www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

KONFESOREN BESTETAKOTZ

 

O zorionez bethea,

zuk, othoi, zeureenak,

ene ahotik entzuntzatzu

kanta berthuteenak.

 

Hirur etsai herratsuek

zerotzuten gerla egin,

Iaunaren legean nahiz

nonbaitik huts eragin.

 

Satan gaixtoa zen bere

esaiatu aldetik,

mundua beretik eta

haragia beretik.

 

Alabaiñan herensuge

izigarria, zeiñak

etzuen aurkhitu nondik

zu aseki eztenak.

 

Zuri gelditu zitzaitzun

biktoria osoa,

hirur etsaiei ahalke

eta mesprezioa.

 

Hargatik Iaunak zintuen

gloriaz khoronatu,

hargatik eman sainduen

artean leku.

 

Munduan ere izatu

zintuen ohoreak,

ohorez altxatu ziren

relikia zureak.

 

Zure thonban ere ziren

egin mirakuiluak,

hebaiñak xuxendu eta

bai argitu itsuak.

 

Arren, bada, titxa onean

iaio ziñen saindua,

bethi egon zaite nitzaz

zeruan orhoitua.

 

aurrekoa hurrengoa