www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

Hirurtasunaren orenak

ASTEARTEKOTZ

eta Trinitate Sainduaren

IGANDEKOTZ

 

Hirurtasuna, zure tut

erran gogo orenak;

arren, entzuntzatzu othoitz

bekhatorosarenak.

 

Aita, Seme, Espiritu

baitzare sakratua,

zurez osatzen da Korte

sainduko konseillua.

 

Hirur presuna zarete,

baiña Iainko bat xoilki,

zain, ondo eta adarrak

nola zuhaitz bat bethi.

 

Zuetarik bakhotxa da

zuhur eta iakintsu,

bata berzea bezanbat

handi eta indartsu.

 

Merezi onez zaituzte

aingeruek laudatzen,

saindu, saindu eta saindu

darotzuela kantatzen.

 

Gu ere orobat gare

egitera tenitu,

zeren baitugu ontasun

asko errezibitu.

 

Ezen Zuk gaituzu, Aita,

athera ezteusetik,

eta Zuk Semeaz geure

libratu etsaietik.

 

Zuk berriz santifikatu

gaitutzu, Espiritua,

zordun gare laudatzera

zuen bilkhu saindua.

 

O Hirurtasun, mundua

faboratzen duzuna:

arren, iguzu fabore

bethi, eskas duguna.

 

aurrekoa hurrengoa