www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

INOZENTEN AMEN
DOLOREAREN GAÑEAN

NOELA

 

Inozenten ama onak

guztiz ziren harritu,

soldaduak zirenean

Betleena hurbildu.

 

Izialdura ethorri

zitzaien bihotzera,

nigarra begira eta

ikhara gorputzera.

 

O Haurtxoak, erran zuten,

zuek bada hain sarri

galdu behar zaituztegu,

bihotzen hiragarri?

 

Madarika dadillala

Herodes tiranoa,

zeñak hanbat altaratzen

baitu bere gozoa.

 

 

        Nola batzuk haurrekin ihesi abiatu ziren.

 

Batzuk abiatu ziren

haurrekien ihesi

laster ordean zituzten

burreuek ardiatsi.

 

Berehala bere harmak

atheratu zituzten,

eta haurtxoei lehonak

legez iauzi zitzaizten.

 

Besoak zedutzatela

airean altxatuak,

amek ekhartzen zituzten

aitziñera eskuak.

 

O burreu kruelak, andre

nigartsuek diuste:

gure haur gaxoek zuei

zer egin darotzue?

 

Baldin hutsik bada, dituk

guztiak gure aldetik,

eta ez ezagutzarik

eztuten haurrenetik.

 

Guri iguzkigutzue

heriozko kolpeak,

eta utz bizirik gure

iaio berri umeak.

 

Bañan hargatik etziren

batere gibelatu,

aitzitik eskua zuten

haurretara hedatu.

 

Batak thira, berzeak thira,

hari ziren guduan:

soldadua garaitzen da

ordean azken buruan.

 

Bere arma sartzen dio

kruelki gorputzean,

eta haur gaxoa uzten

heatua lurrean.

 

Zaurietarik zerion

isurika odola,

ithurriei ur garbia

zorrotetarik nola.

 

 

        Nola berzeek zokholutan ehortzi zituzten.

 

Berzeek berriz zituzten

zokholutan ehortzi,

denbora luzez ordean

etzituzten iduki.

 

Ezen salhatu zituzten

oihuz bere buruak,

nola oraiño ez baitziren

ezagutzan sarthuak.

 

Nigarra aditu eta

soldadua da sartzen,

ama gaxoa alferrik

hari zaio trabatzen.

 

Zokholuan aurkhitzen du

eta lekhu berean

ezpata landatzen dio

bihotzaren gañean.

 

 

        Inozenten amen auhenak.

 

Ama gaxoek zioten

eman dehadarrari,

eta atzaparka athera

illeak buruari.

 

O haurtxo maitea, (andre

dolutuak zioten)

egun hunen ikusteko

zuetzaz erdi baikinen.

 

Iaio bezain sarri burreu

pietate gabeak

lurrera eman zaituzte

nola brumak loreak.

 

Ala gu baikare ama

zoria gaitzekoak,

pezetan ikhusi behar

baikintue harutxoak.

 

O Herodes, Afrikako

leoñaren parea,

madarika dadillala

munduan hire ospea.

 

Berriz ere madarika

dadilla hire hotsa,

zeren hanbat doloratu

baituk gure bihotza.

 

aurrekoa hurrengoa