www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

IUDUEN SINHETSGORTASUNA

 

Iudu gaiztoak dirade

aren sinhetsgorrago,

San Tomas, Iaun mansoaren

diszipulua baño.

 

Iauna biztu dela batre

eztute nahi sinhetsi,

haren biztu fama ere

nahi dute ehortzi.

 

Thonbaren inguruan zen

soldaduen guardia,

korronpitu nahi dute

eskañirik saria.

 

O Nobleak, errazue,

gauaz lo zauntzatela,

diszipuluek thonbatik

aldaratu dutela.

 

Errazue hala dela

ez gu desohoratzeko.

Huna urre, huna zillhar,

harma eder erosteko.

 

Iudu herrosoak ziren

hunela enplegatu,

Salbatzaillearen biztu

fama nahiz itzaldu.

 

aurrekoa hurrengoa