

zeure hitzak zintuela

mirakuilluz frogatzen.

 

Guztiarekin aphurrek

hek zituzten sinhetsi,

handi aldeek aitzitik

zinituzten gaitzetsi.

 

Tribunalaren oiñera

furiaz ioan zintuzten,

enganari bat ziñela

akusatu zintuzten.

 

Iujeak zintuen asko

gauzaz interrogatu,

azkenean zeure fedeaz

ukatzera ertxatu.

 

Errepusta zinioen

bihurtu animoski,

eta zeure sinhestean

bethi egon fermuki.

 

Ikhusirik etziñela

haren gana behatzen,

heriotze kruelera

kondemnatu zintuen.

 

Halaber zure gorputza

larrera egoztera

ordenatu zuen, xori

goseen bazkatzera.

 

Heriotzea zinduen

pazientki sofritu,

eta zeure hiltzailleei

gogo onez barkatu.

 

O Martir animotsua,

zure pazienziak

bentzutu zituen burreu

odoltsuen furiak.

 

Alexandreak eztire

zurekin konparatu,

Zesar ere etzaizkitzu

urruititik hurbildu.

 

Laetus zure lagunak du

izatu zorte bera,

hura ere kondemnatu

heriotze berera.

 

Bihotz handiz besarkatu

zuen martirioa,

eta begitarte onez

ikhusi herioa.

 

Ezin erran gisa zuten

hura ere tormentatu,

doloretan etzitzaion

animorik faltatu.

 

O eskutari balentak,

herio mota batez

zerren animak zituzten

errendatu ohorez.

 

Aingeru onek zituzten

altxatu besoetan,

eta kristauek gorputzak

eraman gau hutsetan.

 

Lekhu gordean zituzten

ohoreski ehortzi,

pagano kruelak nihon

etzetzatentzat aurkhi.

 

Geroztik egotu ziren

ondoko mendeetan

nihork ere iakin gabe

thonba ehortzi hetan.

 

Jongoikoak nahi izan

zuen azkenean

hekien ohorea ager

zedin jende artean.

 

Othoitzean zegoela

neskato debot bati

gorputz saindu hek non ziren

zioen irakatsi.

 

Kristauek zituzten thonba

hetarik aldaratu,

eta ohorezko lekhu

batetara altxatu.

 

Eliza bat egin zuten

hekien izenean,

eta reliki sianduak

izarri aldarean.

 

O saindu gloriosoak,

zuen hezur goitiak

ohoratzen tugu, nola

zuen azken-bahiak.

 

Zuen figurak ditugu

elizetan altxatzen,

eskaldunek zuen besta

saindua idukitzen.

 

Arren, bada, Eskaldunen

Patroñ gloriosoak,

zareten zeruan bethi

gure arartekoak.

 

aurrekoa hurrengoa