www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

DOKTOR SAINDUEN BESTETAKOTZ

 

O dotor ungi ikhasia:

zure oren sainduak

kantatzen tut, entzuntzatzu,

othoi, hekin tonuak.

 

O doktriñaren zuzia,

adin beheratarik

zeure etxetik ilkhi zinen

eskolatzeagatik.

 

Deboxei hasi zinaizten

haurdanik apartatzen,

eta letra saindutara

zeure gogoa etxatzen.

 

Eliza eta eskolara

zinakien bidea,

nihora ere berzetara

etzen urrats zurea.

 

Adiñetara noiz ere

gero heldu baitziñen,

jendartean hasi ziñen

ikhasiak banatzen.

 

Gaixtoen kontra zinduen

predikatzen egia,

edo pobre, edo aberats,

etzinduen antsia.

 

Konsolatzen zinituen

presuna nekhatuak,

baita mehatxatzen bere

biziotan sorthuak.

 

Mendi goretan seiñale

den bezala hiria,

hala munduan zen zure

seiñale zuhurtzia.

 

Arren, bada, Elizaren

lanpa guztiz argia,

argi zazu, othoi, ene

arima nahasia.

 

aurrekoa hurrengoa